AEB
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Apple salatu dute iPhonearen funtzio batek faktura garestitzen duelako

Wi-Fi Assist delakoak datuak kontsumitzen ditu hari gabeko seinalea ahula denean, eta mugatutako datu kopurua kontratatzen dutenen fakturak garestitu egiten ditu.
Appleren denda.
Appleren denda. Argazkia: Efe

Apple konpainiaren kontrako salaketa kolektiboa jarri berri dute AEBn, iPhone sakelako telefonoaren funtzio baten ondorioz erabiltzaileen fakturak garestitu direlako, funtzio horrek datuen kontratura jotzen baitu hari gabeko seinalea ahula denean.

Scott Phillips eta Suzanne Schmidt erabiltzaileek jarri dute salaketa, Kaliforniako auzitegi batean, eta telefonoaren funtzio horren ondorioz faktura asko garestitu zaiela argudiatu dute.

Salatzaile horien ustez, Applek bere gain hartu beharko luke fakturaren kostua, gainkostua izan duten erabiltzaile guztien kasuan; 4,5 bat milioi euro izango lirateke guztira.

Wi-Fi Assist izeneko funtzio berri horren bitartez, hari gabeko seinalea ahula denean, telefonoak datuen kontratura jotzen du, eta datu kopuru mugatua kontratatu dutenen kasuan, datu gehiago deskargatzeak izugarri garestitzen du faktura.

Enpresa estatubatuarrak ez dio salaketari erantzun, baina Wi-Fi Assist horri buruzko gida argitaratu du hilabete honetan, eta hori indargabetu ezean telefonoaren faktura garestitu egingo dela ohartarazten du bertan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elon Muskek Grokipedia kaleratu du, AAz egindako entziklopedia: tresnak Trump goraipatzen du eta haren arabera Euskadi ez da existitzen

Elon Muskek bultzatutako plataforma berriak ia milioi bat artikulu sortu ditu adimen artifizialaren bidez, eta joera ideologiko oso argia islatzen du. Egungo bertsioan, Grokipediak ez du "Euskadi" terminoa barne hartzen, 20.000 hitz eskaintzen dizkio Donald Trumpi (80 orrialdeko liburua egiteko adina) eta Francori, HIESari eta esklabotzari buruzko ikuspegi partzialak ematen ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X