2015eko urriaren 21: Marty McFly iraganetik helduko den eguna
Heldu da Back to the Future filmen milaka (ehunka mila? milioika?) zalek espero zuten eguna: 2015eko urriaren 21ean, Marty McFly iraganetik helduko da, Delorean mitikoan.
Efemeride xelebre hutsa dirudien arren, mundu osoan hainbat ekitaldi antolatu dituzte, hainbat enpresak pelikulekin lotutako produktuak merkaturatu dituzte, eta trilogia osoa hainbat zinematan ikusgai izango da berriz.
EAEren kasuan, Barakaldoko Max Ocio eta Usurbilgo (Gipuzkoa) Urbil zinema-aretoetan ikusi ahalko dira hiru filmak.
Hain zuzen ere, Back to the Future I 18:00etan eskainiko dute; Back to the Future II, 20:20an; eta Back to the Future III, 22:30ean.
Errealitate bihurtuko diren produktu futuristak
Pelikuletan agertzen diren hainbat konpainiak bat egin dute ospakizunekin, eta trilogia horretarako asmatutako produktu "futuristak" egi bihurtu dituzte.
Adibidez, Pepsik (Back to the Future II filmaren babes nagusietako bat) Pepsi Perfect izeneko botila merkaturatuko du asteazken honetan, pelikulan agertzen zena bezalakoa. 6.500 botila jarriko dituzte salgai.

Pepsi Perfect botila bat, 'Back to the Future II' filman. Argazkia: Universal Studios
Universal ekoiztetxeak umore onez ospatuko du efemeridea: Back to the Future II pelikulan, Marrazoa 19 (Jaws 19) filma agertzen zen, eta orain lan faltsu horren trailerra sortu dute.
Gainera, Nike konpainiak iragarri du lotura automatikoa duten zapatak aurten merkaturatuko dituela. Hori bai, ez du baieztatu asteazken honetarako prest eta dendetan egongo ote diren.
Zer iragarpen bihurtu dira egi? Zeintzuetan egin dute kale?
Back to the Future II duela 26 urte estreinatu bazuten ere, etorkizunerako hainbat iragarpen egi bihurtu dira urteek aurrera egin ahala, hala nola bideokonferentziak, biometria (hatz-markak edo begia eskaneatzea segurtasun neurri gisa), betaurreko adimendunak (Google Glass delakoek oraindik ere arrakasta izan ez duten arren) eta telebista meheak.
Aitzitik, duela hiru hamarkada aurreikusitako hainbat produktuk oraindik ere amets izaten jarraitzen dute 2015ean. Hona adibide batzuk: auto eta patinete hegalariak, automatikoki lotzen diren zapatak eta, zorionez, gorbata bikoitza.

Marty McFlyren gorbata bikoitza. Argazkia: Universal Studios
Trilogia klasiko bat
Back to the Future filma 80ko hamarkadako ikurretako bat bihurtu da, 1985eko uztailaren 3an estreinatu zutenetik.
Bigarren filma, Back to the Future II, handik lau urtera iritsi zen, 1989an; eta hirugarrena, Back to the Future III, 1990ean.
Orotara, hiru pelikulek bost hautagaitza jaso zituzten Oscar sarietan, eta bat irabaztea lortu zuten: soinu editatze onenarena.
Zure interesekoa izan daiteke
Nafarroak bere maparik zehatzena estreinatu du
Hegazkin bat, zazpi hegaldi-egun eta 3.616 irudi: horrela osatu du Nafarroako Gobernuak 2025eko ortoargazkia. Hori aprobetxatuz, foru komunitateko hainbat leku enblematiko erakutsiko dizkizugu, azken hamarkadetan nola aldatu diren ikus dezazun.
Bueltan da "El Conquistador" saioa, Julian Iantzik, Patxi Alonsok eta Lur Errekondok aurkeztuta
Astelehen honetan, abentura saioaren edizio berri bat hasiko da ETB2n, berrikuntza eta sorpresa ugarirekin. Julian Iantzik, Patxi Alonsok eta Lur Errekondok aurkeztuko dute, eta Dominikar Errepublikako Los Haitises oihanera itzuliko dira.
Lehendakariak IBMren superordenagailu kuantikoa inauguratu du Donostian: "Ezkutuan dauden itsasoak aurkitzen lagunduko du"
Donostiako IBM Quantum System Two superordenagailu kuantikoa Europako lehena eta munduko hirugarrena da.
Albiste izango dira: Ordenagailu kuantikoa Donostian, Gazarako bake akordioa eta ikerketa batzordea Nafarroako Parlamentuan
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Zer gertatuko da astearte honetan Windows 10ekin?
Windows 11rako migrazioari buruzko zalantza guztiak argituko ditugu, eta azalduko ditugu Windows 10 sistema eragilea erabiltzeko zer aukera daogen.
Perseverance roverrak Marteko krater batean aurkitutako arrastoen lagin batzuk aztertuko dituzte EHUn
Marten hartutako lagin batzuk jasotzeko Espainiar Estatuan hautatu dituzten bi laborategietatik bat EHUkoa da. Lagin horiek aztertuta, Marten bizitza egon den ala ez ondorioztatu ahal izango du Leioako kanpuseko laborategi horrek.
NASAk iraganeko bizi zantzu posibleak aurkitu ditu Marten
Planetak inoiz bizitza izan ote zuen zehazteko, funtsezkoa izango da Perseverance roverrak bildutako laginak Lurrera ekarri eta xehetasunez aztertzea.
1 Formulako pilotuek LEGO piezekin egindako autoen erreplikekin desfilatu dute Miamin
Miamiko lasterketa hasi aurretik, 20 pilotuak LEGO piezekin egindako autoekin atera dira pistara. Auto bakoitza LEGOko 400.000 pieza inguru erabiliz eraikia da, eta taldeek benetako dekorazioa eta babesleak dituzte.