Edukia gorde nahi duzu?
Hasi saioa edukia gordetzeko eta Orain-en abantailak aprobetxatzeko.
Txinako egunkari ofizialak Kim Jong Un 'sexiena' dela sinetsi du
The Onion aldizkari satiriko estatubatuarrak izendatu du diktadorea "munduko gizonik sexiena", baina, dirudienez, txantxetan egin duten arren, Txinako egunkari ofizialak sinetsi egin du.
Kim Jong Un "munduko gizonik sexiena" izendatu dute.
Herriaren Egunkaria Txinako argitalpen ofizialak Ipar Koreako diktadorearen 55 argazkiko galeria argitaratu du, Kim Jong Un "munduko gizonik sexiena" izendatu duela jakin duenean, baina The Onion aldizkari satiriko estatubatuarraren izendapena parodia bat besterik ez da izan.
Txinako egunkariak The Onion aldizkariak argitaratutako testua ere aipatu du: "Aurpegi handi eta biribil horrekin, haurren berezko xarmarekin eta itxura sendo horrekin, emakumeen ametsa errealitate bilakatzen du".
Nazioarteko hedabideek Txinako egunkariaren hanka sartzearen berri eman eta The Onion aldizkariak berak zuzenketa bat argitaratu ostean, Herriaren Egunkaria-k edukia ezabatu du.
Zure interesekoa izan daiteke
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
EHUko zientzialariek dekagono itxurako egitura erraldoi bat aurkitu dute Saturnoren hodeietan
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Nafarroak bere maparik zehatzena estreinatu du
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Bueltan da "El Conquistador" saioa, Julian Iantzik, Patxi Alonsok eta Lur Errekondok aurkeztuta
Gehiago ikusi