Ikuskizuna
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Artxipielagoa' ikuskizuna Baluarten azaleratuko da, apirilaren 28an

Ikuskizun musikal berri honek kantua, bertsolaritza, musika eta proiekzioak uztartuko ditu, Ainhoa Garmendia sopranoaren eta Andoni Egañaren bitartez, besteak beste.
Artxipielagoa
Artxipielagoa

Baluarte Iruñeko jauregiak “Artxipielagoa”, kantua, bertsolaritza, musika eta proiekzioak uztartzen dituen ikuskizuna, hartuko du apirilaren 28an. Herri kantutegia eta familiarte zein lagunartean kantatzeko usadioa berreskuratzea da Baluarte Fundazioak antolatutako ikuskizunaren helburua, eta, horretarako, Ainhoa Garmendia sopranoa, Andoni Egaña bertsolari eta idazlea, Pello Ramirez txelo-jotzaile eta soinu-jotzailea, Garikoitz Mendizabal txistularia, German Ormazabal pianista eta Belen Ibarrola arte zuzendaria batu dira elkarlanean.

Apirilaren 28an taularatuko dute "Artxipielagoa", Ganbera Aretoan, eta sarrerak salgai daude dagoeneko, 12 euroan.

“Artxipielagoa”k kantu klasiko eta modernoak, “musika uharte desberdinak”, batuko ditu, elkarrekin "kultura artxipielagoa" osatzen duten ustea erroturik, eta publikoaren parte-hartzeak berebiziko garrantzia izango du, sortzaileen hitzetan, ikuskizunak aurrera egiteko.

Benito Lertxundi, Mikel Laboa, Oskorri eta Ken Zazpiren kantuei Jesus Guridiren, Tomas Garbizuren eta Jose Maria Iparragirrerenak batuko zaizkie, Belen Ibarrolak ikuskizunerako beren-beregi sorturiko irudi eta bideoak pantailan une oro erakusten direla.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"RESET" izango da Getxophotoren 20. urteurrenaren leloa, maiatzaren 28tik ekainaren 21era

Urteurrena ospatu, jaialdia birpentsatu, eta berrabiatu: horiek dira RESET 20. edizioaren helburuak. Ekimenen artean, 20 urteotako historia biltzen duen artxibo digitala, Alejandro Acinen El último lunes erakusketa eta aurreko edizioetako 7 proiektu berreskuratuta, begi berriz aurkezteko. Horrez gain, Portu Zaharreko Sirenoarekin photocalla antolatuko dute: izaera hibridoko pertsonaiaren agurra izango da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X