HERIOTZA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Montserrat Caballe sopranoa hil da, 85 urterekin

Bartzelonako erietxe batean hil da, gaixotasun baten ondorioz. Irailaren erdialdetik ingresatuta zegoen.
Montserrat Caballe. Argazkia: EFE.
Montserrat Caballe. Argazkia: EFE.

Montserrat Caballe soprano kataluniarra hil da, bart, 85 urterekin.

Bartzelonako Sant Pau Ospitalean zegoen ingresatuta, irailaren erdialdetik, eta bertan hil da, gaixotasun baten ondorioz.

Les Corts (Bartzelona) herriko beilatokian egingo da sopranoaren aldeko hileta-ekitaldia, datorren astelehenean.

1933ko apirilaren 12an jaio zen Caballe, Bartzelonako Gracia auzoan, eta 11 urte zituela beka bat lortu zuen, Kataluniako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan ikasketak hasteko.

50 urte baino gehiagoko ibilbide oparoan, ehunka opera eta kontzertu eskaini zituen mundu osoko antzoki nagusienetan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"RESET" izango da Getxophotoren 20. urteurrenaren leloa, maiatzaren 28tik ekainaren 21era

Urteurrena ospatu, jaialdia birpentsatu, eta berrabiatu: horiek dira RESET 20. edizioaren helburuak. Ekimenen artean, 20 urteotako historia biltzen duen artxibo digitala, Alejandro Acinen El último lunes erakusketa eta aurreko edizioetako 7 proiektu berreskuratuta, begi berriz aurkezteko. Horrez gain, Portu Zaharreko Sirenoarekin photocalla antolatuko dute: izaera hibridoko pertsonaiaren agurra izango da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X