Saria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eusko Ikaskuntza Laboral Kutxa saria, Javier Echeverria Ezpondarentzat

Nafarrak hilaren 18an jasoko du 2016ko Eusko Ikaskuntza Laboral Kutxaren Humanitate, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien Saria, Donostian.
Javier Echeverría Ezponda
Javier Echeverría Ezponda

Javier Echeverria Ezponda nafar filosofo eta matematikariak 2016ko Eusko Ikaskuntza Laboral Kutxaren Humanitate, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien Saria jasoko du urriaren 18an, Miramar jauregian, Donostian.

Eusko Ikaskuntzak ohar baten bidez azaldu duenez, 18:00etan emango diote sarioa, Julio Caro Baroja aretoan, Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria eta Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko lehendakaria bertan direla.

Sari honen bitartez, Eusko Ikaskuntzak filosofo eta zientzialariaren “ibilbide handia” aitortu nahi du, baita “haren ondarearen fidagarritasuna” ere.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oteiza eta Basterretxea, elkarrekin, “Espazioaren arazoa” erakusketan

Oteiza Museoak Nestor Basterretxearen eta Jorge Oteizaren arteko harremana aztertzea proposatzen du erakusketa berri batean; biek partekatutako tokiak, proiektuak eta gertakariak aintzat hartuz. 80 obraz, filmaz, jatorrizko material dokumentalez eta argazkiz osaturiko multzo zabal baten bidez, bi sortzaileen ibilbide bateratua erakusten du. Martxoaren 26tik abuztuaren 30era egongo da ikusgai.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X