2023/06/02 - 13:54 Ekaineko lehen asteburua bero eta hodeitsu dator 26 ºCko tenperatura maximoak eta zaparrada trumoitsuak espero dira datozen egunetarako.
2023/05/30 - 22:57 Arabako Bergonda herriko kaleak erreka bihurtu dira ur-erauntsi baten ondoren Herritik igarotzen den Omecillo ibaiak gainezka egin du eta herriko kutxatilak urez bete ditu.
2023/05/14 - 16:26 Goizuetako Eskas estazioan 51,3 litro bota ditu 24 ordutan, 14,4 litro ordubetean Euriagatik abisu horia amaituta, Gipuzkoa eta Nafarroa arteko mugan bota du gehien azken 24 ordutan. Lizartzan 40,1 litro pilatu dira 24 ordutan eta 39,3 Berastegin. Ibaiak asko hazi dira goizean zehar, Gipuzkoan batez ere, baina egoera baretzen ari da dagoeneko.
2023/05/13 - 21:44 Zaparrada mardulengatik abisu horia ezarri dute iganderako Bizkaian eta Gipuzkoan Abisua indarrean egongo da 06:00etatik 15:00ak arte, ordu horien bitartean zaparrada ertainak botako dituelako. Zeinbat lekutan, zaparradak handiak izan daitezke eta ekaitzak jo dezake.
2023/05/13 - 14:31 Uholdeak Sara, Senpere eta inguruetan, eta alerta laranja Ipar Euskal Herri osoan Lapurdiko zenbait herritan urak gainez egin du eta prefeturak joan-etorriak mugatzeko deia egin du, arriskuak aurrezte aldera.
2023/05/12 - 13:14 Udaberriko asteburu euritsua dugu aurretik Ostiraleko joerari jarraikiz, hodeiak eta zaparradak izango dira nagusi aste bukaera honetan. Tenperaturak bere horretan mantenduko dira larunbatean, eta goranzko joera azaldu lezakete igandean.
2023/05/09 - 06:54 Iritsi da euria azkenean Euskadira Astelehen eguzkitsu eta epel baten ostean, astearteak aldaketa dakar. Fronte bat sartuko da arratsaldean: tenperaturak jaitsi egingo dira eta zaparrada mardulak espero dira kostaldean. Giro nahasiarekin jarraituko dugu asteburura arte gutxienez.
2023/04/24 - 19:17 Datozen egunetarako iragarpena: hodeiek beroari lekua utziko diote EITBko meteorologia sailaren iragarpenaren arabera, hodeitsu egon liteke oraindik bihar eta etzi, zenbait txokotan euria ere egingo duelarik. Ostegunean, berriz, zerua garbitu eta tenperatura maximoak ere igo egingo dira.
2023/02/27 - 20:32 Elurrak irudi politak utzi ditu Euskal Herriko hainbat txokotan Bihar, asteartea, 100-400 metro inguruan geratuko da, baina prezipitazio are gutxiagorekin, nahiz eta isurialde atlantikoan ugariagoak izango diren.
2022/12/27 - 16:31 2022, ingurumen-hondamendiek markatutako urtea: lehorteak, urakanak, zikloiak... Gero eta ohikoagoak dira muturreko fenomenoak: beroaldiak, elurteak, urakanak... Ikerketa baten arabera, 168.100 milioi dolar baino gehiago galdu dira aurtengo hamar hondamendi meteorologikorik larrienetan.
2022/10/23 - 08:24 Alerta laranjan dago Kantauri isurialdea, baso sute arriskuagatik 06:00ak eta 15:00ak bitarte egongo da indarrean alerta meteorologikoa. Eusko Jaurlaritzak gomendatu du surik ez egitea landa inguruneetan eta hiri ingurukoetan, ezta sua sor dezaketen jarduerarik ere.
2022/09/19 - 23:08 Ohi baino beroagoa eta lehorragoa izango da udazkena Udazkenerako iragarpena aurreratu du Aemetek. Udako joerarekin jarraituko omen dugu sasoi berrian: ohi baino beroagoa eta lehorragoa izango da udazkena.
2022/09/12 - 14:14 Berrikuntzekin dator "Eguraldia" saioa, euskal ikus-entzuleen erreferente izaten jarraitzeko asmoz Alde batetik, 6,5m x 3,5m neurriko pantaila erraldoia eta mapa berriak erabiliko dituzte iragarpenak egiteko; bestetik, punta-puntako teknologiaz baliatuko dira egunean eguneko informazio beharretara moldatu eta saioaren irudia indartzeko.
2022/09/10 - 11:13 Abisu horia ezarriko dute EAEn tenperatura oso altuengatik eta baso-sute arriskuagatik Tenperatura maximoak 33º-ren bueltan ibiliko dira kostaldean, eta 37º inguru Bizkaia barnealdean. Beroagatik ezarritako abisu horia 13:00etatik 19:00ak arte egongo da indarrean.
2022/08/30 - 16:02 La Niña eta El Niño, ozeanoen tenperatura aldatzea eragiten duten fenomeno meteorologikoak Arnaitz Fernandezek La Niña eta El Niño fenomeno meteorologikoak izan ditu hizpide Eguraldian. Euri zaparradez eta ozeanoen tenperatura aldaketez aritu da.
2022/08/18 - 20:12 Segurtasun Sailak desaktibatu egin du prezipitazio handi eta iraunkorrengatik indarrean egon den abisu horia Segurtasun Sailak desaktibatu egin du prezipitazio handi eta iraunkorrengatik Gipuzkoa ekialdean indarrean egon den abisu horia. Lesakan 225 litro pilatu dira metro kuadroko, Hondarribian 160, eta Añarbeko neurgailuan 94 zenbatu dira.
2022/08/11 - 20:55 Bero boladaren ondoren, haize eta euri-ekaitz gogor batek Araba astindu du Haize eta euri bortitza bota du Araban gaur arratsaldean. Eitb.eus-eko erabiltzaileek grabatutako irudiak dira.
2022/08/11 - 16:14 Arnaitz Fernandez, ''Eguraldia'' saioko fitxaketa berria Beroaldiarekin batera aurpegi berria izango da aurrerantzean Euskal Telebistako ''Eguraldia'' saioan: Arnaitz Fernandez fisikari nafarra.
2022/08/09 - 20:26 Asteazken eta ostegun honetan bero handia izango dugu Euskal Herri osoan Segurtasun Sailak abisu hori bana aktibatuko du bihartik aurrera, tenperatura altuengatik eta baso sute arriskuagatik. Maximoak 38 gradura hel litezke Euskadiko barnealdean.
2022/07/28 - 21:08 Ana Urrutiak bete egin du bere ilusioa: euskaraz ere aurkeztu du azken ''Eguraldia'' Ana Urrutia lankideak azken "Eguraldia" saioa aurkeztu du gaur, 23 urteren ostean, eta ezustekoa eman digu: euskaraz ere egin du, bere ilusioa beteta.