Ekialde Hurbila
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nola gauzatuko du Israelek Zisjordaniako lurren erregistroa?

Jerusalem ekialdean prozesu bera hasi zenetik, eraginpeko lurren % 1 baino ez da palestinarren izenean erregistratu.

Este de Jerusalem y asentamiento de Ma'ale Adumim Israel

Jerusalem ekialdean erregistroa 2018an hasi zen. Argazkia: EFE

Israelgo Gobernuak are gehiago estutuko du Palestina, Zisjordaniako lurren erregistroaren bidez. Prozesu hori 1967tik zegoen geldirik, eta orain Israelek Palestinaren lurrak Israelen jabetzako lur gisa erregistratuko ditu okupatutako eremu horretan.

Erregistro horren bidez, lursailen jabetza behin betiko zehazten da. Israelek prozedura horiek eten zituen 1967an, agindu militar baten bidez, Sei Eguneko Gerran Zisjordania okupatu zuenean. Izan ere, nazioarteko zuzenbidearen arabera, potentzia okupatzaile gisa ezin du bere subiranotasuna egikaritu —lurrak esleitzea, esaterako— okupatutako eremuan.

Orain, ordea, Israelgo Gobernuak onartu du prozesua berriz abiaraztea eta Zisjordanian aplikatzea. Hortaz, nazioarteko zuzenbidea urratzen eta NBEren zein Nazioarteko Justizia Gortearen azken ebazpenen aurka egiten dabil.

Jerusalem ekialdeko aurrekaria

Zer gerta daitekeen aurrekari argia da Jerusalem ekialdean azken urteotan gertatutakoa. Israelek 1967an okupatu eta 1980an anexionatu zuen eremuan, eta 2018an egin zuen eremu horretako lurren erregistroa.

Ordutik, prozesuaren eraginpeko lurren % 1 baino ez da palestinarren izenean erregistratu, Bimkom gobernuz kanpoko erakundearen arabera. Israelgo lurralde-antolamendu eta etxebizitza arloko giza eskubideen defentsan espezializatutako erakundea da Bimkom, eta oso kritiko azaldu da.

Neurria Zisjordaniako C eremuan aplikatuko da, lurralde osoaren % 60 hartzen duen esparruan. Bertan 185.000 eta 300.000 palestinar artean bizi dira, B'Tselem gobernuz kanpoko erakundearen arabera. Halaber, inguru horretan 325.500 kolono israeldar baino gehiago bizi dira, 225 kokagune edo aurreragune baino gehiagotan banatuta.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X