Putinen egoitzetako bati eraso egitea leporatu dio Errusiak Ukrainari, eta negoziazioak haustearekin mehatxu egin du
Zelenskik ukatu egin du erasoa egin izana, eta Putinen helburua "Ukrainaren aurkako erasoekin jarraitzeko aitzakia bat izatea" dela ohartarazi du sare sozialetan.
Vladimir Putin, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Vladimir Putin Errusiako presidenteak Donald Trump AEBko presidenteari ohartarazi dio Ukrainako gerrari buruzko negoziazioen hasieran erdietsitako akordio batzuk berrikusteko asmoa duela, Kievek haren egoitzetako bati eraso egin ostean.
"2025eko abenduaren 28tik 29rako gauean, Kieveko erregimenak eraso terrorista bat egin zuen eskifaiarik gabeko 91 aire-ibilgailurekin Errusiako presidenteak Novgorod eskualdean duen egoitzaren aurka. Drone guztiak suntsitu ziren eta ez zen biktimarik izan", jakinarazi du Kremlinek.
Yuri Ushakov Errusiako Presidentetzako nazioarteko politikako aholkulariak prentsari azaldu dionez, Trump "haserre" agertu da gertatutakoarekin, eta "halako ekintza burugabea" ezin zuela imajinatu esan omen du.
Kremlineko buruak adierazi duenez, Moskuk erantzun egingo die ekintza "terrorista" horiei.
Akusazio horien aurrean, Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak gezurretan aritzea leporatu dio Errusiari: "Orain, errusiarrek diktadore errusiarraren egoitzari egindako eraso baten inguruko historio faltsu bat asmatu dute, Ukrainaren aurkako erasoekin jarraitzeko aitzakia bat izateko", adierazi du Zelenskik Telegramen.
Ukrainako estatuburuak uste du akusazioaren helburua Ukrainako eta AEBko negoziazio taldeek Errusiaren eta Ukrainaren arteko gatazkan bakea lortzeko lortutako "aurrerapenekin haustea" dela.
Zelenski Donald Trump AEBko presidentearekin bildu zen igandean Floridan, Ukrainan bakea lortzeko bidean aurrera egiteko, eta horren aurrean gaur Errusiak atera duen oharra "errusiarren ohiko taktika gezurtiak" direla esan du Ukrainiako presidenteak.
"Garrantzitsua da mundua isilik ez geratzea eta errusiarrek bakerako bidean aurrera egitea ez eragoztea", amaitu du Zelenskik.
Trumpek dei "positiboa" izan du Putinekin, Zelenskirekin bildu ostean
Bestalde, Donald Trump AEBko presidenteak dei "positiboa" izan omen du Vladimir Putin Errusiako presidentearekin, Volodimir Zelenski Ukrainako buruzagiarekin Floridako Mar-a-Lago egoitzan bildu eta biharamunean, Etxe Zuriak jakitera eman duenez.
Trumpek eta Putinek azken 24 orduetan izan duten bigarren telefono bidezko harremana izan da.
Elkarrizketa "ona eta oso emankorra" izan dela adierazi dute.
Atzo gauean Zelenskirekin aurrez aurre bildu ondoren ere elkarrizketak "onak eta emakonrrak" izan zirela esan zuen.
Zure interesekoa izan daiteke
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.
"Artemis II" aireratu da Ilargira bidean
NASAko tripulazioa Lurreko orbitan erabat sartu da, eta 10 eguneko bidaiari ekin dio. Gorabehera txikiak izan dira jaurtiketan, baina konpondu dituzte.