Kiribati, 2025ean sartu den lehen herrialdea
Atzerako kontaketa hasi da jada, eta mundua prestatzen ari da 2024ari agur esan eta 2025ari ongietorria egiteko. Urtero bezala, Ozeano Barean dagoen herrialde txiki bat izan da horretan lehenengoa: Kiribati. Euskal herritarrak baino 13 ordu lehenago sartu dira hangoak urte berrian; hau da, gu 11:00etan gaudenean egin dute urte-aldaketa.
Herrialde hori osatzen duten uharteen artean Kiritimati nabarmentzen da, Gabonetako Uhartea bezala ezagutzen dena, eta UTC+14 ordu-eremuan dagoena, munduko aurreratuena. Horrela, lurralde horretako biztanleek 2025eko etorrera Greenwicheko meridianoa (GMT) baino 14 ordu lehenago eta Euskal Herria baino 13 ordu lehenago ospatu dute.
2025a hartu duen lehen hiri handia Auckland izango da, Zeelanda Berrian. Metropoli hori UTC+13 ordutegian dago, udako ordutegian, eta Kiribatin baino ordubete geroago ospatu du urte-aldaketa.
Bestalde, Sydneyk, Opera eta Harbour Bridge bezalako ikonoak argiztatuz portuan su artifizialen ikuskizun ikusgarriagatik famatua denak, bi ordu beranduago ospatu du urtearen aldaketa.
Zure interesekoa izan daiteke
Migratzaileen erregularizazioa "Espainiari dagokio, baina eragina du haratago”, Von der Leyenen ustez
Trumpek, bere bozeramaile berriari: "Ni zu banintz, karguan jarraitzea ala ez hausnartuko nuke"
Aita santuaren ebakuntzaren osteko lehen argazkia
Trumpek iragarri du ez dutela Fort Hoodeko erasoaren egilearen fusilamendua zuzenean emango