AEB
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Rubioren hitzetan, AEBk ez du Europa basailu izatea nahi, "aliatu sendo bat" baizik

Bestalde, Atzerri eta Segurtasun gaietako europar idazkari nagusi Kaja Kallasek azken hilabeteotan Trumpen Gobernuak egindako kritikei erantzun die. "Batzuek aurkakoa badiote ere, Europa eroria ez da hiltzen ari den zibilizazio bat", esan du, eta gaineratu du gero eta jende gehiagok batu nahi duela "Europaren klubera".
marco-rubio-hungaria
Marco Rubio Hungarian. Argazkia: EFE

AEBko presidente Donald Trumpen estatu idazkari Marco Rubiok esan berri du ez dutela nahi Europa basailu izatea nahi, bazkide baizik. Europa erdialdera egiten ari den bidaian egin ditu adierazpenok, atzo Municheko Segurtasun Konferentzian hitz egin ondoren, hizkera adiskidetsuan, baina AEBren ideiei eutsiz.

Horiek entzunda, gaur Europaren erantzuna heldu da, Munichen hiru egunez munduaren egoera aztergai hartu ostean. Hain zuzen ere, azken hilabeteotan Trumpen Gobernuak egindako kritikei erantzun die Atzerri eta Segurtasun gaietako europar idazkari nagusi Kaja Kallasek. "Batzuek aurkakoa badiote ere, Europa eroria ez da hiltzen ari den zibilizazio bat", esan du, eta gaineratu du gero eta jende gehiagok batu nahi duela "Europaren klubera".

Kaja Kallas Atzerri eta Segurtasun gaietarako Europar idazkari nagusia

"Europari egiten zaizkion kritikak entzuten ditudanean, alternatiba zein den galdetzen diot nire buruari" adierazi du, Europako balioak defendatuz.

Munichen, halaber, argi geratu da, Groenlandiako auzia marra gorria izan dela. "Onartezina da beste herrialde batena den lurralde bat eskatzea, eta horretan oso argiak izan behar gara" esan du Norvegiako finantza ministroak eta NATOko buru ohiak.

Rubio, bestalde, arrakala ixten saiatu da egunotan. “Ez dugu Europa AEbren menpeko izatea nahi, zuen aliatu izan nahi dugu” azpimarratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X