Liburu erotikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'50 shades of Grey' irakurri eta senarrarengandik banantzea erabaki du

Daily Mail egunkariak argitaratu duenez, E. L. James idazlearen 50 shades of Grey liburu erotikoa irakurri duen emakume bat senarrarengandik banandu da, Erresuma Batuan.
'50 shades of Grey' liburuaren promozioko irudia.

Modan dagoen 50 shades of Grey liburu erotikoak dibortzio bat eragin du, Erresuma Batuan. Daily Mail egunkariak argitaratu duenaren arabera, E. L. James idazlearen liburu erotikoa irakurri duen emakume bat senarrarengandik banandu da.Haren abokatuak azaldu duenez, emakumea liburuan kontatzen diren istorio sadomasokistekin liluratuta zegoen, eta horiek senarrarekin egiten saiatu zen. Gizonak ezetz esan zion, eta "liburu madarikatu horri" egotzi zion emazteak gustu sexual berriak izatearen errua.Abokatuaren ustez, orain arte "gizonezkoak ziren ohean denbora gehiago nahi zutenak", baina "50 shades of Grey irakurri ondoren, emakumezkoak dira senarrak aspergarriak direla pentsatzen dutenak". Amazonek Amaren Egunerako prestatu zuen 50 shades of Grey liburuari buruzko bideoa.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X