Frantziako hauteskundeak
2022/04/10 - 02:00
Macron eta Le Pen faborito, gaur, Frantziako hauteskunde presidentzialen lehen itzulian
Egungo presidentea da hautagai nagusia, baina ultraeskuinak bi hautagai aurkeztu ditu, lehen aldiz. Igande honetako bozen ondoren, apirilaren 24an izango da bigarren itzulia.
2022/04/09 - 17:59
Frantziako presidentea hautatzeko kanpainak ez du jarraipen handirik izan Ipar Euskal Herrian
Iparraldeko hautetsi gehienak zentro eskuinekoak dira, baina Etchegaray Elkargoko presidenteak Macronen alde egin du. Ezker abertzaleak ez du kontsignarik eman, baina askok Poutou antikapitalista sustengatzen dute eta haren aldeko kanpainako bideo bat Fermin Muguruzak egin du.
2022/04/09 - 16:38
Kanpaina itxieran ultraeskuinaren igoeraz ohartarazi ditu Macronek botoemaile gazteenak
Ultraeskuinak beldurarrekin jokatzen duela ohartarazi du Macronek kanpaina itxieran. Le Penek irabazletzat jotzen du bere burua. Azken inkesten arabera Macroni aldea murrizten doa Marine Le Pen. Ezkerretik 2. itzulira igarotzeko aukerak dituen bakarra Jean Luc Melenchon da.
2022/04/08 - 16:40
Emmanuel Macron da inkesta guztietan buru eta Eliseoan beste bost urtez egoteko faboritoa
Emmanuel Macronen kanpaina laburra Ukrainako gerrak markatu du, bere irudia indartuz. Ez da kudeatu duen krisi bakarra. Pandemiari ere aurre egin behar izan dio agintaldian eta herritarrek horregatik ere epaituko dute.
2022/04/08 - 13:34
Zer gerta liteke igandean Frantziako hauteskundeen lehen itzulian?
Eguzki Urteaga soziologoaren arabera, Macron, Le Pen eta Melechon dira bigarren itzulira igarotzeko aukera gehien dituztenak. Ukrainako gerrak bete-betean harrapatu du hauteskunde kanpaina, eta hein batean, baldintzatu egin du. Azken asteetan, baina, eragina lausotu dela ohartarazi digu adituak.
2022/04/08 - 11:21
Frantziako hauteskundeak: Macronen aurka lehiatuko diren hautagai nagusiak
Igande honetan, Frantziako Presidentetzarako hauteskundeen lehen itzulia egingo da. Oposizioa hauteskunde kanpainari azken ukituak ematen ari da bigarren itzuli batean Macronekin lehiatu ahal izateko. Le Pen, Melenchon edo Zemmour: horiek dira Presidentetzarako lehiakide nagusiak.
2022/03/28 - 12:21
Frantziako hauteskunde kanpaina hasi da, Macron faborito dela
Frantziako presidentea nagusi da inkestetan eta Marine Le Pen ondo kokatuta dago bigarren txandara pasatzeko.
2022/03/16 - 16:45
Frantziako Gobernua prest dago Korsikako autonomiaz hitz egiteko, baldin eta indarkeria amaitzen bada
"Asmoa da egutegi bat adostea eta egiten dizkiguten eskaera zehatzak entzutea. Hurrengo hilabeteetan edo urteetan ikusiko dugu zer gertatzen den, baina prozesua luzea da", ohartarazi du Frantziako Barne ministro Gerald Darmaninek.
2022/03/03 - 22:29
Macronek Eliseorako hautagaitza berria iragarri du
Frantziako presidenteak nabarmendu du "etorkizuna prestatzen" jarraitzeko eta mende honetako erronkei "erantzun frantziarra eta europarra" emateko asmoa.
2022/02/11 - 01:26
Frantziako hauteskundeak: nor da nor Eliseorako lehian?
Hauteskundeak egiteko bi hilabete falta direnean, Presidentetzarako hautagaiak aztertu ditugu.
2021/12/16 - 08:50
Macronek hauteskundeetara aurkeztuko dela iradoki du, baina ez du ofizialki bere hautagaitza iragarri
Telebistan eskaini duen elkarrizketa batean, oraindik amaitu ez duen agintaldiaren balantzea egin du. Hamar urterako ikuspegia duela esan du, herrialde bat bost urttan eraldatzen ez dela iritzita.
2021/12/04 - 21:55
Errepublikanoen alderdiak Valérie Pécresse atera du hautagai Frantziako hauteskunde orokorretarako
Botoen erdia baino gehiago alde duelarik, Valérie Pécresse liberal eta moderatua aukeratu dute Errepublikanoen militanteek eskuin kontserbadorearen hautagai gisa, Eliseorako bidean.
2021/11/07 - 23:27
Macron da faborito inkestetan, % 25eko babesarekin
Horren atzetik geratuko lirateke Zemmour eta Le Pen ultraeskuindarrak. Frantziako Presidentetzarako hauteskundeen lehenengo itzulia apirilaren 10ean izango da, eta bigarrena, bi aste geroago.
2021/10/18 - 17:01
Immigrazioaren eztabaida Frantzian
Islamaren aurrean nortasun nazionalak izan behar duen etorkizuna zorroztu egin da Frantzian.
2021/10/10 - 22:38
Martxan dira Frantziako hauteskundeak
Sei hilabete falta dira Frantziako hauteskunde presidentzialak izateko. Denbora asko izan arren, dagoeneko martxan da hautagaien estrategia. Lehiakideen izen garrantzitsuenak zeintzuk diren errepasatuko ditugu.
2021/10/09 - 20:16
Philippek, Macronen lehen ministro ohiak, Horizons alderdi berria aurkeztu du
"Emmanuel Macron presidentea berriro hautatua izatea da nire helburu politikoa 2022an", adierazi du Philippek, baina askok uste dute 2027an Eliseora iristeko prestatzen ari dela.
2021/09/12 - 19:17
Anne Hidalgok Frantziako Presidentetzarako aurrehautagaitza iragarri du
Parisko alkateak Emmanuel Macron presidentea nagusi den zundaketak gainditu beharko ditu. Hala ere, Frantziako kargu politiko nagusia bereganatzen duen lehen emakumea izan nahi du.
2021/06/28 - 00:51
Errepublikanoek ultraeskuina garaitu dute Frantzian, abstentzio datu historikoarekin
Marine Le Pen ultraeskuineko buruak ez du lortu Proventza-Alpeak-Kosta Urdina eskualdeko gobernua, eta RNk ez du ordezkaritzarik izango.
2021/06/27 - 22:47
Zentro-eskuina nagusi, baina EH Bai garaile Hendaiako kantonamenduan
Bigarren itzulian zentro-eskuinak 11 kantonamendu lortu ditu. Kantonamendu bakarra geratu da hortik kanpo, Hendaia-Hego Kostaldea. Bozetako protagonista nagusia abstentzio handia izan da berriro.
2021/06/27 - 19:26
Parte-hartzea zertxobait handiagoa izan da bozen bigarren itzulian
17:00etan parte-hartzea % 32,65ekoa izan da. Iragan igandean boto-emaileen % 31,37k parte hartu zuten ordu berean. Hautestontziak 08:00etan zabaldu dira, eta 18:00etan itxi dituzte.