Astearte honetatik aurrera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Unamunoren jaiotzaren 150. urteurrena ospatzen, Bilbon

Ekitaldi andana antolatu dute urte osorako. Gaurkoan, Unamunok egindako bidaia eta txangoei buruzko testu eta kronikak biltzen dituen liburua aurkeztuko du Pilar Rubio idazleak, Bidebarrietan.
miguel de unamuno
miguel de unamuno

Miguel de Unamunoren jaiotzaren 150. urteurrena ospatzeko urtea amaitu arte Bilbon antolatu den ekitaldien programa zabala Bidebarrieta liburutegian hasiko da astearte honetan, martxoaren 18an, paisaiak filosofo eta idazle bilbotarrarengan izan zuen ikuspegi eta garrantziari buruzko azterketa batekin.

Ekitaldia 19:30etik aurrera egingo da, eta Pilar Rubio editore eta literatur kritikariak eta Eduardo Martinez Pison geografo, idazle eta alpinistak egingo dute. Sarrera librea eta doakoa izango da, aretoko edukiera bete arte, antolatzaileek jakinarazi dutenez.

Unamunoren omenezko ospakizunaren lehenengo ekitaldi honen bidez, bidaiek eta paisaiek haren biografian eta pentsamenduan izan zuten garrantzi biografiko nahiz literarioa aztertu nahi dute. Horren haritik, Bidebarrietako ekitaldia hasteko, bilbotar idazle ezagunaren bidaia kronikak bildu dituen "Viajes y Paisajes" liburua aurkeztuko dute. Unamunoren ustetan, paisaia ezagutu eta maitatzea "aurreneko pausoa da bertan bizi den herria ezagutu eta maitatzeko".

Liburua La Línea del Horizonte argitaletxeak kaleratu du, eta haren sortzaile eta zuzendari Pilar Rubio arduratuko da aurkezpena egiteaz. Liburuan Unamunok egindako bidaia eta txangoei buruzko testu eta kronikak bildu dituzte, pentsalariaren jaiotzaren 150. urteurrena ospatzeko. Pilar Rubio bidaien narratiban, soziologian eta filosofian espezializatutako editore, literatur kritikari, kazetari, hizlari eta kultur kudeatzailea da.

Hitzaldia

Halaber, Unamunoren jaiotzaren 150. urteurrena gogoratzeko Bilbon antolatutako lehenengo ekitaldi honen bigarren zatiak Eduardo Martinez Pison geografo, idazle eta alpinista du protagonista, jendaurrean eskainiko duen "Paisaia 98ko Belaunaldian" izenburuko hitzaldiarekin.

Martinez Pison Geografiako katedraduna eta 1991ko Ingurumenaren Espainiako Sari Nazionala da. Hitzaldian, Unamunok belaunaldi literario haren ordezkari gisa paisaiari egin zion begirada aztertuko du.

98ko Belaunaldiko idazle gehienentzat bezala, Unamunorentzat ere, paisaia berezko sormen balioa duen osagaia izan zen. Horixe da, hain zuzen ere, literatur belaunaldi hari dagokion kultur aberastasun berria, paisaia kulturarekin eta historiarekin lotu eta ingurune geografikoa kategoria kultural, estetiko eta moral bilakarazten duena, Martinez Pisonen tesiaren arabera.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oteiza eta Basterretxea, elkarrekin, “Espazioaren arazoa” erakusketan

Oteiza Museoak Nestor Basterretxearen eta Jorge Oteizaren arteko harremana aztertzea proposatzen du erakusketa berri batean; biek partekatutako tokiak, proiektuak eta gertakariak aintzat hartuz. 80 obraz, filmaz, jatorrizko material dokumentalez eta argazkiz osaturiko multzo zabal baten bidez, bi sortzaileen ibilbide bateratua erakusten du. Martxoaren 26tik abuztuaren 30era egongo da ikusgai.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X