SUTEA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gutxienez 65 lagun hil dira eta 279 desagertu, Hong Kongen azken 30 urteetan izan den suterik larrienean

HONG KONG (China), 26/11/2025.- An apartment burns in Tai Po in Hong Kong, China, 26 November 2025. According to the Hong Kong government, the five alarm fire, which started 26 November, has left four people dead and three in critical condition. EFE/EPA/LEUNG MAN HEI
18:00 - 20:00

Ezbeharra asteazken arratsaldean hasi zen, eta Tai Po barrutiko Wang Fuk Court gunea osatzen duten 31 solairuko zortzi blokeetatik zazpi suntsitu ditu. Azken hiru hamarkadetan Hong Kongen izan den suterik okerrena izan da. Sua zortzi blokeetako batean hasi zen, eta oso azkar hedatu zen. Banbuzko aldamioek elikatu zuten, segurtasun-sarez, lona iragazgaitzez eta poliestireno hedakorrezko xaflez estalita zeuden eta. Suhiltzaileen Departamentuak lehen mailatik 4.era igo zuen alarma minutu gutxian, eta lau ordu geroago 5. mailara iritsi zen, tokiko eskalako altuenera. Hong Kongeko historia hurbilean bi aldiz baino ez da aktibatu maila hori.

Zure interesekoa izan daiteke

ucrania volodimir zelenski ursula von der leyen
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Europak babesa erakutsi dio Ukrainari, gerraren laugarren urteurrenean

Europak buruzagi nagusiek, horien artean, Ursula von der Leyen eta Antonio Costa  Europako Batzordaren eta Europako Kontseiluaren presidenteak, hurrenez hurren, Volodimir Zelenskiri erabateko babesa agertu diote gaur goizean, Kieven. Errusiak Ukrainan inbasioa hasi zuenetik lau urte bete direnean,  Santa Sofiako katedralean egindako zeremonian parte hartu dute, eta gerran hildakoak gogoratu dituzte. 

Kostyantynivka (Ukraine), 17/09/2025.- Members of the special Ukrainian police unit 'White Angels' assist an elderly local woman, Nina, 73, as they evacuate her from the frontline city of Kostyantynivka, Donetsk region, eastern Ukraine, 16 September 2025 (issued 17 September 2025), amid the Russian invasion. According to the Ministry of Internal Affairs of Ukraine, more than 6,000 residents, mostly elderly people, remain in Kostiantynivka. The White Angels are a special police unit that provides humanitarian aid, conducts evacuations, and delivers medical assistance in high-risk frontline communities in the Donetsk region. (Rusia, Ucrania) EFE/EPA/YEVHEN TITOV
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Lau urte, Ukrainako gerra hasi zenetik

Ukrainako presidenteak Europaren eta Estatu Batuen arteko batasunari eusteko deia egin du Errusiari aurre egin ahal izateko. Kremlinak, bere aldetik, adierazi du inbasioarekin jarraitzeko asmoa duela, helburu guztiak lortu arte. Errusiak inbasioari ekin zioneko urteurrena dela eta, Europako goi agintariak Ukrainara gerturatu dira babesa adierazteko eta hainbat euskal eragilek ekitaldiak antolatu dituzte, Bilbon eta Iruñean, bakea eskatzeko.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Indarkeria oldea zabaldu da Mexikon, "El Mencho" Jaliscoko kartel baten burua erail ostean

Nemesio Ruben Oseguera Cervantes "El Mencho" Jaliscoko Nueva Generacion kartelaren burua hil dute AEBko Inteligentziarekin elkarlanean egindako operazio militar batean. Horri erantzunez, narkoblokeoak izan dira Jalisco hegoaldeko hainbat puntutan, ibilgailuei su eman eta errepideak itxi baitituzte. Estatuko gobernuak "kode gorria" aktibatu du eta garraio publikoa eta aurrez aurreko eskolak bertan behera utzi ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X