Osasuna
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Osakidetzak arrisku handiko umeei eta jaioberriei jarriko die bronkiolitisaren aurkako txertoa

Hain zuzen ere, gaixotasun larria izateko arriskua duten 12 hilabetetik beherako umeei eta birusaren hedapen-garaian jaiotakoei (urritik martxora, gutxi gorabehera) jarriko diete txertoa.
umea bebe jaioberria recien nacido demografia jaiotza
Urritik martxora jaiotakoei jarriko die txertoa Osakidetzak.

Osakidetzak arrisku handiko umeei eta jaioberriei jarriko die arnas birus sintzitialaren (ABS) aurkako txertoa, Osasun Sailak baieztatu duene.

Hain zuzen ere, ABSk sortutako gaixotasun larria izateko arriskua duten 12 hilabetetik beherako umeei emango zaie lehentasuna, baina birusaren hedapen-denboraldian (urritik martxora, gutxi gorabehera) jaiotakoei ere jarriko diete Nirsevimab txertoa.

Jaioberrien kasuan, jaio eta hurrengo egunetan jarriko zaie.

Arnas birus sintzitiala (ABS) arnas aparatuko infekzioen eragile nagusia da urte batetik beherako umeen artean, eta kasuen % 90etan bronkiolitisa sortzen du.

Berez, birusak umeak zein helduak infektatu ditzake, baina batez ere haurren artean sortzen ditu sintoma larriak, bereziki jaio eta lehen hilabeteetan.

Nafarroan, urriaren 1etik abenduaren 31ra jaiotako arrisku handiko umeak txertatzea erabaki zuen Osasun Kontseilaritzak joan den astean.

Nolanahi ere, ez dute baztertzen 2024ko lehen hiruhilekoan jaiotakoei ere hedatzea txertaketa, egoera epidemiologikoaren arabera.

Albiste gehiago osasuna

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

“Izoztutako obozitoek ez daukate iraungitze datarik”

Ane Olivenza enbriologoak obuluen izozteari buruzko argibideak eman ditu. Halako prozesu bat egitekotan, 20-30 urte bitartean egiteko gomendatu du, kalitatea bermatu dadin. Prozesu horrek adinean gora ugalkortasuna handitzen laguntzen du.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

“Izoztutako obozitoek ez daukate iraungitze datarik”

Ane Olivenza enbriologoak obuluen izozteari buruzko argibideak eman ditu. Halako prozesu bat egitekotan, 20-30 urte bitartean egiteko gomendatu du, kalitatea bermatu dadin. Prozesu horrek adinean gora ugalkortasuna handitzen laguntzen du.

Beroa calor- uda- verano EFE
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Norbera eta pertsona zaurgarriak berotik babesteko gomendioak

Gehiegizko tenperaturak herritarren osasunean duen eragina prebenitzea eta murriztea helburu Osasun Sailak eta Osakidetzak Beroaren Aurkako Plana argitaratu dute. Beroaren ondorioei buruzko informazioa zabaldu eta horiek saihesteko neurriak zerrendatu dituzte. Hona hemen gako nagusiak.

Gehiago kargatu