'The revenant' filma nagusi, Oscarretarako izendapenen artean
Alejandro Gonzalez Iñarritu zine-zuzendari mexikarraren "The revenant" filmak lortu du izendapen gehien 2016ko Oscar sarietarako: denera, 12 izendapen jaso ditu, tartean film eta zuzendari onenarenak.
Faboritoen artean dago, baita ere, "Mad Max" zinta, 10 izendapen jasota. "Marte" pelikulak, berriz, zazpi izendapen jaso ditu, eta "Carol", "Spotlight" eta "El puente de los espías" lanek, seina.
Pelikula onenaren sarirako bidean, Iñarrituk ondorengo zintak izango ditu parez pare, lehian: George Millerren "Mad Max", Lenny Abrahamsonen "Room", Tom McCarthyren "Spotlight" eta Adam McKayren "La gran apuesta".
Emakumezko aktore onenaren atalari dagokionez, izendatuak ondorengoak dira: Brie Larson (Room"), Cate Blanchett ("Carol"), Charlotte Rampling ("45 años"), Jennifer Lawrence ("Joy") eta Saoirse Ronan ("Brooklyn"). Antzeztaldeko emakumezko aktorerik onenaren atalean, berriz, honakoak: Alicia Vikander ("La chica danesa"), Jennifer Jason Leigh ("Los odiosos ocho"), Kate Winslet ("Steve Jobs"), Rachel McAdams ("Spotlight") eta Rooney Mara ("Carol").
Gizonezko aktore onenaren atalean lehian arituko diren aktoreen izen-abizenak, horra: Bryan Cranston ("Trumbo"), Eddie Redmayne ("La chica danesa"), Leonardo DiCaprio ("The revenant"), Matt Damon ("Marte") eta Michael Fassbender ("Steve Jobs"). Eta antzeztaldeko gizonezko aktorerik onenaren zerrendarako ondorengo aktoreak aukeratu dituzte: Christian Bale ("La gran apuesta"), Mark Ruffalo ("Spotlight"), Mark Rylance ("El puente de los espías"), Sylvester Stallone ("Creed. La leyenda de Rocky") eta Tom Hardy ("The revenant").
Hollywoodeko Zine Akademiak gaur eman ditu jakitera 2016ko Oscar Sarietarako izendapenak. Urtero bezala, Beverly Hillseko Samuel Goldwyn antzokian egin dute aurkezpena. Guillermo del Toro eta Ang Lee aktoreek, John Krasinski zine zuzendariak eta Cheryl Boone Isaacs Akademiako presidenteak eman dituzte jakitera izendapenak.
Otsailaren 28an egingo da sari banaketa ekitaldia, Hollywoodeko Dolby antzokian. Chris Rock aktore estatubatuarrak zuzenduko du zeremonia.
Aurtengo izendatu nagusien zerrenda:
ANIMAZIOZKO PELIKULA ONENA
Del revés
Anomalisa
When Marnie was there
Boy in the world
La oveja Shawn
GIDOI ORIGINAL ONENA
El puente de los espías
Ex machina
Del revés
Spotlight
EGOKITUTAKO GIDOI ONENA
La gran apuesta
Brooklyn
Marte
Carol
La habitación
ATZERRIKO PELIKULA ONENA
El hijo de Saúl
El abrazo de la serpiente
A war
Munstang
Theeb
EKOIZPEN DISEINU ONENA
El puente de los espías
Mad Max
La chica danesa
Marte
The Revenant
ARGAZKIGINTZA ONENA
Carol
Los odiosos ocho
Sicario
The Revenant
Mad Max
JANTZITEGI ONENA
Carol
Cinderella
Danish Girl
Mad Max
The Revenant
MUNTAIA ONENA
Mad Max
Spotlight
Star Wars
La gran apuesta
The Revenant
EFEKTU BEREZI ONENAK
Ex Machina
Mad Max: Fury Road
The Martian
The Revenant
Star Wars: The Force Awakens
MAKILAJE ONENA
Mad Max
El abuelo que saltó por una ventana y se largó
The Revenant
SOINU EDIZIO ONENA
Mad Max
Sicario
Star Wars
Marte
The Revenant
SOINU NAHASKETA ONENA
El puente de los espías
Mad Max
Star Wars
Marte
The Revenant
SOINU BANDA ONENA
El puente de los espías
Carol
Sicario
Star Wars
Los odiosos ocho
ABESTI ONENA
50 sombras de Grey
Racing Extinction
La juventud
The hunting ground
Spectre
DOKUMENTAL ONENA
Amy
Cartel Land
Look of Silence
What Happened Miss Simone
Winter for Fire
FILM LABUR ONENA
Ave Maria
Day One
Everything will be Okay
Shok
Stutterer
FILM LABUR DOKUMENTAL ONENA
A girl in the river: the price of forgiveness
Body team 12
Chau, beyond the lines
Claude Lanzmann: spectres of the Shoah
Last day of freedom
ANIMAZIOZKO FILM LABUR ONENA
Bear Story, Prologue
Snjay
Cosmos
World of Tomorrow
Zure interesekoa izan daiteke
Alejandro G. Iñarritu: "Bilbon egotea benetan sinbolikoa da niretzat"
Hotz zaplada batez hartzen du bisitaria, EITBren Bilboko egoitzaren 5. platoan, “Carne y arena” Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikar zuzendariak sortutako errealitate birtualeko “esperientziak”.
Ura Bere Bidean jaialdiak hirugarren emanaldi bat izango du urriaren 22an
Aurresalmentan urriaren 23ko eta 24ko emanaldietarako sarrerak agortu ondoren, antolatzaileek hirugarren bat gehitzea erabaki dute, urriaren 22an, osteguna. Besteak beste, Olaia Inziartek, Eñaut Elorrietak, Zea Maysek edota Pantxoa eta Peiok hartuko dute parte aurtengo edizioan.
Korrontzik BECen amaituko du nazioartean egingo duen 50 kontzertuko birari
BECeko kontzertua "Mundua Dantzan" biraren amaiera izango da. Hain zuzen ere, 50 kontzertuko bira izango da, eta, besteak beste, Malaysia, Kanada eta Txekia Errepublikara iritsiko da.
Iñaki Viñespre: "Egia esan, espero nuen besteak gainetik egotea, oso saio ona egin baitzuten bost bertsolariek"
Lehenengo aldiz prestatuko da Euskal Herriko txapelketarako, eta txapela urruti duela uste badu ere, ahalik eta lanik txukunena egiten saiatuko dela esan du Arabako txapeldunak.
Bengoetxeak "begirada aldaketa" eskatu dio Gobernuari, 'Guernica' Euskadira ekartzeko
Guernica Picassoren koadroa Euskadira lekualdatzeko aukerak teknikoki aztertzeko eskatu du Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak "Egun on Euskadi" saioan egin dioten elkarrizketan.
Reina Sofiak baztertu egin du "Gernika"Euskadira ekartzea
Bonbardaketaren 90. urteurrena dela eta, Eusko Jaurlaritzak koadroa epe batez Euskadira ekartzeko eskatu ondoren, Reina Sofiak txosten tekniko bat argitaratu du, margolanaren egoeraren azterketa sakon batekin. Horren arabera, "ez da inolaz ere gomendatzen hura lekualdatzea".
Oteiza eta Basterretxea, elkarrekin, “Espazioaren arazoa” erakusketan
Oteiza Museoak Nestor Basterretxearen eta Jorge Oteizaren arteko harremana aztertzea proposatzen du erakusketa berri batean; biek partekatutako tokiak, proiektuak eta gertakariak aintzat hartuz. 80 obraz, filmaz, jatorrizko material dokumentalez eta argazkiz osaturiko multzo zabal baten bidez, bi sortzaileen ibilbide bateratua erakusten du. Martxoaren 26tik abuztuaren 30era egongo da ikusgai.
Euskarazko lau serie labur, pantailara bidean EITBk bultzatuta
Amarekin goxo goxo, Aloka(h)iru eta Izaki pixka bat gardenak filmatzen ari dira, eta apirilean hasiko dira Estu filmatzen. Primeranen estreinatuko dira, udazkenetik aurrera.
Lucia Lacarrak Adimen Artifizialari buruzko ikuskizuna estreinatuko du Bilbon
Zumaiar dantzari eta koreografoaren konpainiak “A.I. (Amalur Indarra)” oholtzaratuko du, Arriaga Antzokian, ostiral, larunbat eta igandean. Ikuskizunak, Juanjo Arqués eta Matthew Goldingen koreografiak, laserra erabiliz egindako eszenaratze harrigarria eta Bardean filmatutako filma uztartzen ditu.
Iñarrituren "Carne y arena", mugan hara-hona
“Carne y arena” EITBren Bilboko egoitzan ekainaren 20ra arte bisitagai dagoen murgiltze instalazioan, Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikar zinemagileak bultza egiten dio bisitariari besteen zapatetan sartzeko, une batez ezdeusei bidean lagundu eta mugan hara-hona ibiltzeko, errealitatetik fikziora, haragitik pixelera, hareatik zulora eta gizatasunetik ankerkeriara.