NASA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Orion ontzia itsasoratu da jada, eta amaitu da Artemis II misioa, 50 urtean ilargira egindako lehen bidaia

Lau astronautak (Reid Wiseman, Victor Glover, Christina Koch eta Jeremy Hansen) osasun egoera onean daudela baieztatu du NASAk.

18:00 - 20:00

NASAren Artemis II misioak amaiera arrakastatsua izan duostiral honetan, tripulazioa Lurrera onik itzuli ostean. Ozeano Barean itsasoratu da Orion espazio ontzia, Kaliforniako kostaldean (AEB), Ilargiaren inguruan bidaia historiko bat egin ostean.

Misioko lau astronautak (Reid Wiseman, Victor Glover, Christina Koch eta Jeremy Hansen) zihoazen Orion espaziontzia Lurreko atmosferan behera jaitsi da, eta paraxutek lagunduta erori da itsasoan 17:07an (bertako ordua), San Diego aurrean, hamar eguneko misioari amaiera emanez.

Gure planetan sartzeko prozesua 13 bat minutukoa izan da, eta kapsulak muturreko baldintzak jasan ditu: plasma pilatu zaio gainazalean eta 2.760 gradu zentigradu inguruko tenperatura jasan du atmosfera 40.234 kilometro orduko abiaduran zeharkatzen zuen bitartean.

Lau tripulatzaileak osasun egoera onean daudela baieztatu du NASAk.

Rob Navias Johnson Espazio Zentroko gai publikoen arduradunak operatiboaren zehaztasuna azpimarratu du, "itsasoratze perfektua" izan dela ziurtatu baitu, Bloomberg albiste-agentziak jasotako adierazpenen arabera.

Halaber, misioaren balio sinbolikoa azpimarratu du, "Julio Verneren orrietatik hasi eta Ilargirako misio moderno bateraino, kapitulu berri bat osatu da gure zeruko bizilagunaren esplorazioan".

Misioak 694.481 milia (1.117.659 kilometro) egin ditu aireratu zenetik, urrunen iritsi den tripulatutako espazio hegaldia izan da, eta balio zientifiko handiko irudiak lortzea ahalbidetu du.

Artemis II ontziko astronautak. Argazkia: Nasa

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X