Hauteskundeak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Philippek, Macronen lehen ministro ohiak, Horizons alderdi berria aurkeztu du

"Emmanuel Macron presidentea berriro hautatua izatea da nire helburu politikoa 2022an", adierazi du Philippek, baina askok uste dute 2027an Eliseora iristeko prestatzen ari dela.
Edourd Philippe zentrista-eskuindarra, artxiboko irudi batean. Argazkia: Efe
Edourd Philippe zentrista-eskuindarra, artxiboko irudi batean. Argazkia: Efe

Edourd Philippe zentrista-eskuindarrak, Emmanuel Macron Frantziako presidentearen lehen ministro ohia izan zenak, iragarri du alderdi berri bat sortu duela, Horizons, Macron 2022an berriro hautatua izan dadin laguntzeko asmoz.

"Emmanuel Macron Errepublikaren presidentea berriro hautatua izatea da nire helburu politikoa 2022an", adierazi du Philippek Le Havren, alkate den hirian. Baina askok uste dute 2027an Eliseora iristeko bidea egiten ari dela.

Alderdiaren koloreek, urdinak eta txuriak, lehengoa ekartzen dute gogora, Errepublikanoak (UMP zena), Macronek 2017an lehen ministro izateko eskatu zion arte kide izan zen alderdia.

Lehen ministro ohiak irudi publiko ona du, inkesten arabera, eta are hobea 2020an Gobernua uztea erabaki zuenetik.

Philipperen mugimenduak harridura eragin du Macronen (LREM) eta kide zentristen (Modem) artean, baina baita Errepublikanoak betiko eskuindarren artean ere.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sanchez: "Zer gehiago gertatu behar da larrialdi klimatikoaren aurkako ituna babesteko?"

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak ohartarazi du "larrialdi klimatikoak hil" egiten duela eta berriro eskatu du Larrialdi Klimatikoaren eta "negazionismoaren" aurkako Estatu Ituna hitzartzea. Sanchezek gogorarazi du 2026an suteek 170.000 hektarea baino gehiago kiskali dituztela Espainian, iaz baino sei aldiz gehiago. Gainera, suteek dagoeneko hamar hildako inguru eragin dituztela adierazi du, abuztua eta iraila, arrisku handieneko hilabeteetako bi, oraindik aurretik direla.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X