Hugh Jackman, fikziozko aktore sexiena
X-Men pelikulan 'Wolverine' pertsonaia egin zuenetik, aktorerik sexienak eta ederrenak biltzen dituzten zerrenda guztiak osatu ditu. Orain, fikziozko filmetako aktorerik sexiena izendatu dute.
2009an abesteko duen gaitasuna erakutsi zigun Jackmanek Oscar sarien emanaldian eta, ordutik, alfonbra gorrietako gizonik dotoreenetako bat da.
Hala ere, jantzi horren azpian, munduko gorputzik ederrenetako bat dago. Besteak beste, Johnny Depp eta David Tennant aktoreekin lehiatu da Jackman zerrenda honetako lehen postua lortzeko, baina, azkenean, Syfy telebista kateak egindako sailkapenaren burua izatea lortu du.
Tennantek bigarren postua lortu du, "Doctor Who" telesailean duen pertsonaiari esker. Atzetik du, hirugarren postuan, John Barrowman, "Torchwod" telesaileko pertsonairekin.
Oraingoan, Johnny Deppen 'Edward Scissorhands' laugarren postuan gelditu da eta bosgarrenean, berriz, Harrison Forden Star Wars pelikulako Han Solo pertsonaia gelditu da.