Alemaniak, Frantziak, Erresuma Batuak, Suediak eta Herbehereek Navalni oposizioko burua toxina batekin hiltzea leporatu diote Errusiari
Pozoia, jatorriz Ekuadorko igel batek ekoizten duena, ez dago "modu naturalean" Errusian. Von der Leyenek estatu errusiarraren jokabide "terrorista" salatu du.
Alemaniako, Frantziako, Erresuma Batuko, Suediako eta Herbehereetako gobernuek Alexei Navalni opositore errusiarraren hilketa egotzi diote Errusiako Gobernuari larunbat honetan.
"Alexei Navalniren laginen analisietan oinarrituz, ondorio horretara iritsi gara. Azterketa horiek argi eta garbi baieztatu dute epibatidinaren presentzia" azaladu dute bost gobernu horietako Kanpo Arazoetako ministroek ohar ofizial batean.
Epibatidina arma kimikotzat jotzen da nazioarteko legedian. Bost gobernuek nabarmendu dutenez, "toxina hori ez dago modu naturalean Errusian".
Errusiak Navalni arrazoi naturalengatik hil zela esan zuen, "baina epibatidinaren toxikotasuna eta sintomak ikusita, pozoitzea da bere heriotzaren kausa probabilitate handiarekin".
Navalni 2018an ere pozoitu zutela Erresuma Batuko Salisbury hirian gogoratu dute, baita geroago, Errusiako Artikoko espetxean zegoenean ere. "Bi kasuetan, Errusiako Estatuak bakarrik zituen eraso horiek egiteko behar diren baliabideak, arrazoiak eta nazioarteko legediarekiko mespretxu nahikoa", idatzi dute oharrean.
Ondorio horretara iritsi ondoren, ondorioak eskatu dituzte Errusiarentzako bai Arma Kimikoen Konbentzioa urratzeagatik baita kasu honetan bereziki, Arma Biologikoen eta Toxinen Konbentzioa ez betetzeagatik.
Von der Leyenen salaketa
Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak Errusiako Estatuaren "jarrera terrorista" salatu du, ikerketaren emaitza ezagutu ostean. "Aurkari politikoak pozoitu, kazetariak isilarazi, bizilagun baketsuak inbaditu. Hori da Errusiaren benetako aurpegia gaur gaurkoz ", adierazi du Von der Leyenek.
"Beldurtuta dagoen buruzagi baten ekintza koldarra da", esan du, Vladimir Putin Errusiako presidenteari erreferentzia eginez. "Errusiak denbora asko darama estatu terrorista gisa jokatzen, metodo terroristak erabiliz", gaineratu du.
Errusiaren gaitzespena
Aitzitik, Maria Zajarova Errusiako Atzerri Ministerioko bozeramaileak "mendebaldeko propagandatzat" jo ditu informazio horiek. "Proben emaitzak eskuragarri daudenean, substantzien formulak eskuragarri daudenean, komentatuko dugu", adierazi du Zajarovak TASS Errusiako albiste agentziari egindako adierazpenetan.
Ordura arte, adierazpen eta eztabaida guztiak "Mendebaldeko arazo larrietatik arreta desbideratzeko helburua duten filtrazioak" baino ez direla argudiatu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Erregaien prezioek igotzen jarraitzen badute, Europar Batasunak ez du baztertzen errazionamendua ezartzea
Dan Jørgensen Europako Energia komisarioak adierazi duenez, "eszenatoki txarrenetarako prestatzen ari gara, baina oraindik ez dugu produktu kritikoak (kerosenoa edo diesela) errazionatu beharrik".
Iranek ziurtatu du AEBko beste ehiza-hegazkin bat eraitsi duela, herrialdearen erdialdean
AEBko agintariek ez dute, oraingoz, gaiari buruzko adierazpenik egin; hala ere, lehen hegazkinetik tripulatzaileetako bat erreskatatu dutela ziurtatu dute.
Gutxienez hiru kasko urdin zauritu dira Libano hegoaldeko instalazioetan izandako leherketa batean
Israelek 1.368 pertsona hil ditu jada herrialdearen aurka egindako eraso armatuetan. Halaber, Israelgo Armada Libano hegoaldeko herrixketan etxebizitzak eraisten hasiko da, bertatik 600.000 pertsona kanporatu ondoren. Hezbollah taldearen "kokalekuak" direla ziurtatu du Israelek.
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.