Abisu horia ezarriko dute EAEn tenperatura oso altuengatik eta baso-sute arriskuagatik
Eusko Jaurlaritzako Larrialdietarako eta Meteorologia Zuzendaritzak abisu horia ezarriko du igande honetan Euskadin, tenperatura oso altuak izango direlakoan eta sute-arriskuagatik, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Tenperatura altuengatik ezarritako abisu horia 13:00etatik 19:00ak arte egongo da indarrean. Tenperatura maximoak 33º-ren bueltan ibiliko dira kostaldean, eta 37º inguru Bizkaia barnealdean. Bestalde, trantsizio zonaldean eta Ebro inguruan 34-35º-ren bueltan geratuko dira.
Gainera, baso-sute arriskuagatik abisu horia ere ezarriko dute, 09:00etatik 24:00ak arte, tenperatura altuengatik eta hego-haizeagatik. Abisu bera astelehenean ezarriko dute berriro, 00:00etatik 15:00ak arte.
LARUNBATA
Gaurko, abisu horia ere izango da indarrean, 16:00etatik 19:00ak arte, itsas arriskuagatik. Izan ere, metro inguruko olatua espero da eta, 17:35etarako izango den itsasgoraldiarekin, 4,2 metro inguruko olatuak espero dira. Marea biziak direla eta, urak gainezka egin dezake hainbat puntutan.
Zure interesekoa izan daiteke
Tenperaturak goranzko bidean Euskal Herrian asteburuari agur esateko
Hondartzarako girorik ez, baina tenperatura atseginak ia aste osoan
Abisu horia bero handiagatik igandean ere