Moda Balenciaga
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Balenciaga Museoak bilduma berrituko du denboraldi berrirako

Ikusgai daude 90 lanetatik 70 aldatu egingo dituzte, baina maiatzaren 2ra arte izango dira bertan. Gainera, aldi baterako erakusketak izango dira eta baita hainbat jarduera paralelo ere.
18:00 - 20:00
Balenciaga Museoak urte osoratu prestatu duen programazioa aurkeztu du

Cristobal Balenciaga Museoak ikus daitezkeen lanak berrituko ditu bigarren denboraldira begira. Ikusgai dauden 90 piezetatik 70 aldatuko dituzte, baina maiatzaren 2ra arte ikusgai izango dira Getariako museoan. Horrela jakinarazi du Javier Gonzalez de Durana museoaren zuzendariak, Ikerne Badiola Gipuzkoako Kultura diputatuak eta Nicanor Lertxundi Getariako alkateak lagunduta.

Gonzalez de Duranak 2012ra begira Balenciaga Museoan izango dira ekitaldiak jakinarazi ditu. Bilduma iraunkorra berritzeaz gain, aldi baterako erakusketak izango dira, bost hain zuzen ere, eta baita hainbat jarduera paralelo ere. Tartean, zinema, hitzaldiak, tailerrak, udako ikastaroak eta kontzertuak.

Hasteko, hil honen 16an bertan, Carlos Saenz de Tejada, Baleciagaren garaikidea izan zen ilustratzailearen figurinen erakusketa, Marrazketaren Dotorezia izenekoa. Martxoaren 30etik aurrera berriz, munduko maniki enpresa zaharrenetako baten, Milango La Rosaren, fondo historikoak ikusgai, Mani-Queen izendatu duten erakusketan. Eta udan, ekainetik irailera, oso gai egokia, Bainujantziak eta gorputzaren erakusketa XX. mendean zehar.

Denboraldiko izarrak, aldiz, jostun gipuzkoarraren 70 pieza berriak izango dira. Maiatzaren 18tik aurrera izango dira ikusgai, bilduma iraunkorreko 20 bat osagarrirekin batera.

Cristobal Balenciaga Museoak ikus daitezkeen lanak berrituko ditu bigarren denboraldira begira. Ikusgai dauden 90 piezetatik 70 aldatuko dituzte, baina maiatzaren 2ra arte ikusgai izango dira Getariako museoan. Horrela jakinarazi du Javier Gonzalez de Durana museoaren zuzendariak, Ikerne Badiola Gipuzkoako Kultura diputatuak eta Nicanor Lertxundi Getariako alkateak lagunduta. Gonzalez de Duranak 2012ra begira Balenciaga Museoan izango dira ekitaldiak jakinarazi ditu. Bilduma iraunkorra berritzeaz gain, aldi baterako erakusketak izango dira, bost hain zuzen ere, eta baita hainbat jarduera paralelo ere. Tartean, zinema, hitzaldiak, tailerrak, udako ikastaroak eta kontzertuak. Hasteko, hil honen 16an bertan, Carlos Saenz de Tejada, Baleciagaren garaikidea izan zen ilustratzailearen figurinen erakusketa, Marrazketaren Dotorezia izenekoa. Martxoaren 30etik aurrera berriz, munduko maniki enpresa zaharrenetako baten, Milango La Rosaren, fondo historikoak ikusgai, Mani-Queen izendatu duten erakusketan. Eta udan, ekainetik irailera, oso gai egokia, Bainujantziak eta gorputzaren erakusketa XX. mendean zehar.Denboraldiko izarrak, aldiz, jostun gipuzkoarraren 70 pieza berriak izango dira. Maiatzaren 18tik aurrera izango dira ikusgai, bilduma iraunkorreko 20 bat osagarrirekin batera.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oteiza eta Basterretxea, elkarrekin, “Espazioaren arazoa” erakusketan

Oteiza Museoak Nestor Basterretxearen eta Jorge Oteizaren arteko harremana aztertzea proposatzen du erakusketa berri batean; biek partekatutako tokiak, proiektuak eta gertakariak aintzat hartuz. 80 obraz, filmaz, jatorrizko material dokumentalez eta argazkiz osaturiko multzo zabal baten bidez, bi sortzaileen ibilbide bateratua erakusten du. Martxoaren 26tik abuztuaren 30era egongo da ikusgai.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X