Letek Txirrita auzibidean jarri zuenekoa berreskuratu dute
Donostia 2016k Gabon, Txirrita proiektua aurkeztu du gaur, Xabier Letek idatzitako izenburu bereko obran oinarrituta. Obrak bertsolariari eginiko epaiketa bat irudikatzen du, umorezko tonuan, eta emankizunak irailaren 10ean Donostian eta hil bereko 23an Urnietan izango dira.
Proiektuan, Urnietako Udala, Donostia Kultura eta Donostia Festak erakundeek hartu dute parte. Gabon, Txirrita Donostia 2016ren Bakearen Itsasargiaren baitan dago; izan ere, obrak hausnarketa zabal bat egiten du itsasargi horretan jorratzen diren zenbait alderdiren inguruan, hala nola giza eskubideen eta bizikidetzaren inguruan.
Urnietako hogeita hamar aktore amateurrek baina gehiagok osatutako talde batek antzeztuko du obra. Parte-hartzaile gehienek badute aurretiko esperientziaren bat, eta konpromiso handia dute denek proiektuarekin, Urnietak tradizio handia baitu antzerkiaren arloan. Han antzeztu zen, hain zuzen, Leteren obra duela 34 urte.
Letek berak zuzendu zuen antzezlana orduko hartan, eta zenbait paper ere jokatu zituen. Donostia 2016k antzerkiarekiko zaletasun hau bildu nahi izan du, eta, horretarako, funtzioa Urnietan egin nahi izan du, 1982an hiru egunetan jarraian sarrera guztiak agortu zituzten antzezpen haiek gogoan hartzeko.
Irailean taularatuko duten obrak ahalik eta fidelen jarraitzen dio jatorrizko testuari. Aldaketaren bat egin dute, hala ere: emakumezkoek jokatutako paper gehiago, atrezzoa, estetika, musika eta abar. Adibide gisa, 1982an Txirritaren defentsariarena egin zuen pertsonak, Jokin Izagirrek, paper bera jokatuko du aurten ere.
Mikel Laskurain eta Miren Gojenola zuzendari eta aktoreak ari dira zuzendaritzan.
Saioak eta sarreren salmenta
Antzezkizunak, beraz, Trinitate plazan, Donostian (irailak 10, 21:00) eta Urnietako kiroldegian (irailak 23, 22:00) izango dira. Sarrerak salgai daude dagoeneko, 5 euroko prezioan.
Obra berria, Atxagaren eskutik
Proiektuari azkena emateko, Bernardo Atxagak beste obra bat idatzi du, Xabier Leteren obratik abiatuta. Obra hori antzerki-talde profesional batek antzeztuko du, abenduan, Donostia 2016ko arduradunek aurreratu dutenez.
Zure interesekoa izan daiteke
Alejandro G. Iñarritu: "Bilbon egotea benetan sinbolikoa da niretzat"
Hotz zaplada batez hartzen du bisitaria, EITBren Bilboko egoitzaren 5. platoan, “Carne y arena” Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikar zuzendariak sortutako errealitate birtualeko “esperientziak”.
Ura Bere Bidean jaialdiak hirugarren emanaldi bat izango du urriaren 22an
Aurresalmentan urriaren 23ko eta 24ko emanaldietarako sarrerak agortu ondoren, antolatzaileek hirugarren bat gehitzea erabaki dute, urriaren 22an, osteguna. Besteak beste, Olaia Inziartek, Eñaut Elorrietak, Zea Maysek edota Pantxoa eta Peiok hartuko dute parte aurtengo edizioan.
Korrontzik BECen amaituko du nazioartean egingo duen 50 kontzertuko birari
BECeko kontzertua "Mundua Dantzan" biraren amaiera izango da. Hain zuzen ere, 50 kontzertuko bira izango da, eta, besteak beste, Malaysia, Kanada eta Txekia Errepublikara iritsiko da.
Iñaki Viñespre: "Egia esan, espero nuen besteak gainetik egotea, oso saio ona egin baitzuten bost bertsolariek"
Lehenengo aldiz prestatuko da Euskal Herriko txapelketarako, eta txapela urruti duela uste badu ere, ahalik eta lanik txukunena egiten saiatuko dela esan du Arabako txapeldunak.
Bengoetxeak "begirada aldaketa" eskatu dio Gobernuari, 'Guernica' Euskadira ekartzeko
Guernica Picassoren koadroa Euskadira lekualdatzeko aukerak teknikoki aztertzeko eskatu du Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak "Egun on Euskadi" saioan egin dioten elkarrizketan.
Reina Sofiak baztertu egin du "Gernika"Euskadira ekartzea
Bonbardaketaren 90. urteurrena dela eta, Eusko Jaurlaritzak koadroa epe batez Euskadira ekartzeko eskatu ondoren, Reina Sofiak txosten tekniko bat argitaratu du, margolanaren egoeraren azterketa sakon batekin. Horren arabera, "ez da inolaz ere gomendatzen hura lekualdatzea".
Oteiza eta Basterretxea, elkarrekin, “Espazioaren arazoa” erakusketan
Oteiza Museoak Nestor Basterretxearen eta Jorge Oteizaren arteko harremana aztertzea proposatzen du erakusketa berri batean; biek partekatutako tokiak, proiektuak eta gertakariak aintzat hartuz. 80 obraz, filmaz, jatorrizko material dokumentalez eta argazkiz osaturiko multzo zabal baten bidez, bi sortzaileen ibilbide bateratua erakusten du. Martxoaren 26tik abuztuaren 30era egongo da ikusgai.
Euskarazko lau serie labur, pantailara bidean EITBk bultzatuta
Amarekin goxo goxo, Aloka(h)iru eta Izaki pixka bat gardenak filmatzen ari dira, eta apirilean hasiko dira Estu filmatzen. Primeranen estreinatuko dira, udazkenetik aurrera.
Lucia Lacarrak Adimen Artifizialari buruzko ikuskizuna estreinatuko du Bilbon
Zumaiar dantzari eta koreografoaren konpainiak “A.I. (Amalur Indarra)” oholtzaratuko du, Arriaga Antzokian, ostiral, larunbat eta igandean. Ikuskizunak, Juanjo Arqués eta Matthew Goldingen koreografiak, laserra erabiliz egindako eszenaratze harrigarria eta Bardean filmatutako filma uztartzen ditu.
Iñarrituren "Carne y arena", mugan hara-hona
“Carne y arena” EITBren Bilboko egoitzan ekainaren 20ra arte bisitagai dagoen murgiltze instalazioan, Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikar zinemagileak bultza egiten dio bisitariari besteen zapatetan sartzeko, une batez ezdeusei bidean lagundu eta mugan hara-hona ibiltzeko, errealitatetik fikziora, haragitik pixelera, hareatik zulora eta gizatasunetik ankerkeriara.