Israelek Zisjordaniako eremu zabalak Estatuaren zati gisa erregistratu ditu, 1967tik lehen aldiz
Palestinako Aginte Nazionalak salatu duenez, Palestinako lurralde gehiena 'de facto' anexionatu du.
Israelgo propaganda, Nablusen (Zisjordania iparraldea). Artxiboko argazkia: Europa Press
Israelgo Gobernuak beste urrats bat gehiago eman du, eta, 1967az geroztik lehen aldiz, Zisjordaniako eremu zabalak "Estatuaren jabetza" gisa erregistratzeko egitasmoa onartu du gaur, KAN Israelgo irrati-telebista publikoak jakitera eman duenez.
Bezalel Smotrich Fintza ministroak, Yariv Levin Justizia ministroak eta Israel Katz Defentsa ministroak aurkeztu dute egitasmoa. Horien esanetan, nekazaritza ustiategiak arautu eta Zisjordaniako eremu okupatuen estatusa argitzeko hartu dute erabakia. Aurretik ere, Israelek egina zuen lurrok erregistratzeko saiakera, baina konplexutasun burokratikoa tarteko, bertan behera utzi zuen.
Israelgo hedabideak zabaldutakoaren arabera, Palestinako Agintaritza Zisjordaniako C eremuan sustatzen ari den "legez kanpoko asentamendu prozesuen" aurkako neurria da.
Katzen aburuz, "Israelgo Estatuak Zisjordanian askatasunez, legearen arabera eta erabateko kontrolez jarduteko neurria da".
Palestinako Aginte Nazionala: "Nazioarteko zuzenbidearen urraketa nabarmena da"
Mahmud Abbas Palestinako Aginte Nazionaleko presidentea Israelen planaren aurka agertu da, eta "okupatutako lurralde palestinarraren anexioa" salatu du.
"Segurtasunaren eta egonkortasunaren aurkako mehatxua da, eta nazioarteko zuzenbidearen eta nazioarteko zilegitasunaren ebazpenen urraketa nabarmena", gaitzetsi du, WAFA albiste-agentzia ofizialak zabaldutako ohar batean.
"Alde bakarreko neurri horiek ez diote inolako zilegitasunik emango Palestinako Estatuaren lurreko okupazioari, eta ez dute aldatuko Zisjordania, Jerusalem ekialdea eta Gazako Zerrenda barne, nazioarteko zuzenbidearen eta nazioarteko legitimitatearen arabera, okupatutako lurralde palestinarra delako egitate juridiko eta historikoa", aldarrikatu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Ukrainak eta Errusiak hiru egunez etengo dituzte erasoak, AEBko ordezkaritzaren bisita amaitu arte
AEBko ordezkariak, Steve Witkoff eta Jared Kushner, larunbat goizean iritsi dira Moskura, AEBko hegazkin militar berezi batean. Kremlinekin harremanetan jartzea eta, aurreikuspenen arabera, Ukrainako gerrari amaiera emateko proposamen bat aurkeztea dute helburu.
Nolakoa da NBEk planteatzen duen munduko mapa berria?
Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak erabaki du mapamundiaren egungo diseinua erabiltzeari uztea kontinenteen tamainarekiko leialagoa den beste bat erabiltzen hasteko. Mapa berrian, adibidez, Afrika handiagoa izango litzateke.
Bizirik erreskatatu dituzte Nepalgo tunel batean harrapatuta geratu ziren bi langile, eta bizirik gehiago daudela esan dute
Uholdeak gertatu eta hamar egunera, bi gizonak tunelaren sarreratik 170 metrora aurkitu dituzte, erreskate taldeek barrutik zetozen ahotsak entzun ostean. Familien ustez, "miraria" izan da.
Mileik zigorrak iragarri ditu Malvinetan lan egiten duten enpresentzat eta base militar berri bat Suaren Lurraldean
Argentinako presidenteak artxipelagoaren inguruko estrategia gogortu du, eta Donald Trumpek gai horretan AEBren orain arteko neutraltasuna berrikustea proposatu du; Erresuma Batuak, bere aldetik, berretsi du uhartedi horrekin duen konpromisoa "erabatekoa eta mugiezina" dela.
Gloria Steinem ikono feminista hil da, 92 urte zituela
Idazle eta kazetariak bularreko minbizia izan zuen 80ko hamarkadan, eta 2021ean Komunikazio eta Giza Zientzien Asturiasko Printzesa Saria irabazi zuen Espainian.
Nepal, astebete geroago: 1.250 hildako eta 4.200 lagun baino gehiago agertu barik
Nepalgo Poliziak odol eta DNA laginak eskatu dizkie desagertuen senideei, ehunka gorpu identifikatzeko.
Von der Leyenek eta Ruttek "presio handiagoa" egingo diote Moskuri Leipzigeko erasoaren ostean
Europako Batzordearen presidenteak uste du horrelako gertakariak "normaltasun berria" direla, eta europarrek "aurrerapausoa ematea" eskatzen dutela.
Zelenskik ohartarazi du Errusiako aire-espazioa "oso arriskutsua" dela hegazkinentzat
Ukrainako presidenteak adierazi du Errusiako aire-espazioa de facto itxiko dela; izan ere, drone bidezko erasoak areagotu egin dira eta ezin da segurtasuna bermatu. Bien bitartean, hogeita zazpiak eguerdian bilduko dira erantzun bateratu bila, Moskuk Alemaniako aireportu batean atzo egindako "sabotaje-saiakera" dela eta.
Bruselaren arabera, ez dago frogarik Ceutako krisia atzerriko aktore estatalen desinformazioak eragin zuela ziurtatzeko
Hala ere, Errusiak sare sozialetan krisia dela eta probetxua ateratzeko saiakerak egin dituela atzeman duela baieztatu du erakundeak.
Alemaniak Errusia jo du Leipzigeko aireportuaren aurkako erasoaren erantzuletzat
Aireportu hori armak bidaltzeko gune neuralgikoa da, Ukrainako gerrarekin lotutakoak barne.