Bi muturrak alfonbra gorrian: Elena Anaya eta Lucia Jimenez
Goya sarien hogeita seigarren edizioko alfonbra gorrian denetarik izan da. Emakumezkoek, eta gizonezkoek ere, dotoretasuna eta glamourra erakutsi nahi izan dute, baina batzuek besteek baino gehiago lortu dute. Elena Anayak aktore onenaren saria jaso zuen, baina dotoreenarena ere jaso izan zezakeen. Beste batzuek, ordea, ez zuten jantzirik egokiena aukeratzen jakin. Gizonezkoek errazagoa izaten dutela esan ohi da, baina oraingoan jantzi beltza ondo jartzen jakin ez zutenak ere izan dira: Miguel Angel Silvestre, Asier Etxeandia eta Unax Ugalde, besteak beste.
Oraingo honetan, xanpaina, beltza eta nude koloreak izan dira hautatuenak. Elena Anaya izan zen gaueko dotoreenetako bat. Goya Toledo, Eli Saab diseinatzailearen soineko batekin, eta Blanca Suarez ere (Monique Lhuillierren jantziarekin) hoberenetakoak izan ziren. Silvia Abascal ere zoragarri agertu zen, iaz iktus batek jo ostean.
Batzuetan, jantzi xumeak dotoreenak dira. Hori izan zen ziur aski Maria Leonek (Lanvin), Manuela Velascok (Carolina Herrera) edo Marta Eturak (Gucci) pentsatu zutena. Cayetana Guillen Cuervoren soinekoa eztabaidagarria da; batzuentzat zuzena izan zen eta beste batzuentzat, berriz, desorekatua.
Michelle Jennerrek printzesen itxura izan nahi zuen. Zuhair Murad diseinatzailearen soinekoa polita zen, baina Goya sarietarako gehiegizkoa. Maria Valverdek Diorren jantzia aukeratu zuen, baina ez zuen aktorea edertzen.
Belen Rueda (Pedro del Hierro) eta Leonor Watling (Miriam Ocariz), biak gorriz, soineko klasikoagoekin agertu ziren, baina dotore zeuden. Belen Ruedak, hala ere, ez zuen orrazkerarekin asmatu. Juana Acosta Paco Rabanneren soineko batekin agertu zen eta Marisa Paredesek, soineko urdin batekin, beste behin dotore egotea lortu zuen.
"Moda gehiengoak egiten duena da; interesgarriena bakoitzak nahi duena egitea da", esaten zuen Luis Buñuelek. Arazoa "bakoitzak nahi duena egitea" soinekoan urre koloreko lazoak jartzea eta deskribatu ezin daitekeen orrazkera bati urrezko diadema bat jartzea da. Hori da, hain zuzen ere, Pilar Lopez de Ayalak egin duena. Nina Ricciren soinekoa jantzi zuen arren, aktoreak ez zuen asmatu. Lucia Jimenezek ere ez zuen aukera ona egin. Elena Anayak zeramanaren antzekoa izan nahi zuen soinekoa jantzi zuen, baina Pedro del Hierroren diseinuak askoz ere lodiagoa egiten zuen aktorea. Melanie Griffith ere ez zen dotoreenen artean izan. Eva Hachek soineko ugari erabili zituen, baina ez ziren nabarmentzeko modukoak izan.
Juanjo Olivarena izan arren, Inma Cuestak jantzi zuen soinekoari ez diogu galmourrik ikusi. Ez zuen aktorearen edertasuna nabarmentzen.
Isabel Coixetek jantzi zituen eskularruek aho zabalik utzi gintuzten.
Unax Ugalde eta Ingrid Rubio bikotea izan zen okerren jantzi zena. Unaxek jaka txikia zuen eta Rubiok Hotel Particulierren soinekoa eta Moschinoren larruzko jaka aukeratu zituen, baina ez ziren ekitaldirako egokienak.
Zure interesekoa izan daiteke
Nafarroak bere maparik zehatzena estreinatu du
Hegazkin bat, zazpi hegaldi-egun eta 3.616 irudi: horrela osatu du Nafarroako Gobernuak 2025eko ortoargazkia. Hori aprobetxatuz, foru komunitateko hainbat leku enblematiko erakutsiko dizkizugu, azken hamarkadetan nola aldatu diren ikus dezazun.
Bueltan da "El Conquistador" saioa, Julian Iantzik, Patxi Alonsok eta Lur Errekondok aurkeztuta
Astelehen honetan, abentura saioaren edizio berri bat hasiko da ETB2n, berrikuntza eta sorpresa ugarirekin. Julian Iantzik, Patxi Alonsok eta Lur Errekondok aurkeztuko dute, eta Dominikar Errepublikako Los Haitises oihanera itzuliko dira.
Lehendakariak IBMren superordenagailu kuantikoa inauguratu du Donostian: "Ezkutuan dauden itsasoak aurkitzen lagunduko du"
Donostiako IBM Quantum System Two superordenagailu kuantikoa Europako lehena eta munduko hirugarrena da.
Albiste izango dira: Ordenagailu kuantikoa Donostian, Gazarako bake akordioa eta ikerketa batzordea Nafarroako Parlamentuan
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Zer gertatuko da astearte honetan Windows 10ekin?
Windows 11rako migrazioari buruzko zalantza guztiak argituko ditugu, eta azalduko ditugu Windows 10 sistema eragilea erabiltzeko zer aukera daogen.
Perseverance roverrak Marteko krater batean aurkitutako arrastoen lagin batzuk aztertuko dituzte EHUn
Marten hartutako lagin batzuk jasotzeko Espainiar Estatuan hautatu dituzten bi laborategietatik bat EHUkoa da. Lagin horiek aztertuta, Marten bizitza egon den ala ez ondorioztatu ahal izango du Leioako kanpuseko laborategi horrek.
NASAk iraganeko bizi zantzu posibleak aurkitu ditu Marten
Planetak inoiz bizitza izan ote zuen zehazteko, funtsezkoa izango da Perseverance roverrak bildutako laginak Lurrera ekarri eta xehetasunez aztertzea.
1 Formulako pilotuek LEGO piezekin egindako autoen erreplikekin desfilatu dute Miamin
Miamiko lasterketa hasi aurretik, 20 pilotuak LEGO piezekin egindako autoekin atera dira pistara. Auto bakoitza LEGOko 400.000 pieza inguru erabiliz eraikia da, eta taldeek benetako dekorazioa eta babesleak dituzte.
Benetan berreskuratu al dute otso erraldoia, ala espezie berria sortu dute?
Colossal Bioscience enpresak dio otso erraldoiaren otsokumeak direla Romulo, Remo eta Khaleesi. Hala ere, adituek diote horiek ez direla duela 10.000 urte desagertutako espezieko kumeak, genetikoki eraldatutako otso grisarenak baizik, otso erraldoiaren gene batzuekin sortuak.
Duela 13.000 urte desagertutako 'otso izugarria' berreskuratzea lortu dute
Colossal Biosciences konpainiak dioenez, espezie horretako bi kume sortzeko gai izan da, fosiletan aurkitutako DNAtik eratorritako aldaketa genetikoen bidez. Romulo eta Remo dute izena, eta sei hilabete dituzte.