Nutrizioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Spoiler: dieta guztiek porrot egiten dute

Gabonetako gehiegikerien ondoren zure burua "zaintzen" hasteko dieta egitea pentsatzen ari bazara, hobe duzu mirakuluen ideia baztertu eta benetan elikagaiekin harreman ona izaten ikastea.
alimentos janaria comida
Elikagaiak. Argazkia: Freepik

Urte berriarekin, Errege egunera arte aguantatu ondoren, jende askok zerotik hastea pentsatzen du, eta, helburu estetiko hutsak lortzeko, dieta bat jarraitzen hasten da. Baina, nutrizioaren arloko profesionalen arabera, urtarrila "berriro zaintzeko" aprobetxatzeak ez du zentzurik osasunaren ikuspegitik.

Miren Hernandez nutrizionistak "spoiler" egin die dieta hasiko duten guztiei: "Dieta egitearen ideiak ez du ezertarako balio, porrot egiten du". Horren ordez, "elikagaiekin harreman ona izaten ikastea" gomendatzen du, hau da, "elikadura mailan janariarekin ondo erlazionatzen ikastea".

Ideia horrek zerikusi handiagoa du orekarekin eta malgutasunarekin dieta guztiek dakartzaten murrizketekin baino. Leire Izagirre nutrizionistaren ustez, dieta egiteak arriskuan jartzen du gure osasun fisikoa, psikologikoa eta soziala. Horrela erantzun dio gure galderari: Ideia ona al da dieta egitea?

20230103133935_leire-izagirre_
18:00 - 20:00

Dietak joan eta etorri egiten dira, komunikabideetan entzuten hasten dira eta beste edozein moda bezala desagertzen dira. Agian, askok 2023aren hasiera aprobetxatu dute dieta keto edo zetogenikoarekin hasteko. Karbohidratoak utzi eta gantz osasungarrien kontsumoa handitzean datza.

dls_dietak_keto_eu Infografía: EITB. Iturria: healthline

Modan dagoen beste aukera bat dieta hiperproteikoa da. Proteina kopuru handia jatean oinarritzen da.

dls_dietak_hiper_eu Infografia: EITB. Iturria: Diet Doctor

Hernandezek eta Izagirrek gogorarazi digutenez, profesional batek gainbegiratu beharko lituzke guztiak; tartean, baraua egiteko aukera, hau da, ordu batzuk jan gabe igarotzea.

dls_dietak_ayuno_eu Infografia: EITB. Iturria: Diet Doctor

Aukera guztiek dituzte onurak eta kontraindikazioak, baina, nolanahi ere, dietaren kulturan eragiten dute: estetikan zentratzen dira, eta urrun dituzte elikadura onurak.

Kasu batzuetan, dietak erabilgarriak eta gomendagarriak dira, betiere profesional batek gainbegiratzen baditu, sintoma batzuk mantentzen eta pazientearen bizitza hobetzen laguntzen baitute. Adibidez, zeliakia duten pertsonek jarraitzen dituzten glutenik gabeko dietak.

20230103142043_leire-izagirre_
18:00 - 20:00

Baina, orduan, zer da ondo jatea? Elikagaiekin harreman kaltegarria izatetik haiekin harreman osasungarria izatera eta gaizki jateagatik ez zigortzera pasatzeak aldaketa handia dakar berekin. Baskula alde batera utzi behar da, irensten dugunaren kalitateaz kezkatu behar da, "superelikagaien" marketinaz ahaztu behar gara eta, are gehiago, elikaduraren profesional batengana joan behar gara, besterik gabe, jaten ikasteko. Izagirrek aholku batzuk eman dizkigu.

20230103144037_leire-izagirre_
18:00 - 20:00

Albiste gehiago osasuna

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

“Izoztutako obozitoek ez daukate iraungitze datarik”

Ane Olivenza enbriologoak obuluen izozteari buruzko argibideak eman ditu. Halako prozesu bat egitekotan, 20-30 urte bitartean egiteko gomendatu du, kalitatea bermatu dadin. Prozesu horrek adinean gora ugalkortasuna handitzen laguntzen du.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

“Izoztutako obozitoek ez daukate iraungitze datarik”

Ane Olivenza enbriologoak obuluen izozteari buruzko argibideak eman ditu. Halako prozesu bat egitekotan, 20-30 urte bitartean egiteko gomendatu du, kalitatea bermatu dadin. Prozesu horrek adinean gora ugalkortasuna handitzen laguntzen du.

Beroa calor- uda- verano EFE
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Norbera eta pertsona zaurgarriak berotik babesteko gomendioak

Gehiegizko tenperaturak herritarren osasunean duen eragina prebenitzea eta murriztea helburu Osasun Sailak eta Osakidetzak Beroaren Aurkako Plana argitaratu dute. Beroaren ondorioei buruzko informazioa zabaldu eta horiek saihesteko neurriak zerrendatu dituzte. Hona hemen gako nagusiak.

Gehiago kargatu