Israel su etena urratzen ari dela dioten mezuei entzungor, etxera itzultzen hasi dira milaka libanoar
Libanoren eta Israelen arteko menia gauerdian sartu da indarrean. Lehen orduotan, Libanoko Armadak salatu du Israelgoak su etena urratu duela, eta Hezbollahk ohartarazi du "hatza kakoan" dutela bere matxinoek. Ohartarazpenei entzungor, etxera bueltatzeari ekin diote milaka libanoar, eta ilarak sortu dira hegoaldeko hainbat autobidetan.
Ekialde Hurbilean gauerdia zela sartu da indarrean Israelen eta Libanoren arteko 10 eguneko su etena. Donald Trump AEBko presidenteak atzo iragarri zuen menia, eta azaldu zuen bi herrialdeen artean "segurtasun eta bake akordio iraunkorra" lortzeko negoziazioak ahalbideratzeko helburua duela.
Indarrean sartu eta gutxira, etxera itzultzen hasi dira desplazatuak. Hala, ilara luzeak sortu dira hegoaldeko autobide nagusian.
Berez, 10 eguneko menia jaso du akordioak, baina negoziazioek aurrera egiten badute eta Libanoko Gobernuak lurraldean subiranotasunari eusteko gaitasuna erakusten badu, luzatzeko aukera ere aurreikusten du. Trumpek "ondo jokatzeko" eskatu dio Hezbollah milizia xiitari.
Urraketa salaketak
Su etena indarrean sartu eta hiru ordura, Libanoko Armadak salatu du Israelgoak "hainbat aldiz urratu" duela akordioa. Horren esanetan, "Israelek hainbat eraso egin ditu, eta aldiro-aldiro bonbardaketak egin ditu zenbait herriren kontra". Hori horrela, herritarrei euren etxeetara ez itzultzeko gomendatu diete.
Horrez gain, Armadak azaldu du menia indarrean sartu denean herritar batzuek airera tiro egin dutela suzko armak eta jaurtigailuak erabilita. Ohartarazi duenez, ekintza horiek "herritarren bizia arriskuan jartzen dute, eta kalte materialak sortzen dituzte".
Bestalde, Hezbollah talde xiitak jakinarazi du bere milizianoek "hatza kakoan" dutela, "etsaiaren traizioaren aurrean defendatzeko".
Ohar bidez, alderdia ere badenak esan du azken asteetan Israelgo militarren kontra jardun duela eta eraso egin diola. "Israelen inteligentzia aparatua eta oldarraldirako duen gaitasun izugarria gorabehera, gure betebeharra bete dugu", adierazi du.
Bestalde, Israelen Defentsarako Indarrek jakinarazi dute Libano hegoaldean dituzten posizioei eutsiko dietela, eta ildo horretan, Libano hegoaldeko herritarrei "Litani ibaitik hegoaldera ez mugitzeko" aholkatu die.
Pilaketak, itzultze masiboa tarteko
Su etena indarrean sartuta, Israelen erasoengatik desplazatutakoak etxera itzultzen hasi dira. Itzultze masibo horrek ilarak sortu ditu kostaldeko errepide nagusian.
Gauerdiarekin batera heldu dira Beirut ingurura ehunka familia, eta hegoaldeko herritarrek goizean hasi dute bidaia, Libanoko eta Israelgo Armadak egindako ohartarazpenak gorabehera.
Beirut eta Libano hegoaldea lotzen dituen autobidean pilaketak sortu dira. Batzuk baikor dira, eta su etena luzeagoa izango dela uste dute. "Etxera goaz, Jibaara (hegoaldea), gerra amaitu da eta", kontatu dio emakume batek EFE albiste agentziari. Beste batzuek, ordea, zuhurrago jokatu nahi dute, baina denek egin dute etxera buelta.
Gerra abiatu zenetik, 2.100 pertsonatik gora hil dituzte Libanon, tartean 100 adingabe baino gehiago, Libanoko Osasun Ministerioaren datuen arabera.
Zure interesekoa izan daiteke
Ukrainak eta Errusiak hiru egunez etengo dituzte erasoak, AEBko ordezkaritzaren bisita amaitu arte
AEBko ordezkariak, Steve Witkoff eta Jared Kushner, larunbat goizean iritsi dira Moskura, AEBko hegazkin militar berezi batean. Kremlinekin harremanetan jartzea eta, aurreikuspenen arabera, Ukrainako gerrari amaiera emateko proposamen bat aurkeztea dute helburu.
Nolakoa da NBEk planteatzen duen munduko mapa berria?
Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak erabaki du mapamundiaren egungo diseinua erabiltzeari uztea kontinenteen tamainarekiko leialagoa den beste bat erabiltzen hasteko. Mapa berrian, adibidez, Afrika handiagoa izango litzateke.
Bizirik erreskatatu dituzte Nepalgo tunel batean harrapatuta geratu ziren bi langile, eta bizirik gehiago daudela esan dute
Uholdeak gertatu eta hamar egunera, bi gizonak tunelaren sarreratik 170 metrora aurkitu dituzte, erreskate taldeek barrutik zetozen ahotsak entzun ostean. Familien ustez, "miraria" izan da.
Mileik zigorrak iragarri ditu Malvinetan lan egiten duten enpresentzat eta base militar berri bat Suaren Lurraldean
Argentinako presidenteak artxipelagoaren inguruko estrategia gogortu du, eta Donald Trumpek gai horretan AEBren orain arteko neutraltasuna berrikustea proposatu du; Erresuma Batuak, bere aldetik, berretsi du uhartedi horrekin duen konpromisoa "erabatekoa eta mugiezina" dela.
Gloria Steinem ikono feminista hil da, 92 urte zituela
Idazle eta kazetariak bularreko minbizia izan zuen 80ko hamarkadan, eta 2021ean Komunikazio eta Giza Zientzien Asturiasko Printzesa Saria irabazi zuen Espainian.
Nepal, astebete geroago: 1.250 hildako eta 4.200 lagun baino gehiago agertu barik
Nepalgo Poliziak odol eta DNA laginak eskatu dizkie desagertuen senideei, ehunka gorpu identifikatzeko.
Von der Leyenek eta Ruttek "presio handiagoa" egingo diote Moskuri Leipzigeko erasoaren ostean
Europako Batzordearen presidenteak uste du horrelako gertakariak "normaltasun berria" direla, eta europarrek "aurrerapausoa ematea" eskatzen dutela.
Zelenskik ohartarazi du Errusiako aire-espazioa "oso arriskutsua" dela hegazkinentzat
Ukrainako presidenteak adierazi du Errusiako aire-espazioa de facto itxiko dela; izan ere, drone bidezko erasoak areagotu egin dira eta ezin da segurtasuna bermatu. Bien bitartean, hogeita zazpiak eguerdian bilduko dira erantzun bateratu bila, Moskuk Alemaniako aireportu batean atzo egindako "sabotaje-saiakera" dela eta.
Bruselaren arabera, ez dago frogarik Ceutako krisia atzerriko aktore estatalen desinformazioak eragin zuela ziurtatzeko
Hala ere, Errusiak sare sozialetan krisia dela eta probetxua ateratzeko saiakerak egin dituela atzeman duela baieztatu du erakundeak.
Alemaniak Errusia jo du Leipzigeko aireportuaren aurkako erasoaren erantzuletzat
Aireportu hori armak bidaltzeko gune neuralgikoa da, Ukrainako gerrarekin lotutakoak barne.