Murrizketak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nafarroako Gobernuak Zinema Instituta desagerraraziko du

Fundazio kopurua 12tik 4ra murriztu du Gobernuak, 1,16 milioi euro aurrezteko; tartean, Ikus-entzunezko Arteen eta Zinemaren Institutua eta Ondare Historikoa Kontserbatzeko Fundazioa kenduko ditu.
Nafarroako Gobernuko bozeramailea (esk) eta Ekonomia, Industria eta Enplegu arduraduna (Efe)
Nafarroako Gobernuko bozeramailea (esk) eta Ekonomia, Industria eta Enplegu arduraduna (Efe)

Nafarroako Foru Gobernuak fundazioen kopurua 12tik 4ra murriztea eta bestelako neurriak hartzea erabaki du, urtean 1,16 milioi euro aurrezteko. Desagertuko diren erakundeen zereginak Foru Gobernuaren gainerako sailen esku geratuko dira, "zerbitzu berak merkeago" emateko.

Kulturari dagokionez, Ikus-entzunezkoen Arteen eta Zinemaren Nafarroako Institutua (INAAC) eta Ondare Historikoa Kontserbatzeko Fundazioa desagertuko dira. Ondorioz, bion zuzendariak ere kargutik at utziko dituzte.

Murrizketak Administrazioa argaltzeko prozesuaren barnean kokatu ditu Gobernuak. Helburua, Administrazio "eraginkor eta merkeagoa" egitea da.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oteiza eta Basterretxea, elkarrekin, “Espazioaren arazoa” erakusketan

Oteiza Museoak Nestor Basterretxearen eta Jorge Oteizaren arteko harremana aztertzea proposatzen du erakusketa berri batean; biek partekatutako tokiak, proiektuak eta gertakariak aintzat hartuz. 80 obraz, filmaz, jatorrizko material dokumentalez eta argazkiz osaturiko multzo zabal baten bidez, bi sortzaileen ibilbide bateratua erakusten du. Martxoaren 26tik abuztuaren 30era egongo da ikusgai.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X