Goya Sariak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'No habra paz para los malvados', Goya sarien irabazle

Enrique Urbizu bilbotarraren pelikulak sei sari eskuratu ditu, tartean film onenarena.
18:00 - 20:00
Urbizuren 'No habrá paz para los malvados', Goya sarietan nagusi

Kiniela guztiek asmatu egin dute: Enrique Urbizu bilbotarraren "No habrá paz para los malvados" lana 2012ko Goya sarien irabazle nagusia izan da, sei sari eskuratuz (film onenarena, zuzendari onenarena, jatorrizko gidoi onenarena, gizonezko aktore onenarena, muntaia onenarena eta soinu onenarena).

Bestalde, "La piel que habito" eta "Blackthorn" pelikulek launa sari eskuratu dituzte eta "La voz dormida" filmak, berriz, hiru.

Gainera, azken urtean hil den Aitzol Aramaio euskal zinemagilea omendu dute "In memoriam" atalean. 

Galako momentu hunkigarrienetariko bat Silvia Abascalen berragerpenarekin batera heldu da. antzeztaldeko gizonezko aktorerik onenaren saria ematera taularatu denean, iaz sufritu zuen garun isuritik oraindik guztiz errekuperatu gabe.

Urbizuk amaieran lortu ditu ia sari guztiak: gidoi onenari saria jaso duenean jakin dugu gaueko irabazle nagusia izango zela, baina batez ere Pedro Almodovarrek gidoi onenaren saria galdu duenean, "Arrugas" animaziozko filmaren aurrean (sariotan hori lortu duen animaziozko lehen lana da).

Pedro Almodovar eguzkitako betaurrekoekin izan da gala guztian eta emakumezko aktore onenaren saria jaso du (Elena Anayak jaso du) eta baita gizonezko aktore berri onenaren saria ere, baina lortutako emaitza desengainutzat har dezakegu, izan ere, duela gutxi adiskidetu da Akademiarekin.

"Eva" izan da gaueko lehen sarien irabazlea, Lluis Homarrek antzeztaldeko gizonezko aktorerik onenaren saria jaso baitu. Kike Mailloren lehen filma da (zuzendari onenaren lana jaso du, hunkituta) eta Espainiako zinemagintzan zientzia-fikziozko lanak egin daitezkela frogatu du, 12 hautagaitza jaso baititu.

Gainera, bi ezusteko izan dira galan: "El muletilla" izenekoak eszenatokia hartu du Isabel Coixetek saria jaso behar zuenean eta Anonymouseko kide bat aretoan sartu da, baina ezin izan du eszenatokira igo.

Zure interesekoa izan daiteke

Neguan joareak ozen entzuten diren ibar batean, Aiarak joaldun izatearekin amesten du.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aurtengo Kimuak katalogoko film laburrak aukeratu dituzte

Zazpi film labur hauek hautatu dituzte euskal film laburrak sustatu eta zabaltzeko: ‘Aho beltza' (Alba Lozano), 'Al otro lado' (Pablo Esteo, June San Sebastián, Leyre Fernández, Antton Gorroño, Leire Martínez, Irune Aguirreazaldegui eta Javier Martínez), 'Bitartean, gero' (Raúl Barreras), 'Hemen gaude' (Sébastien Boulard), 'High River' (Daniel Alegrete), 'Joare Tte' (Ekaitz Bertiz) eta 'Los Divulgators' (Pablo Hernando Esquisabel).

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Zinemaldiko kartel berriek zinemako zenbait ogibide dituzte protagonista gisa

Ricardo Darin aktore, ekoizle eta zuzendaria izango da Donostiako Zinemaldiaren 74. edizioko kartel ofizialaren protagonista. Jaialdia 2026ko irailaren 18tik 26ra bitarte egingo da. Kartelak Donostiako Wallijai estudioak diseinatu ditu. Darin protagonista den kartelaren kasuan, collagea sortu dute 2024an hartutako erretratu batetik abiatuta. Poster ofizialarekin batera, gainerako sekzioetako kartelak ere eman dira ezagutzera, zinemagintzako ogibideei omenaldi egin nahian. Hala, Darinen irudia duen posterrak interpretaziora garamatza, eta gainerakoek, berriz, honako hauekin dute zerikusia: gidoia (New Directors), soinua (Horizontes Latinos), zuzendaritza (Zabaltegi-Tabakalera), muntaia (Perlak), arte-zuzendaritza (Nest), makillajea (Culinary Zinema), efektu bereziak (Zinemira) eta ekoizpena (Made in Spain). Kartel horiei Klasikoak ekimeneko hiru kartelak gehituko zaizkie laster. Aurten, Jose Giovanni zinegile, eleberrigile eta gidoilari frantsesa omeduko dute hiru kartel horien bidez.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X