Txotxongiloen jaialdia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

World Puppet Festival 2016 Donostiara helduko da

Donostia 2016 eta Tolosako TOPICen arteko elkarlanari esker, maiatzaren 28tik ekainaren 5era, World Puppet Festival jaialdia, Munduko Txotxongilo Jaialdia, Donostiara eta Tolosara iritsiko da.
World Puppet Festival 2016. Argazkia: DSS2016
World Puppet Festival 2016. Argazkia: DSS2016

Lau urtean behin egiten den Munduko Txotxongilo Jaialdia Donostiara iritsiko da Australiatik eta Txinatik igaro ondoren. Nazioarteko zona daukaten 30 konpainiak baino gehiagok, bai joera tradizionalenak bai abangoardiako joerak erakutsiko dituzte Donostian eta Tolosan.

Horrez gain, UNIMA (Txotxongiloen Nazioarteko Elkartea) 22. Batzarra eta EHUrekin elkarlanean antolatutako simposio bat egingo dira. Gainera, Okendo Kultur Etxean XX. Mendeko maisuak: Espainiako Estatuko Txotxongiloak erakusketa izango da.  Ekitaldu guzti  hauek, mundo osoko 90etik gora herrialdetatik etorritako ikertzaile, txotxongilolari eta txotxongilo-antzerkiko adituak bilduko dituzte Gipuzkoan.

Zurriola hondartzako kai-muturrean inauguratuko da jaialdia maiatzaren 28an. Tol Theatre konpainiak, garabi handi bati esker, hainbat txotxongilo handi, aktore, bizikleta eta abeslariri hegan eginaraziko die.

Donostian zehar 20 eszenatokitik gora egongo dira, hauetariko batzuk Easo, Catalunya eta Konstituzio plazetan, Kontxa pasealekuan, Boulevardean eta Koldo Mitxelenan  egongo dira. Tolosan, berriz, Euskal Herria, Berrian, Lopez Mendizabal eta Triangelu plazan egingo dituzte ikuskizunak.

Gainera Antzoki Zaharra, Victoria Eugenia eta Gazteszena antzokiak ere txotxogiloz beteko dira. Era berean, Garbera merkataritza-gunea ere eszenatoki bihurtuko da.

Aretoetan izango diren ikuskizunetarako sarrerak Donostia Kulturaren salmenta sarean daude eskuragarri, bai interneten bai salmenta puntuetan.

Azken asteburuan, Les Irréels konpainiak magiaz beteriko karabanak Okendo plazara eramango ditu jaialdiari amaiera emateko. Karabana horiek Charleville-Mézièreseko Nazioarteko Jaialdiaren azken edizioan, handiak ea txikiak liluratuta utzi zituzte.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"RESET" izango da Getxophotoren 20. urteurrenaren leloa, maiatzaren 28tik ekainaren 21era

Urteurrena ospatu, jaialdia birpentsatu, eta berrabiatu: horiek dira RESET 20. edizioaren helburuak. Ekimenen artean, 20 urteotako historia biltzen duen artxibo digitala, Alejandro Acinen El último lunes erakusketa eta aurreko edizioetako 7 proiektu berreskuratuta, begi berriz aurkezteko. Horrez gain, Portu Zaharreko Sirenoarekin photocalla antolatuko dute: izaera hibridoko pertsonaiaren agurra izango da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X