Zerrenda
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hugh Jackman, fikziozko aktore sexiena

Beti dotore jantzi ohi da, baina arropa horien azpian dagoen gorputza munduko sexienetako bat da. Zinemako beste hainbat pertsonaia ospetsu ederrekin lehiatu da, baina Jackman izan da aukeratua.
hugh jackman
hugh jackman

X-Men pelikulan 'Wolverine' pertsonaia egin zuenetik, aktorerik sexienak eta ederrenak biltzen dituzten zerrenda guztiak osatu ditu. Orain, fikziozko filmetako aktorerik sexiena izendatu dute.

2009an abesteko duen gaitasuna erakutsi zigun Jackmanek Oscar sarien emanaldian eta, ordutik, alfonbra gorrietako gizonik dotoreenetako bat da.

Hala ere, jantzi horren azpian, munduko gorputzik ederrenetako bat dago. Besteak beste, Johnny Depp eta David Tennant aktoreekin lehiatu da Jackman zerrenda honetako lehen postua lortzeko, baina, azkenean, Syfy telebista kateak egindako sailkapenaren burua izatea lortu du.

Tennantek bigarren postua lortu du, "Doctor Who" telesailean duen pertsonaiari esker. Atzetik du, hirugarren postuan, John Barrowman, "Torchwod" telesaileko pertsonairekin.

Oraingoan, Johnny Deppen 'Edward Scissorhands' laugarren postuan gelditu da eta bosgarrenean, berriz, Harrison Forden Star Wars pelikulako Han Solo pertsonaia gelditu da.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X