Heriotza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Percy Sledge 'When a man loves a woman' abestiaren ahotsa hil da

Heriotza eragin dion gaitzaren berri ez dute eman, baina 73 urteko musikari ospetsuak minbizia zuen eta tratamendua jasotzen ari zen. Musikan 50 urte baino gehiagoko ibilbidea izan du Sledgek.
Percy Sledge AEBetako soul abeslari ospetsua. Argazkia: EFE
Percy Sledge AEBetako soul abeslari ospetsua. Argazkia: EFE

Percy Sledge AEBetako soul abeslari ospetsua hil da gaur 73 urte zituela, Baton Rougeko etxean (Louisiana, AEB), David Johnson hildakoaren adiskideak jakitera eman duenez.

1966an, munduan ospea eman zion arrakasta argitaratu zuen Percy Sledgek: When a Man Loves a Woman. 50 urte baino gehiagoko ibilbidea izan du Sledgek.

Heriotza eragin dion gaitzaren berri ez dute eman, baina musikari ospetsuak minbizia zuen eta tratamendua jasotzen ari zen. Soularen maisua izan zen abeslaria 70eko hamarkadaren amaieran.

Filma askoren soinu-banda

When a Man Loves a Woman abestirik ospetsuena AEBetako eta Erresuma Batuko zerrendaburua izan zen eta filma ugaritako soinu-banda bihurtu da.

Warm and tender, It tears me up eta Take time to know her beste maisulanak izan ditu Sledgek. Musikan hasi baino lehen, erizain bezala ospitale batean lan egin zuen artistak.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"RESET" izango da Getxophotoren 20. urteurrenaren leloa, maiatzaren 28tik ekainaren 21era

Urteurrena ospatu, jaialdia birpentsatu, eta berrabiatu: horiek dira RESET 20. edizioaren helburuak. Ekimenen artean, 20 urteotako historia biltzen duen artxibo digitala, Alejandro Acinen El último lunes erakusketa eta aurreko edizioetako 7 proiektu berreskuratuta, begi berriz aurkezteko. Horrez gain, Portu Zaharreko Sirenoarekin photocalla antolatuko dute: izaera hibridoko pertsonaiaren agurra izango da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X