Rubiok AEBen eta Europaren arteko harremanak hurbildu nahi ditu baina kontinente zaharrak independentzia sustatu nahi du
Marco Rubio AEBetako Estatu idazkariak Europarekiko harremanak goraipatu ditu larunbat honetan Municheko Segurtasun Konferentzian, eta arindu egin du herrialdeko presidenteorde J.D. Vancek duela urtebete emandako hitzaldi gogorraren tonua.
Marco Rubio AEBetako Estatu idazkariak Europarekiko harremanak goraipatu ditu larunbat honetan Municheko Segurtasun Konferentzian, eta leundu egin du herrialdeko presidenteorde J.D. Vancek duela urtebete emandako hitzaldi gogorraren tonua, baina Kontinente Zaharrarekiko harremanean aldaketen alde egin du.
Rubiok, funtsean, adierazi du AEBk ez duela Europatik bereizi nahi, baizik eta aspaldiko adiskidetasuna biziberritu eta "gizateriaren zibilizaziorik handiena berritu". Munduko ordena berri bat "saihestezina" dela aldarrikatu du eta guztiek batera zuzendu beharko luketela defendatu du. Hori bai, Trumpen esanetara.
Duela urtebete, Vancek toki berean ohartarazi zuen Europarako mehatxurik handiena ez zetorrela Errusiatik edo Txinatik, "barrutik" baizik. "Funtsezkoak diren balioak galdu" dituela esan zuen, "adierazpen askatasuna galdu" dela eta ultraeskuina bezalako "ahots alternatiboei" betoak jarri zaizkiela.
Gaur Rubiok adierazi duenez, AEBk Europarekin dituen desadostasunak bi potentzien arteko lotura ekonomikoa eta militarra ez ezik, espirituala eta kulturala ere kolokan jartzen dute, eta desadostasun horiek migrazioa, klima eta merkataritza politiken inguruan dituztela nabarmenduz, gainditzearen alde egin du.
AEB "oparotasunaren mende berri baterako bidea marrazten ari da" esan du, eta "zuekin, gure aliatu preziatuenekin eta gure lagun zaharrenekin batera egin nahi dugu", gaineratu du Rubiok, baina AEB kanpo politikan bakarrik jarduteko prest dagoela ere esan du.
"Europa indartsua izatea nahi dugu, Europak bizirik iraun behar duela uste dugu, gure patua berearekin lotuta dagoela eta beti egongo dela badakigu", gaineratu du.
Frantziak dio Rubioren mezuak ez duela EB "independente" baterako estrategia aldatuko
Jean-Noel Barrot Frantziako Atzerri ministroak esan du Marco Rubioren adierazpenek ez dutela Parisek "Europa independente eta indartsu bat" sustatzeko duen "estrategia aldatuko".
Frantziako ministroak adierazi duenez, "Munichen entzuten diren hitzaldiak bikainak izan arren", Parisek Europaren aldeko bide orriarekin jarraituko du. "Erronka batzuk ezin ditiu nazio bakar batek konpondu, nahiz eta oso aberatsa eta boteretsua izan", adierazi du Atzerri ministroak.
Von der Leyenek aldarrikatu du Europari independentzia sustatzea beste aukerarik ez zaiola geratzen
Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak argudiatu duenez, egungo errealitateak argi uzten du Europak independetea izan beharra daukala, barne zein kanpo mehatxuei aurre egin behar baitie. Hala, AEBekin harreman berri bat hasteko, Europa bere segurtasun, defentsa, merkataritza eta teknologia digitalean oinarritu behar dela esan du.
"Gure Batasuna barrutik ahultzen saiatzen diren kanpoko indarren mehatxu argiari aurre egin behar diogu. Lehia eta botere-harreman etsaien itzulera bizitzen ari gara. Europako bizimoduari desafio egiten diote modu berrietan. Esparru guztietan, lurralde-esparrutik hasi eta muga-zerga edo erregulazio teknologikoetaraino. Horrek guztiak errealitate bat adierazten du: Europak independentzia handitzea beste aukerarik ez du", ohartarazi du Von der Leyenek Municheko Segurtasun Konferentzian egindako agerraldian.
Amnistia Internazionalak Rubiok Munichen egindako hitzaldia salatu du, munduaren ikuspegi "izugarri arrazista" duelako
Agnes Callamard Amnesty Internationaleko idazkari nagusiak Rubiok emandako hitzaldia salatu du, egungo errealitatearen ikuspegi "izugarri arrazista" erakutsi omen duelako, AEB zein Europaren arteko harremanak mendebaldeko zibilizazioaren ordezkari izatean oinarritzen direla esan duelako.
Zure interesekoa izan daiteke
Erregaien prezioek igotzen jarraitzen badute, Europar Batasunak ez du baztertzen errazionamendua ezartzea
Dan Jørgensen Europako Energia komisarioak adierazi duenez, "eszenatoki txarrenetarako prestatzen ari gara, baina oraindik ez dugu produktu kritikoak (kerosenoa edo diesela) errazionatu beharrik".
Iranek ziurtatu du AEBko beste ehiza-hegazkin bat eraitsi duela, herrialdearen erdialdean
AEBko agintariek ez dute, oraingoz, gaiari buruzko adierazpenik egin; hala ere, lehen hegazkinetik tripulatzaileetako bat erreskatatu dutela ziurtatu dute.
Gutxienez hiru kasko urdin zauritu dira Libano hegoaldeko instalazioetan izandako leherketa batean
Israelek 1.368 pertsona hil ditu jada herrialdearen aurka egindako eraso armatuetan. Halaber, Israelgo Armada Libano hegoaldeko herrixketan etxebizitzak eraisten hasiko da, bertatik 600.000 pertsona kanporatu ondoren. Hezbollah taldearen "kokalekuak" direla ziurtatu du Israelek.
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.