Israelek beste 19 kokaleku legeztatu ditu Zisjordanian
Kolonoguneak legez kanpokoak dira nazioarteko araudiaren arabera, baina Netanyahuren gobernuak urteak daramatza estatus legala ematen; dagoeneko 69 kokaleku legeztatu ditu 2022tik. Hamasek "urrats kolonialtzat" jo du erabakia, eta "Palestinako lurraldea arpilatu" nahi izatea egotzi dio Israeli.
Maale Adumin kokalekua, Jerusalem ekialdean. Argazkia: Europa Press
Israelgo Ministroen Kontseiluak lege estatusa eman die gaur Zisjordania iparraldeko 19 kokalekuri, tartean Ganim eta Kadim kolonoguneei. Nazioarteko legediaren arabera, kokalekuak legez kanpoak dira, eta horietako batzuk Israelgo Armadak berak desegin zituen 2005ean, Gazako Zerrendatik erretiratzeko prozesuaren baitan.
Maiatzean, Espainiak, Norvegiak eta Irlandak Palestinako Estatua aitortu zutenean, eremuetara itzultzeko baimena eman zien Armadak kolonoei. Gaur beste pauso bat eman du, eta legeztatu egin ditu.
"20 urteren ostean, bidegabekeria mingarria konpontzen ari gara Ganim eta Kadim kokalekuen mapan berriro txertatuta", azpimarratu du Bezalel Smotrich Israelgo Finantza ministroak. Smotrichek berak eta Israel Katz Atzerri ministroak bultzatu dute kokalekuen politika.
Gogora ekarri duenez, Israelek 69 kolonogune legeztatu ditu azken hiru urteotan, denak Zisjordanian. "Marka guztiak hautsi ditugu", erantsi du pozik. Smotrichen esanetan, "Israelgo herria bere lurraldera itzultzen ari da, hura berreraikitzen eta kontrola bereganatzen. Sionismo sinple, zuzen eta morala da honakoa".
X sarean partekatutako mezu batean nabarmendu duenez, "estatu palestinar terrorista ezartzea" saihestu nahi dute erabaki horiekin.
Gaur egun, 500.000 kolono bizi dira Zisjordaniako lurralde okupatuetan, eta 200.000, berriz, Jerusalem ekialdean.
Hamasek eta Palestinako beste erakunde batzuek Israelen jarrera kolonialista salatu dute
Hamas Erresistentzia Islamikoaren Mugimenduak ohar batean salatu duenez, kokalekuak legeztatzea Israelen "beste urrats kolonialista bat da, anexio progresiboaren politika sendotzen duena". Horren ustez, Netanyahuren gobernuak Palestinako lurraldea "arpilatu" nahi du "gure herriaren eskubide historiko eta legalak" urratuz.
Bestalde, Muayad Shaban Palestinako Harresi eta Kokalekuen Erresistentziarako Batzordeko buruak adierazi du erabakiek Israelen "benetako okupazio asmoak agerian" uzten dituztela, hau da, "Palestinako anexio, apartheid eta judaizazio sistema osoa sendotzea" helburu duela.
Shabanen arabera, kokalekuak "nazioarteko zuzenbidearen eta NBEren Segurtasun Kontseiluaren ebazpenen kontrakoak dira, bereziki 2334 Ebazpenaren kontrakoak".
Zure interesekoa izan daiteke
Bruselak esan du EBk "lanak ondo" egin dituela Ceutan, eta "migrazio erreformak bizkortzeko" eskatu du
Magnus Brunner Europako Barne eta Migrazio komisarioaren hitzetan, Ceutan lehertutako krisitik ateratako ondorio nagusia da Europar Batasuneko kideek "bat eginda" kudeatu behar dituztela migrazio politikak.
EBko Barne ministroek Ceutako krisia aztertuko dute gaur, ezohiko bilera batean
Europar Batasuneko Barne Ministroen Ezohiko Kontseilua gaur bilduko da, Espainiak eskatuta eta 22 estatu kidek babestuta, Ceutako migrazio-krisia aztertzeko eta Marokotik etorritakoen gorakadari erantzun bateratua emateko.
Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia
Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.
Ormuzko itsasartearen eta Iranen desnuklearizazioaren inguruko akordioa "berehala" helduko dela uste du Trumpek
Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak adierazi duenez, gaur arratsaldean bilduko da Teheranekin, Golkoko zenbait herrialderen eskaeraren ostean. Irango Atzerri ministroaren arabera, ordea, Washingtonek ez du Ormuzko itsasartearen inguruko elkarrizketetan parte hartzen.
Idahoko tiroketaren osteko izua: bideo batek jendea oihuka ihesi erakusten du
Auto batetik grabatutako irudietan hainbat pertsona korrika ihesi hasten diren unea ikus daiteke, tiroketa baten berri izan ostean. Gutxienez hiru pertsona hil dira, eta bi zauritu. Ustezko erasotzailea hilda aurkitu dute bertan.
Trumpek bertan behera utzi du Iranen aurkako erasoa, eta berehalako akordioa eskatu dio Teherani
AEBko presidenteak esan du erasoaldia bertan behera utzi duela, akordio baterako oinarriak adostu ostean, eta negoziazioek porrot eginez gero, "Bigarren Mundu Gerratik ikusi gabeko" indar militarra erabiliko duela ohartarazi du.
Haize bolada bortitzek hainbat sute elikatzen jarraitzen dute Atenaseko eskualdean
Hiriburutik 60 kilometro ipar-mendebaldera dagoen Porto Germenon sugarren kontra ari dira suhiltzaileak. Haizea da etsairik handiena une honetan; izan ere, bolada bortitzek sugarrak elikatu dituzte, eta egoera kritikoa da herrialde osoan.
Europar Batasunak premiazko bilera egingo du asteartean Ceutako migrazio krisia aztertzeko, barne ministroak bilduta
EBko Kontseiluaren buru den Irlandak ezohiko bideokonferentzia deitu du, Pedro Sanchezek eta Europako beste 22 liderrek idatziz eskatu ostean.
EBko 22 estatuk Ceutako migrazio krisiaren aurrean erantzun bateratua eskatu dute
Italiak eta Danimarkak bultzatutako gutunean, EBko Barne ministroen ezohiko bilera eskatu dute kanpo-mugen kontrola indartzeko, eta ohartarazi dute erregularizazio masiboek "erakarpen-efektua" izan dezaketela.
Von der Leyenen ustez, Europako mugen kontrola "are gehiago indartu behar da"
Europako Batzordeko presidenteak ohartarazi duenez, "adi egon behar dugu sarbide kritiko guztietan, eta agintari guztien arteko koordinazio estua izan". Era berean, “ikasgaien azterketa-prozesu bat" abiatzeko eskatu du, "Europaren erresilientzia hobetzeko".