Egozentrikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Whitney Houstonek ez du hegazkineko segurtasun-uhala lotu nahi izan

Hegazkineko zerbitzariak hegazkinak aireratzeko uhala lotzea ezinbestekoa dela esan zion arren, abeslariak izar bat zela eta lotzeko asmorik ez zuela erantzun zion.
Whitney Houston abeslaria. Argazkia: whitneyhoustoncom
Whitney Houston abeslaria. Argazkia: whitneyhoustoncom

Whitney Houston abeslari ospetsuak ez du Atlantatik Detroitera zihoan Delta Airlines airelineako hegazkineko segurtasun-uhala lotu nahi izan. Hegazkineko zerbitzariak aireratzeko uhala lotzea ezinbestekoa dela esan zion arren, abeslariak izar bat zela eta lotzeko asmorik ez zuela erantzun zion.

Hegazkineko tripulazioak segurtasun araudia betetzen ez bazuen hegazkinetik atera beharko zuela jakinarazi zion.

Egun horretan bertan, Whitneyk beste hegaldi bat galdu omen zuen eta drogekin eta alkoholarekin izan dituen arazoengatik mozkor zegoela dirudien arren, testiguek edana ez zegoela adierazi zuten.

Tripulazioak TMZ webguneari azaldu zionez, "aktoreak neurrigabeko erreakzioa izan zuen":

Azkenean, zerbitzariak uhala lotu eta hegazkina aireratu zen.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X