Europako Batzordeak espedientea ireki dio X sare sozialari, Groken bitartez egiten diren irudi sexualizatuengatik
Elon Musken enpresak Grok adimen artifizialari lotutako arriskuak aztertu eta arindu ote dituen argitu nahi du Bruselak.
Europako Batzordeak astelehen honetan jakinarazi duenez, Grok adimen artifizialarekin sortutako irudi sexualizatuengatik —eta beste eduki batzuengatik— espedientea ireki dio X sare sozialari, zerbitzu digitalen Europako araudia urratu duelakoan.
Espedienteak ez du zehazten ikerketa zein epetan amaitu beharko den, baina Europar Batasuneko iturrien arabera, "lehentasunezko" gaia izango da, dituen "arriskuak" kontuan izanda.
Aurrerantzean, hainbat pauso aurreikusten dira: informazio gehiago eskatzea, alderdiekin hitz egitea eta konpainiaren erantzuna aztertzea. Izan ere, Europako araudia urratu duela ebatziko balitz, fakturazioaren % 6ko isuna jaso lezake.
Zehazki, Elon Musken enpresak Grok adimen artifizialari lotutako arriskuak aztertu eta arindu ote dituen argitu nahi du Bruselak.