Danimarka
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lapurtera klasikoan idatzitako lehen liburua aurkitu dute Danimarkan

Doctrina Christiana, Esteve Materra frantziskotarrak 1671an idatzia, Errege Liburutegian aurkitu dute, hainbat mendetan desagertuta egon ostean.
Doctrina Christiana.
Doctrina Christiana. Argazkia: Aziti Bihia

Lapurtera klasikoan idatzitako lehenengo liburua, Doctrina Christiana, Esteve Materra frantziskotarrak 1671an idatzia, aurkitu dute Danimarkako Errege Liburutegian, hainbat mendez desagertuta egon ostean.

Aziti Bihia elkarteak egindako ikerketari esker aurkitu dute idazlana. Duela pare bat urte filologo gazte batzuk sortutako elkartea da hori, EHUn doktoretza tesia prestatzeko sortua.

Duela hilabete batzuetatik Doctrina Christiana-ren bigarren edizioaren, 1623koaren, lan kritikoa prestatzen ari da aditu talde hori, eta Oxforden (Ingalaterra) egon zen dagoen ale bakarra aztertzen. Gainera, hainbat liburutegitan banatuta zeuden beste edizio moderno batzuk ere aurkitu dituzte.

Ikerketa horren baitan, Dorota Krajewska Aziti Bihiako kideak 1617ko lehenengo edizioko ale bat aurkitu zuen Danimarkako Errege Liburutegian.

Doctrina Christiana-k eman zion hasiera lapurtera klasikotzat jotzen denari, euskaraz idatzi diren idazlan klasiko garrantzitsuenen hizkuntzari. Horixe da, izan ere, Axularren Guero liburuan erabiltzen den euskalkia, eta horretan oinarrituta jarri ziren euskara batuaren zutabeak.

Gainera, euskaraz idatzi den lehenengo idazlanetako bat da. Horren aurretik hauek bakarrik argitaratu ziren: Etxepareren Linguae Vasconum Primitiae (1545), Leizarragaren Testamentu Berria (1571), Refranes y Sentencias bilduma (1596), Betolazaren doktrina (1596), eta Sancho de Elsoren doktrina, gaur egun galduta dagoena.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oteiza eta Basterretxea, elkarrekin, “Espazioaren arazoa” erakusketan

Oteiza Museoak Nestor Basterretxearen eta Jorge Oteizaren arteko harremana aztertzea proposatzen du erakusketa berri batean; biek partekatutako tokiak, proiektuak eta gertakariak aintzat hartuz. 80 obraz, filmaz, jatorrizko material dokumentalez eta argazkiz osaturiko multzo zabal baten bidez, bi sortzaileen ibilbide bateratua erakusten du. Martxoaren 26tik abuztuaren 30era egongo da ikusgai.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X