EGURALDIA
350 tona gatz prest Iruñean, elurra eta izotza egingo dituelako
Iruñeko Udalak 624 gatz-zaku ditu, ikastetxeen, osasun-zentroen eta kiroldegien esku jartzeko prest, unean uneko beharren arabera.
Goizean A-10 errepidea itxi dute, Uharte-Arakilen, Iruñera bidean, eta A-1 errepidea, Altsasun, Gasteizera bidean. Bigarren mailako errepideei dagokienez, hainbat mendate itxi dituzte lehen orduan: Bernedo, Gatzaga, Herrera eta Opakua Araban, eta, Belagua, Nafarroan.
Larrialdi zerbitzuek bukatutzat eman dituzte Aizkorri mendiaren hegoaldeko magalean desagertuta dagoen 77 urteko artzaina bilatzeko lanak, argirik ez dagoelako, eta larunbat honetan ekingo diete berriro. Ertzaintzaren helikoptero batek gaur arratsaldean bertan aurkitu ditu artzainaren txakurra eta artaldea.
Denboraleak lurraldeko hainbat tokitan utzitako lehen elurte handiaren aireko irudi ikusgarriak:
Iruñeko errepide guztiak egoera egokian daude zirkulatzeko, baina larrialdi zerbitzuek kontu handiz ibiltzeko eskatu dute, eta adi jarraituko dute, arratsaldean edo gauean egoera zaildu badaiteke ere.
Elur denboraleak neguko irudi ederra utzi du Nafarroako hainbat tokitan, Beriain eta Subiza herrietan, esaterako:
N-1 errepidea, Etzegarate parean, berriro ireki dute Gasteizerako noranzkoan. Bi orduz itxita egon da, inguruan istripua izan duen kamioi batek eraginda.
Gereñuko kontzejuak, Arabako Lautadan, mantu zuri ikusgarria jantzi du ostiral honetan, Arabako kontzejuen elkarteak (ACOA-AKE) bere sare sozialetan zabaldutako irudiek erakusten duten bezala:
Abisua 18:00ak indarrean egongo da. Larunbatean, EAEn ez bezala, ez dago abisurik.
Abisu horia indarrean dago EAE barnealdean, elurragatik, eta abisu hori bihar goizeko bederatziak arte luzatu dute.
N-1 errepidea itxi dute Etzegaraten, Gasteizera bidean, Altsasu parean gertautako kamioi istripuarengatik.
Altsasun, A1 errepidea erabat itxi dute Gasteizerako noranzkoan, kamioi bat bidean gurutzatuta gelditu ostean.
Gasteizko Udalak jakinarazi duenez, udaltzainak, suhiltzaileak eta hiri barruko autobusak normaltasunez ari dira lanean. Hala ere, goizean zehar hainbat eskuhartze egin behar izan dituzte:
- Hiriko gune kritikoak direnetan elurra kendu dute (ospitaleetako sarrerak, Juan de Garayoko tunelak, etab). Dena den, ez da aparteko gorabeherarik izan.
- Alde Zaharreko trafikoa eten behar izan dute tarte batean. 09:00etarako zabaldu dute.
- Erregearen Atearen ingurua behin baino gehiagotan garbitu dute, aparteko gorabeherarik sortu gabe.
Euskal Autonomia Erkidegoaren barnealdea abisu horipean dago datorren gauerdira arte, elurragatik. Izan ere eguraldi iragarpenaren arabera, iragan gauerditik eta ostiral eguerdira arte 60 litro pilatu daitezke, 24 ordutan, metro karratuko.
Bestalde, Nafarroa ipar eta erdian alerta laranja aktibatu dute eguerdira arte, elurragatik. 12:00etatik 18:00etara abisu horia egongo da indarrean.
Larunbatean, elurrari dagokion abisu horia indarrean egongo da gauerditik eguerdira bitartean.
Errepide sare nagusian, elurraren ondorioz, A-15 errepidea itxi dute goizeko lehen orduan Andoainen eta Irurtzunen. Hala ere, 11:00ak aurretik, autobia ireki dute.
77 urteko artzain baten bila ari dira Urbia inguruan. Urbiatik gertu dagoen borda batetik ardiak jaistera abiatu zen, Kataberako meategitik Brinolara, baina ez zen iritsi. Ertzaintzak atzo 20:00ak aldera jaso zuen abisua, eta artzainak erabili ohi duen borda eta inguruak miatu zituzten, baina ez zuten aurkitu eta elur ekaitzarengatik bilaketa bertan behera utzi behar izan zuten. Gaur goizean hasi dira berriro artzaina bilatzen.
Nafarroan, A-10 errepidean itxi dute, Uharte-Arakilen eta Iruñera bidean, istripu baten ondorioz, Guardia Zibilak jakinarazi duenez.
Elurraren ondorioz, A-15 errepidea itxi dute goizeko lehen orduan Andoainen eta Irurtzunen. Hala ere, 10:00ak aurretik errei bat ireki dute Gipuzkoara bidean.
Elurrak Gasteiz eta Iruñea hiriburuak zuritu ditu
AP-636 errepidea itxi dute, Antzuolan, Beasainera bidean ibilgailu batek istripua izan ondoren.
Elur denboralea gorenera iritsiko da ostiral honetan. Egunaren lehen zatian zaparradak mardulak eta ugariak izango dira eta elur-maila 400-500 metrora kokatuko da. Egunak aurrera egin ahala, ordea, atertzera egingo du eta elurra 700-800 metrotik gora egingo du.
Larunbatean denboraleak hobera egingo du, nabarmen. Zaparrada txiki batzuk bota ditzake goizaldean, eta elur-kota 800 metro inguruan kokatuko da.
Errepide sare nagusian AP-8 errepidea itxi dute Mendaron, Irunera bidean. Kamioi batek artaziarena egin du eta bidea oztopatzen du. Hori dela eta, trafikoa N-634 errepidetik bideratzen ari dira.
Horrez gain, Nafarroan, A-15ean beste kamioi batek artaziarena egin du Urritza parean, Donostiara bidean. Ondorioz, errepidea itxi dute.
Goizeko lehen orduetan arretaz gidatzea gomendatzen da, bereziki, mendateetan.
Ertzaintzak eta Foruzaingoak emandako informazioaren arabera, hauek dira ordu honetan itxita dauden mendateak:
-Bernedo, Salinas, Herrera, Opakua (Araba)
-Belagua (Nafarroa)
Halaber, kateak behar dira
- Bidania, Arantzazu, Elosua, Lizarrusti, Otsaurte (Gipuzkoa)
- Gasteizko mendatea, Zaldiaran (Araba)
-Urduña (Bizkaia)
- Artesiaga, Urkiaga, Otsagabia, Salazar, Izaba (Nafarroa)
Arretaz gidatzea aholkatzen dute :
-Aiurdin Altube Azazeta Barrerilla, Krutzeta (Araba)
-Arlaban, Artikutza, Etzegarate, Jaizkibel, Urraki, Urto (Gipuzkoa)
-Urduña (Bizkaia)
Halaber, istripua gertatu da AP-8 errepidean, Mendaron, Irunera bidean. Kamioi batek artaziarena egin du eta bidea oztopatzen du. Hori dela eta, trafikoa N-634 errepidetik bideratzen ari dira.
Bihar, ostirala, denboralea unerik gorenera iritsiko da. Prezipitazioa ugaria izango da ipar partean eta arratsaldetik aurrera atertzen hasiko da. Egunaren lehen partean, ekaitzak jo dezake Kantauri aldean. Elur-kot, berriz, 500 metro inguruan ibiliko da, baina zenbait lekutan beherago ere zuritu dezake. Hotz egingo du: maximoak 10 °C-tik beherakoak izango dira, oro har, eta izotza botako barnealdean.
Larunbatean eguraldia lasaitu egingo da, nabarmen. Zaparrada txiki batzuk bota ditzake goizaldean, eta elur-kota 800 metro inguruan ibiliko da.
Nafarroako Gobernuak elurra kentzeko 78 makina prest ditu, datozen orduotarako espero den elurteari aurre egiteko: elur-maila 300-400 metrora jaistea aurreikusten da. Foru Erkidegoaren ipar-mendebaldean, iparraldean eta erdialdean botako du elur gehien. Ostiral honetako 00:00etatik 06:00etara bitartean egingo du elur gehien; tarteka, 200 metrotan ere egin dezake. 06:00etatik aurrera, eta egunak aurrera egin ahala, prezipitazioak ahulagoak eta sakabanatuagoak izango dira, batez ere erdialdean.
Herritarrei ahalik eta informazio zehatzena emateko, informazio guneetako baliabideak indartu egin ditu Segurtasun Sailak: kudeaketa-gelan eta telefono-arretako zerbitzuetan (011 trafikoko arretan eta 112an arrialdien arretan) pertsona gehiago egongo dira lanean, eta gidariei beharrezko informazioa emango zaie, besteak beste, errepideetako panelen, web orriaren eta sare sozialen.
Eusko Jaurlaritzak 4 garabi astun mobilizatu ditu, errepide-sare nagusian gurutzatuta geratuz gero, kamioiak erretiratuko direla bermatzeko. Garabi astun horietako hiru Araban egongo dira (AP-68an Altuben, A-1 errepidean San Romanen eta A-1 errepidean Subijanan) eta laugarrena, Gipuzkoan (N-1 errepidean Etzegaraten).
Gauerditik botatzen ari den euriaren ondorioz, metro karratuko 37 litro pilatu dira Bilbon; Elgetan, metro karratuko 35 litro; eta Azpeitian, metro karratuko 34 litro, Euskalmetek arratsaldean zabaldutako datuen arabera. Segurtasun Sailak abisu horia du ezarrita, elurragatik eta euriteengatik. Aurreikuspenen arabera, datozen orduotan baliteke Kantauri isurialdean metro karratuko 60 litro pilatzea. Biharko, prezipitazio ugaria espero da ipar partean, bereziki, egunaren lehen orduetan. Arratsaldetik aurrera atertzen hasiko da.
Bi pertsona zauritu dira, gaur arratsaldean, N-634 errepidean, Eibar parean izan den trafiko-istripuan, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. 17:40an izan da istripua, Bilboko noranzkoan, eta errepidea itxi egin behar izan dute. Zaurituak ospitalera eraman dituzte.
Opakua itxi egin dute era guztietako ibilgailuentzat, elurra eta izotza dela eta, Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak jakitera eman duenez. Gainerako mendateak, oraingoz, zabalik daude baina kontuz gidatzea eskatzen da Herreran, Urduñan, Etzegaraten eta Bernedon.
Pertsona bat hil da eta beste hiru arin zauritu dira, gaur arratsaldean, N-121-A errepidean, Bera parean, izan den trafiko-istripuan. Hiru ibilgailuk elkarren kontra egin dute talka, eta horietako baten gidaria da zendu dena. Guardia Zibilak bere gain hartu du ikerketa.
Iragarpenen arabera, datozen egunaren amaieran elur-maila 500-600 metrotara jaitsiko da Foru Erkidegoan.
Eusko Jaurlaritzak Neguko Bidezaintza Planaren fase operatiboa aktibatu du gaur, osteguna, arratsaldeko 16:00etan; EAE abisu horian dago, elur-arriskuagatik. Hala jakinarazi du Estibaliz Olabarri Trafikoko zuzendariak
Iruñeko Udalak 624 gatz-zaku ditu, ikastetxeen, osasun-zentroen eta kiroldegien esku jartzeko prest, unean uneko beharren arabera.
EGURALDIA
Iruñeko Udalak 624 gatz-zaku ditu, ikastetxeen, osasun-zentroen eta kiroldegien esku jartzeko prest, unean uneko beharren arabera.
Elurrak eta euriak gorabeherak eragin dituzte errepideetan, eta tenperaturak behera egingo du arratsaldean. Elur-kota 500 metrora jaitsiko da ostiralean (zenbait tokitan, 400 metroraino), eta prezipitazio iraunkorrak egingo ditu.
Prezipitazioa oso ugaria izango da ipar partean, eta ekaitza eta txingorra egingo ditu egunaren, arratsaldean. Elur-kota jaisten joango da eta egunaren amaieran 500-700 metrotan kokatuko da, prezipitazio ugarienekin batera.