Trumpek esan du dagoeneko erabaki duela Venezuelan zer pauso emango duen, baina ez du argitu zer egingo duen
"Drogen sarrera gelditzeko aurrerapen asko" egin dituztela azpimarratu du AEBko presidenteak, eta bere herrialdea ez dela "Hego Amerikako Gaza" izango erantzun dio Madurok.
Donald Trump AEBko presidenteak ostiral honetan esan duenez, dagoeneko argi dute zeintzuk izango diren AEBko Gobernuak Venezuelako eta Karibeko droga-trafikoari aurre egiteko egingo dituen hurrengo mugimenduak, baina ez du argitu zeintzuk izango diren.
"Ezin dizuet esan zer den, baina aurrerapen asko egin ditugu Venezuelarekin drogen sarrera geldiarazteari dagokionez ", esan du agintariak Venezuelarekin lotutako ekintzen etorkizunaren inguruan "erabaki bat" hartu duela berretsi aurretik, Bloombergek Air Force One hegazkinean jasotakoaren arabera.
Adierazpen horiek Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak ostiral honetan bertan AEBko herriari "Karibera gerra bat eramatea agintzen duenaren esku zoroa gelditzeko" eskatu ostean etorri dira, Washingtonek narkotrafikoaren aurkako borroka aitzakia gisa hartuta eskualdean abiatutako operazio militarraren baitan.
Testuinguru horretan, Etxe Zuriko agintariak behin baino gehiagotan adierazi duenez, "zilegitasunik gabeko presidentea" eta "narkotrafiko sare bateko buruzagia" da Maduro, eta ostegun honetan. Latinoamerikako "narkoterroristen aurkako operazioa" baimendu duela iragarri du Trumpek, eta hegazkin-ontzi bat gehiago eraman du inguru horretara, jada 70 hildako baino gehiago utzi dituen erasoaldiaren barruan.
Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak, berriz, erantzun du bere herrialdea ez dela "Hego Amerikako Gaza" bihurtuko. "Beste Gaza bat nahi dugu orain Hego Amerikan? Zer dio AEBko herriak? (...) Utzidazue ezetz esaten. Hemen bakea izango da garaile", adierazi du agintariak Venezuelako telebista kate publikoan.
NBEren esanetan, nazioarteko zuzenbidearen urraketak dira Washingtonek Karibeko eta Ozeano Bareko ontziei egindako erasoak.
Ameriketarako Bolibartar Aliantza (ALBA) ere mintzatu da horren inguruan, eta ohartarazi du "aurrekaririk gabeko ezegonkortasuna" egongo dela eskualdean AEBk "eraso militar bat abiatzeko jauzia" eginez gero.
Zure interesekoa izan daiteke
Erregaien prezioek igotzen jarraitzen badute, Europar Batasunak ez du baztertzen errazionamendua ezartzea
Dan Jørgensen Europako Energia komisarioak adierazi duenez, "eszenatoki txarrenetarako prestatzen ari gara, baina oraindik ez dugu produktu kritikoak (kerosenoa edo diesela) errazionatu beharrik".
Iranek ziurtatu du AEBko beste ehiza-hegazkin bat eraitsi duela, herrialdearen erdialdean
AEBko agintariek ez dute, oraingoz, gaiari buruzko adierazpenik egin; hala ere, lehen hegazkinetik tripulatzaileetako bat erreskatatu dutela ziurtatu dute.
Gutxienez hiru kasko urdin zauritu dira Libano hegoaldeko instalazioetan izandako leherketa batean
Israelek 1.368 pertsona hil ditu jada herrialdearen aurka egindako eraso armatuetan. Halaber, Israelgo Armada Libano hegoaldeko herrixketan etxebizitzak eraisten hasiko da, bertatik 600.000 pertsona kanporatu ondoren. Hezbollah taldearen "kokalekuak" direla ziurtatu du Israelek.
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.