UKRAINAKO GERRA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kremlinak ez du baieztatu Trumpek iragarritako Errusiaren eta Ukrainaren arteko su-eten energetikoa

Energia azpiegituraren aurkako erasoak salatu ditu Ukrainak. "Argi dago Putinek ez dituela sare sozialak irakurtzen", adierazi du Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak. 

peskov efe

 Dmitri Peskov Kremlineko bozeramailea, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Kremlinak ez du baieztatu Donald Trump AEBko presidenteak iragarri bezala Errusiak eta Ukrainak euren azpiegitura energetikoen aurkako erasoak bertan behera uztea adostu dutela. "Harremanetan jarraitzen dugu, eta horren inguruan zerbait esateko daukagunean jakinaraziko dugu", adierazi du astelehen honetan Dmitri Peskov Kremlineko bozeramaileak. 

Zelenski: "Argi dago Putinek ez dituela sare sozialak irakurtzen"

Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak astelehen honetan adierazi duenez, Errusiak azpiegitura energetikoen aurka egindako azken erasoen ondotik, "argi gelditu da" Vladimir Putin presidente errusiarrak ez dituela Trumpen sare sozialak irakurtzen.

Bezperan Ukrainako ekialdeko Kharkiv eskualdeko zentral elektriko baten aurka egin ondoren, bart, gasa ekoizteko instalazio baten eta gasolindegi baten kontra egin du Errusiak. 

Hala ere, Zelenski su-eten energetikoa sinatzeko prest dagoela berretsi du, baldin eta "Errusia gauza bera egiteko prest badago".

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X