Euskadiko Liburutegi Digitalak 27.438 mailegu egin ditu urtebetean
2014ko azaroaren 26tik, ireki zutenetik, 12 hilabeteko ibilbidea egin ondoren, Euskadiko Liburutegi Digitalak, eLiburutegiak, 27.438 liburu digital eman ditu maileguan Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko bazkideen artean,
Katalogoan 9.268 liburu ditu guztira gaur egun funtsak, eta 9.216 erabiltzaile konektatu dira noizbait plataforma honetara; horietatik 7.338 lagunek egin dute maileguren bat. Orain urtebete abian jarri zenean, 1.500 liburu inguruko katalogoa zuen eLiburutegiak. 12 hilabeteren buruan, gaztelaniazko 8.596 lan eta euskarazko 582 eskaintzen ditu, 180 argitaletxetakoak eta 4.849 idazlerenak.
Zifra hori Espainiako Kultura Ministerioaren eBiblio zerbitzua kontratatu duten Estatuko liburutegi publikoen batez bestekotik oso goian dago (2.000 liburu inguru). 2015 amaierarako, eLiburutegiaren erabiltzaileek 10.000 liburuko kopurua gaindituko duen katalogoa izango dute eskura, Joxean Muñoz Kultura sailburuordeak gaur prentsaurreko batean agindu duenez, eta 2016rako berriz, 15.000 liburutara hurbiltzea da helburua.
Eusko Jaurlaritzak epub formatu digitalean dagoen euskal produkzio guztia eskuratu du, euskaraz nahiz gaztelaniaz (1.300 liburu inguru). Gainera, euskarazko edukien eskaintza handitzeko eta katalogoa aberasteko helburuz, euskaraz formatu digitalean (epub) argitaratzen duten Euskadiko argitaletxeen lanak erosteko konpromisoa hartu zuen Eusko Jaurlaritzak.
Lehen urtean gehien mailegatu diren liburuak hauek izan dira: "Adulterio" (Paulo Coelho, 82 mailegu), "Legado en los huesos" (Dolores Redondo, 76 mailegu), "El guardián invisible" (Dolores Redondo, 76 mailegu), "A la sombra del templo" (Toti Martinez de Lezea, 74 mailegu), "Arotzaren eskuak" (Alberto Ladron, 73 mailegu) eta "20 minutos a la semana para estar en forma" (Ricardo Canovas, 71 mailegu).
Euskarazko ekoizpenari dagokionez, "Arotzaren eskuak"en ostean, beste hauek mailegatu dira gehien: "Ahaztuen mendekua" (Alberto Ladron Arana, 69 mailegu), "Amaren eskuak" (Karmele Jaio, 66 mailegu), "110. street-eko geltokia" (Iñaki Zabaleta Urkiola, 60 mailegu)…
Webgune eta irudi berrituak
Bigarren urteari webgune berrituarekin eta Antton Olariaga ilustratzaileak sortutako irudi berriarekin ekin dio eLiburutegiak. Gainera, abenduaren 4tik 8ra Durangoko Azokan emango dute zerbitzuaren berri, bere erakusmahaian.

Euskal Etxeetan ere bai
Laster, gainera, eLiburutegia euskal diasporara ere hurbilduko da. Mundu zabalean barreiatutako Euskal Etxeetako bazkideak ere eLiburutegiko erabiltzaile bihurtuko dira aurki, beronen katalogoa eskuragarri izango dute, eta liburuak maileguan hartu ahal izango dituzte. Honela, beste 80.000 erabiltzaile ingururi irekiko zaie eLiburutegia.
e eLiburutegia.Zure interesekoa izan daiteke
Urrats historikoa eman du euskal ikus-entzunezkoen sektoreak: Zinemaren Akademia eratuko du
Etorkizuneko akademia espazio "inklusiboa eta anitza" izatea nahi dute, sektorearen garapena bultzatzeko balioko duena. Euskal Herriko 150 profesionalen baino gehiagoren babesa du ekimenak.
Euskal artea Veneziara itzuliko da 50 urte geroago
1976an, Franco hil eta urtebetera, Bienalak lekua egin zion euskal artistek bultzatutako programari, eta maiatzaren 6tik 8ra “I Baschi alla Biennale 1976/2026” programa instituzional, akademiko eta artistikoa garatuko dut Italiako hirian Eusko Jaurlaritzak eta hainbat aditu eta artistak.
Ikus-entzunezkoen euskal sektorea zinema akademia propio bat eratzeko aukera lantzen hasi da
Sektoreak aitortu du apirilaren 23rako dutela hitzordua jarrita, gogoeta prozesuari ekiteko. Nolanahi ere, "topaketa itxia eta erabat profesionala" izango dela argi utzi dute, eta horregatik, prozesua "errespetatzeko" eskatu diete komunikabideei. "Kanpoko dinamikek" ekimena "baldintzatzea" saihestu nahi dute.
Gero Axular Dantza Taldeak "Agoteak" lana estreinatuko du
90 minutuko ikuskizunean, 90 dantzarik 24 koreografia interpretatuko dituzte. "Gizarte irekiago, askatzaileago eta errespetutsuago baten aldeko aldarria" da lana, dantza taldeak azaldu duenez, eta apirilaren 19an estreinatuko dute, Victoria Eugenian.
Alejandro G. Iñarritu: "Bilbon egotea benetan sinbolikoa da niretzat"
Hotz zaplada batez hartzen du bisitaria, EITBren Bilboko egoitzaren 5. platoan, “Carne y arena” Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikar zuzendariak sortutako errealitate birtualeko “esperientziak”.
Ura Bere Bidean jaialdiak hirugarren emanaldi bat izango du urriaren 22an
Aurresalmentan urriaren 23ko eta 24ko emanaldietarako sarrerak agortu ondoren, antolatzaileek hirugarren bat gehitzea erabaki dute, urriaren 22an, osteguna. Besteak beste, Olaia Inziartek, Eñaut Elorrietak, Zea Maysek edota Pantxoa eta Peiok hartuko dute parte aurtengo edizioan.
Korrontzik BECen amaituko du nazioartean egingo duen 50 kontzertuko birari
BECeko kontzertua "Mundua Dantzan" biraren amaiera izango da. Hain zuzen ere, 50 kontzertuko bira izango da, eta, besteak beste, Malaysia, Kanada eta Txekia Errepublikara iritsiko da.
Iñaki Viñespre: "Egia esan, espero nuen besteak gainetik egotea, oso saio ona egin baitzuten bost bertsolariek"
Lehenengo aldiz prestatuko da Euskal Herriko txapelketarako, eta txapela urruti duela uste badu ere, ahalik eta lanik txukunena egiten saiatuko dela esan du Arabako txapeldunak.
Bengoetxeak "begirada aldaketa" eskatu dio Gobernuari, 'Guernica' Euskadira ekartzeko
Guernica Picassoren koadroa Euskadira lekualdatzeko aukerak teknikoki aztertzeko eskatu du Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak "Egun on Euskadi" saioan egin dioten elkarrizketan.
Reina Sofiak baztertu egin du "Gernika"Euskadira ekartzea
Bonbardaketaren 90. urteurrena dela eta, Eusko Jaurlaritzak koadroa epe batez Euskadira ekartzeko eskatu ondoren, Reina Sofiak txosten tekniko bat argitaratu du, margolanaren egoeraren azterketa sakon batekin. Horren arabera, "ez da inolaz ere gomendatzen hura lekualdatzea".