Musu erromantikoa duela 4.500 urte sortu zen eta hainbat gaixotasun hedatzea ahalbidetu zuen
Hainbat idatzitan oinarritutako artikulu zientifiko baten arabera, musu erromantikoa Mesopotamiako lehen gizarteetan agertu zen, duela 4.500 urte, eta gaixotasun batzuen transmisioan eragina izan zuen.
Artikuluaren egileek, Troels Pank Arbollek (Copenhaguengo Unibertsitatea) eta Sophie Lundek, (Oxfordeko Unibertsitatea), diotenez, musu erromantikoa lehenagotik izango zen ziurrenik, baina dokumentu-ebidentzia zaharrenak orain arte uste zena baino 1.000 urte lehenagokoak dira.
Artikuluak azpimarratzen du musu erromantiko-sexualen adibide ugari daudela K. a. 2500. urteko testu mesopotamikoetan, idazkera kuneiformearekin idatzitakoak buztinezko oholtxoetan.
Eufrates eta Tigris ibaien arteko lehen giza kulturak hartzen zituen antzinako Mesopotamian, gaur egun Irak eta Siria inguruan, musua intimitate erromantikoaren parte zen, baita adiskidetasunena eta familia-harremanena ere, Arbollek azaldu duenez. "Hala ere, elkar musukatzea ez da lurralde bakar batean bakarrik sortu eta handik hedatu zen ohitura bat bezala ikusi behar; aitzitik, milaka urtetan zehar kultura zahar askotan egindako praktika bat izan dela dirudi".
Ahoko gaixotasunen bilakaeran eta hedapenean izan zuen paperari dagokionez, 1 motako herpes sinplearen birusa (HSV-1) zabaltzeko, adibidez, ikertzaileek uste dute ez zela bat-bateko faktore biologiko bat izan eta horren ondorioz patogeno espezifikoen hedapena eragin zuela, zenbait ikerketak iradoki duten bezala.
Jokabide sozial eta sexualerako zuen garrantziaz haratago, musu erromantikoak bigarren mailako eta nahi gabeko eragina izan zezakeen gaixotasunen transmisioan, Science aldizkariak argitaratutako artikuluaren arabera.
Azken ikerketa paleogenomikoek erakutsi dutenez, musuen bidez transmititzen diren egungo patogenoak, VHS-1 birusa, Epstein-Barr birusa eta B19 giza parbobirusa, esate baterako, garai historiko zaharretan eta Historiaurrean ere agertzen ziren.
Arbollek eta Rasmussenek antzinako DNA laginak, artelan kulturalak eta antzinako erregistro medikoak berrikusi dituzte, musuen bidez transmititutako gaixotasunak duela gutxira arte iradoki dutena baino zaharragoak eta orokorragoak izan daitezkeela erakusteko.
Ikertzaileek gogoratu dutenez, gizakiek bi musu mota nagusi baliatzen dituzte: gurasoen adiskidetasunezko musua eta erromantiko-sexuala. Lehena gizakien arteko portaera unibertsala da denboran eta geografian zehar, baina bigarrena ez da kulturalki unibertsala; gizarte estratifikatuetan gertatzen da soilik.
Albiste gehiago ikusmiran
1 Formulako pilotuek LEGO piezekin egindako autoen erreplikekin desfilatu dute Miamin
Miamiko lasterketa hasi aurretik, 20 pilotuak LEGO piezekin egindako autoekin atera dira pistara. Auto bakoitza LEGOko 400.000 pieza inguru erabiliz eraikia da, eta taldeek benetako dekorazioa eta babesleak dituzte.
Benetan berreskuratu al dute otso erraldoia, ala espezie berria sortu dute?
Colossal Bioscience enpresak dio otso erraldoiaren otsokumeak direla Romulo, Remo eta Khaleesi. Hala ere, adituek diote horiek ez direla duela 10.000 urte desagertutako espezieko kumeak, genetikoki eraldatutako otso grisarenak baizik, otso erraldoiaren gene batzuekin sortuak.
Duela 13.000 urte desagertutako 'otso izugarria' berreskuratzea lortu dute
Colossal Biosciences konpainiak dioenez, espezie horretako bi kume sortzeko gai izan da, fosiletan aurkitutako DNAtik eratorritako aldaketa genetikoen bidez. Romulo eta Remo dute izena, eta sei hilabete dituzte.
Munduko iceberg handienak Hego Georgiako uhartearen parean hondoa jo du, hainbat urtez noraezean ibili ondoren
A23a munduko iceberg handiena eta zaharrena da, eta Hego Georgiako uharte subantartikotik —pinguinoen paradisua— 73 kilometro ingurura hondartu da, bost urtez noraezean egon ostean, 2020tik. Adituek aurreikusi dute itsasaldiaren eta olatuen eraginez apurtuko dela.
Huelvako dendari batek pistola batekin armatutako lapurra oihuka bota du saltokitik
Lepeko denda bateko segurtasun-kamerak grabatu du gertakari bitxia. Antza denez, saltzailea berehala ohartu da pistola plastikozkoa zela.
Platanoa paretari itsatsita, 6,2 milioi dolarrean saldu den arte pieza
Erosleak fruta-pieza, hari eusten dion zinta itsaskorra eta benetakotasun-ziurtagiria jasoko ditu. Maurizio Cattelan artista kontzeptualaren Comedian lanak artearen mundua banatu zuen 2019an.
40 urteren ostean, datorren astean egingo dute azken Volkswagen Poloa Nafarroako lantegian
Bere nortasun ikurra, Volkswagen Polo autoa, aterako du Nafarroako lantegiak bere ekoizpen lerroetatik. Datorren astean izango da, jada izendatutako autoaren azken modeloarekin. Hori dela eta, erakusketa bat antolatu dute Polo berezienekin.
Suge bat agertu da Gernikako garaje batean
Bizkaiko Suhiltzaileek aditzera eman dutenez, suge bat agertu da Mestikabasoko garaje batean, Gernikan. Abisuan suge-gorri bat zela esan dieten arren, pozoirik gabeko suge bat zela esan dute suhiltzaileek eta aske utzi dute animalia.