Dramaren eta tragikomediaren arteko lehia Urrezko Globoetan
Twelve Years a Slave drama eta American Hustle tragikomedia kriminala dira, zazpina izendapenekin, Urrezko Globoen 71. edizioko faboritoak. Behind the Candelabra eta House of Cards dira, telesailen artean, hautagai nagusiak.
Sari banaketa gaur, igandean, izango da Los Angelesen, 17:00etatik aurrera (01:00 GMT). Bigarren urtez jarraian, Tina Fey eta Amy Poehler umoristek aurkeztuko dute Hollywoodeko Prentsa Atzerritarraren Elkarteak (HFPA) antolatzen duen ekitaldia.
Twelve Years a Slave, Gravity, Captain Phillips, Philomena eta Rush lehiatuko dira film dramatiko onenaren saria jasotzeko, lehenengo biak izanik faboritoak. Komedia edo musikalik onenaren atalean, American Hustle, Inside Llewyn Davis, The Wolf of Wall Street, Her eta Nebraska filmak dira hautagaiak.
Paul Greengrass (Captain Phillips), Steve McQueen (Twelve Years a Slave), Alexander Payne (Nebraska), David O. Russell (American Hustle) eta Alfonso Cuaron (Gravity) aurrez aurre izango dira, zuzendari onenaren golardoa nork lortuko lehian.
Oscar Isaac (Inside Llewyn Davis), Christian Bale (American Hustle), Leonardo DiCaprio (The Wolf of Wall Street), Bruce Dern (Nebraska) eta Joaquin Phoenix (Her) dira aktore onenaren saria lortzeko hautagaiak. Errepartoko aktore onenaren saria, aldiz, Daniel Brühl (Rush). Barkhad Abdi (Captain Phillips), Bradley Cooper (American Hustle), Michael Fassbender (Twelve Years a Slave) eta Jared Leto (Dallas Buyers Club) aktoreen artean banatuko da.
Telebistaren arloan, Behind the Candelabra da telesail onenaren saria lortzeko faboritoa, lau izendapenekin. Kategoria berean daude American Horror Story: Coven, Dancing on the Edge, Top of the Lake eta White Queen.
House of Cards drama telesailen artean irabazle suertatu daiteke, lau izendapen baititu. Hala ere, aurkari gogorrak ditu aurrean: Breaking Bad, Downton Abbey, The Good Wife eta Masters of Sex.
Pantaila txikiko aktorerik onenak izateko lehiatuko dira Bryan Cranston (Breaking Bad), Liev Schreiber (Ray Donovan), Michael Sheen (Masters of Sex), Kevin Spacey (House of Cards) eta James Spader (The Blacklist).
Emakumezkoen artean, Julianna Margulies (The Good Wife), Tatiana Maslany (Orphan Black), Taylor Schilling (Orange is the New Black), Kerry Washington (Scandal) eta Robin Wright (House of Cards) dira sari berbera lortzeko hautagaiak.
Sofia Vergara aktore kolonbiarra laugarren urtez jarraian izendatu dute errepartoko aktore onenaren saria jasotzeko hautagai gisa, eta Jacqueline Bisset (Dancing on the Edge), Janet McTeer (White Queen), Hayden Panettiere (Nashville) eta Monica Potter (Parenthood) izango ditu aurrean.
Woody Allenek haren ibilbidea txalotzen duen Cecil B. DeMille golardoa jasoko du, baina Diane Keaton bikotekide ohi, lagun min eta musak jasoko du saria, Allenek ezin izango baitu Los Angelesera joan.
Iazko Urrezko Globoen edizioa 16,9 milioi ikuslek jarraitu zuten AEBn, azken sei urteetako emaitzik onena.
Zure interesekoa izan daiteke
Alejandro G. Iñarritu: "Bilbon egotea benetan sinbolikoa da niretzat"
Hotz zaplada batez hartzen du bisitaria, EITBren Bilboko egoitzaren 5. platoan, “Carne y arena” Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikar zuzendariak sortutako errealitate birtualeko “esperientziak”.
Ura Bere Bidean jaialdiak hirugarren emanaldi bat izango du urriaren 22an
Aurresalmentan urriaren 23ko eta 24ko emanaldietarako sarrerak agortu ondoren, antolatzaileek hirugarren bat gehitzea erabaki dute, urriaren 22an, osteguna. Besteak beste, Olaia Inziartek, Eñaut Elorrietak, Zea Maysek edota Pantxoa eta Peiok hartuko dute parte aurtengo edizioan.
Korrontzik BECen amaituko du nazioartean egingo duen 50 kontzertuko birari
BECeko kontzertua "Mundua Dantzan" biraren amaiera izango da. Hain zuzen ere, 50 kontzertuko bira izango da, eta, besteak beste, Malaysia, Kanada eta Txekia Errepublikara iritsiko da.
Iñaki Viñespre: "Egia esan, espero nuen besteak gainetik egotea, oso saio ona egin baitzuten bost bertsolariek"
Lehenengo aldiz prestatuko da Euskal Herriko txapelketarako, eta txapela urruti duela uste badu ere, ahalik eta lanik txukunena egiten saiatuko dela esan du Arabako txapeldunak.
Bengoetxeak "begirada aldaketa" eskatu dio Gobernuari, 'Guernica' Euskadira ekartzeko
Guernica Picassoren koadroa Euskadira lekualdatzeko aukerak teknikoki aztertzeko eskatu du Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak "Egun on Euskadi" saioan egin dioten elkarrizketan.
Reina Sofiak baztertu egin du "Gernika"Euskadira ekartzea
Bonbardaketaren 90. urteurrena dela eta, Eusko Jaurlaritzak koadroa epe batez Euskadira ekartzeko eskatu ondoren, Reina Sofiak txosten tekniko bat argitaratu du, margolanaren egoeraren azterketa sakon batekin. Horren arabera, "ez da inolaz ere gomendatzen hura lekualdatzea".
Oteiza eta Basterretxea, elkarrekin, “Espazioaren arazoa” erakusketan
Oteiza Museoak Nestor Basterretxearen eta Jorge Oteizaren arteko harremana aztertzea proposatzen du erakusketa berri batean; biek partekatutako tokiak, proiektuak eta gertakariak aintzat hartuz. 80 obraz, filmaz, jatorrizko material dokumentalez eta argazkiz osaturiko multzo zabal baten bidez, bi sortzaileen ibilbide bateratua erakusten du. Martxoaren 26tik abuztuaren 30era egongo da ikusgai.
Euskarazko lau serie labur, pantailara bidean EITBk bultzatuta
Amarekin goxo goxo, Aloka(h)iru eta Izaki pixka bat gardenak filmatzen ari dira, eta apirilean hasiko dira Estu filmatzen. Primeranen estreinatuko dira, udazkenetik aurrera.
Lucia Lacarrak Adimen Artifizialari buruzko ikuskizuna estreinatuko du Bilbon
Zumaiar dantzari eta koreografoaren konpainiak “A.I. (Amalur Indarra)” oholtzaratuko du, Arriaga Antzokian, ostiral, larunbat eta igandean. Ikuskizunak, Juanjo Arqués eta Matthew Goldingen koreografiak, laserra erabiliz egindako eszenaratze harrigarria eta Bardean filmatutako filma uztartzen ditu.
Iñarrituren "Carne y arena", mugan hara-hona
“Carne y arena” EITBren Bilboko egoitzan ekainaren 20ra arte bisitagai dagoen murgiltze instalazioan, Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikar zinemagileak bultza egiten dio bisitariari besteen zapatetan sartzeko, une batez ezdeusei bidean lagundu eta mugan hara-hona ibiltzeko, errealitatetik fikziora, haragitik pixelera, hareatik zulora eta gizatasunetik ankerkeriara.