Gerra eta bakea eta artea
Donostian horrelako bilduma bat akaso ez dela inoiz gehiago ikusiko. Hori dio Felipe Retamal Donostia 2016ko kultur programako kideak. Izan ere, Pompidou eta Reina Sofia zentruek edota Louvre eta Prado museoek euren lanak uztea ez da erraza izan. “Negoziazio garrantzitsua eta zaila izan da”, dio Retamalek. Eta negoziazio horiei esker Goya, Picasso, Le Corbusier, Murillo, Maruja Mallo, Elena Asins edota Alice Creischerren lanak izango dira Bake Itunak 1516-2016 erakusketa osatuko duten 400 piezen artean.
Arteak bakea eta gerra nola jorratu dituen erakusten duen bilduma da. “Ez dira borroka irudiak bakarrik”, dio Retamalek. “1516. urtean bizi zen bake itunen loraldian du abiapuntua erakusketak eta ordutik honako bost mendeetan egin den ibildea erakusten du”. San Telmo Museoan eta Koldo Mitxelena Kulturunean egongo dira artelanak banatuta eta oharra ere egin du: biak ikusi behar dira, bata bakarrik ikusita ez omen da erakusketan kontakizuna ulertzen, eta “pelikula bat erdizka ikustea bezalakoa litzateke”.
Bake Itunak 1516-2016 ekainaren 18tik aurrera ikusi ahal izango da, urria arte, baina Bake Ituna proiektu zabalagoaren barnean, beste erakusketa txikiagoak era antolatu dira. Horien artean daude Ikerketa Kasuak izenpean antolatutakoak: azken bost mendeetako zazpi gertaera historiko hartu dituzte eta horien inguruko erakusketa bana antolatu Euskal Herriko zenbait museotan. Aste honetan bertan zabaldu da Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoan 1839. Bergarako besarkadaren aurrean. Keinua eta interpretazioa erakusketa, besarkada hura eta beste zenbait ardatz dituen 90 lanez osaturiko bilduma.
Bake Ituna proiektuaren barruan dago Ibon Aranberri, Eduardo Molinari, Asier Mendizabal, Mitra Farahani, Alejandra Riera eta Juan Luis Moraza artisten interbentzioak jasotzen dituen Aldiriak atala ere. Aranberriren Makina Eskua da, Eibarko Armagintzaren museoan bisitatu daiteke dagoeneko.
Zure interesekoa izan daiteke
Gemma Cuervo aktorea hil da Madrilen, 91 urte zituela
Antzokietako oholtza gainean egindako lanagatik eta telebistako programa zein telesailetan agertzeagatik oso ezaguna zen Bartzelonan jaiotako aktorea.
"Carne y arena" murgiltze esperientzia astelehen honetatik aurrera egin ahal izango da EITBren Bilboko egoitzan
Azken egunotan, talde teknikoek lan handia egin dute beharrezko doikuntzak egiteko. Esperientzia hau prestatzeko, erronka tekniko handiari egin behar izan diote aurre, eta baldintza tekniko zehatzak eskatzen dituen gailu berri bat erabili behar izan dute.
Hollywood, Oscar sarien 98. ekitaldirako prest
Sinners filmak markak hautsi ditu 16 izendapen jasota, eta Sirat Nazioarteko Film Onenaren saria jasotzeko izendatu dute. Emma Stone, Jessie Buckley, Rose Byrne, Timothee Chalamet, Leonardo DiCaprio eta Benicio del Toro izango dira galan izen nagusiak.
EITBren "Super Manterola" komedia berria grabatzen ari dira
Anjel Alkain, Iker Galartza eta Aitziber Garmendia daude aktoreen artean. Karmelo eta Luixito anaiak dira, biak mutilzaharrak, eta Bakartxo ilobarekin batera, Super Manterola dendaren ardura dute. Azpeitiko Erdi kalean grabatzen ari dira eta, oraindik emisio egunik zehaztu ez bada ere, barre-algarak egin egingo ditugu.
Korrikaren lehen kilometroak Parisen, aldarrikapenez beteta
Dozenaka lagunek hartu dute parte Korrikaren lehen kilometroetan, Parisen, eta Euskal Etxearen 70. urteurrena ere ospatu dute, besteak beste, Frantziako Estatuan euskararen ofizialtasuna aldarrikatuz.
“Los domingos”ek goya jo du
Alauda Ruiz de Azuaren pelikulak film onenaren, zuzendari onenaren, gidoi onenaren, emakumezko aktore protagonista onenaren eta antzeztaldeko emakumezko aktore onenaren sariak irabazi ditu Goya sarien 40. edizioan. Jose Ramon Soroizek gizonezko aktore protagonista onenaren saria jaso du, Maspalomasen egindako lanagatik, eta euskal zinemak zortzi sari bereganatu ditu guztira.
'Yellow Letters' filmak lortu du Berlinaleko pelikula onenaren Urrezko Hartza
Turkiako agintariek artista bikote baten aurka duten zentsurari buruzkoa da Ique lker Çatak zinemagile turkiar-alemaniarraren filma.
“Carne y arena” Alejandro Gonzalez Iñarrituren instalazioa, EITBren Bilboko egoitzan bisitagai
Bisitaria migratzaile eta errefuxiatuen bidaiaren zati baten erdian kokatzen duen “murgiltze esperientzia” martxoaren 11tik ekainaren 20ra paratuko dute EITBren egoitzaren 5. platoan. Sarrerak otsailaren 17tik aurrera egongo dira salgai, 11,21 euroan.
Amikuzeko libertimenduarekin, inauteri giroan murgildu da Nafarroa Beherea
Libertimenduek Donapauleko plaza hartu dute musika, dantza, bertsoa eta antzerkien eskutik. Martxoaren 14ra bitartean, beste hainbat emanaldiz gozatzeko aukera egongo da herriko sorkuntzekin.
Jone San Martinek "sORDA" ikuskizuna sortu du, gortasunaren inguruan
Dantza garaikidearen eta soinuaren zein isiltasunaren arteko elkarrizketa eskaintzen du dantzari donostiarrak ikuskizun berrian.