Elur-maila asko jaitsi da eta 500 metrotik ondo behera ere zuritu dira bazterrak
Termometroak 0 eta 5 gradu artean daude uneotan. Egunaren lehen partean ekaitzak jo dezake oraindik Kantauri aldean eta elur kota 500 metrotik behera kokatuko da, baina arratsaldean zehar gero eta gorago egingo du.
Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, ostiral honetan, azaroaren 21ean, denboralea unerik gorenera iritsiko da. Prezipitazioa ugaria izango da ipar partean eta hegoaldera tartekatuagoak iritsiko dira. Arratsaldetik aurrera atertzen hasiko da.
Egunaren lehen partean ekaitzak jo dezake oraindik Kantauri aldean. Elur kota 500 metro inguruan ibiliko da, baina ondo beherago ere ari dira bazterrak zuritzen. Hala ere, arratsaldean zehar gero eta gorago egingo du. Haizeak indarra galduko du egunaren amaieran.
Tenperatura hotza izango da, maximoak 10 gradutik beherakoak oro har, eta izotza barnealdean. Hiriburuetan, Baionan 2 gradu espero dira gutxienez eta 8 gehienez, Bilbon 5 gutxienez eta 9 gehienez, Donostian 3 gutxienez eta 8 gehienez, Gasteizen 0 gutxienez eta 4 gehienez eta Iruñean -1 gutxienez eta 4 gehienez.