Kultura
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gemma Cuervo aktorea hil da, 91 urte zituela

Antzokietako oholtza gainean egindako lanagatik eta telebistako programa zein telesailetan agertzeagatik oso ezaguna zen Bartzelonan jaio eta Madrilen hil den aktorea.

aktorea
Gemma Cuervo. Argazkia: EFE

Gemma Cuervo espainiar aktorea hil da, 91 urte zituela.

Antzokietako oholtza gainean egindako lanagatik eta telebistako programa zein telesailetan agertzeagatik oso ezaguna zen Bartzelonan jaio eta Madrilen hil den aktorea.

Familia ospetsu batekoa zen bera, gainera. Fernando Guillen aktorearekin ezkondu zen, eta Fernando eta Cayetana Guillen Cuervo aktoreen ama zen.

Duela bost urte, Ohorezko Max saria jaso zuen bere 65 urteko ibilbidegatik.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

'Naza', Veneziako Mostra hunkituta utzi duen Gazako sarraskiari buruzko dokumentala

Gazako sarraskia salatzen duen dokumentalak ikus-entzuleak hunkituta utzi ditu ostegun honetan Veneziako Nazioarteko Zinemaldian. Yuval Abraham eta Rachel Szor israeldarrek zuzendutako filmak agente israeldarren testigantzak biltzen ditu, Palestina suntsitzeko eta palestinarrak erailtzeko jarraitutako estrategia militar eta teknologikoaren inguruan. Filma aurtengo Donostiako Zinemaldian izango da ikusgai, Perlak sailaren barruan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X