Euskaraldiaren aparretan iritsi da aurten Euskararen Eguna
Euskararen Nazioarteko Egunarekin batera amaituko da gaur Euskaraldia, euskararen erabilera sustatzeko Euskal Herri osoan egin den ariketa soziala.
Erakundeek eta herri ekimeneko eragileek elkarrekin antolatu dute ekimena, eta, orain arte emandako datuen arabera, 220.000 herritarrek baino gehiagok hartu dute parte: % 74k ahobizi rola hartu dute, eta % 26k belarriprest izateko hautua egin dute.
Aurreneko aldiz, euskararen erabilera jarri da erdigunean, begirada hizkuntza ohituretan jarrita. Kanpainak iraun duen hamaika egunetan sortu diren inertzia eta hizkuntza ohitura berriei eustea da orain erronka.
Euskal Herri osoko herri eta hiri askotan, festa giroan emango diote amaiera kanpainari; bihartik aurrera, egindakoa neurtzeko ordua izango da. Euskararen aldeko olatu berri honek aparteko ilusioa sortu du, eragile eta parte-hartzaile guztien esanetan.
Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak Euskadi Irratiko 'Faktoria'n esan duenez, Euskaraldiak iraun duen hamaika egunetan hizkuntzari ikusgaitasuna eman zaio, ekimenaren txapak ikusi baitira euskara entzun ohi ez den toki askotan. Gogoratu du, hala ere, Euskaraldia ez dela jaia izan, konpromiso ekimena baizik, eta konpromiso horren emaitzak aztertzeko unea izango dela orain. Ekimenean zehar parte-hartzaileei egindako inkestaren emaitzak aztertu eta ondorioak aterako dituztela jakinarazi du.
Batean eta bestean, iritzi asko entzun eta zabaldu dira ariketa honen inguruan. Horien artean, aparteko oihartzuna izan du Amets Arzallus bertsolariak ETBko 'Euskaraldia: bat eta bat hamaika' programa berezian esandakoak: 'Euskaraldiak bere hamabigarren egunean hartuko du zentzua eta indarra'.
CONTENIDO NO ENCONTRADO
Euskaraldiaren aparretan iritsi da aurten, beraz, Euskararen Nazioarteko Eguna. Tokian-tokian, dozenaka ekitaldi antolatu dira, eta erakunde guztiek bat egingo dute ospakizunekin. Besteak beste, Eusko Jaurlaritzak Donostiako Kursaal jauregian egingo du ekitaldi ofiziala, 18:45ean hasita, Iñigo Urkullu lehendakaria, Bingen Zupiria eta Eusko Legebiltzarreko ordezkaritza zabal bat bertan direla. Euskalgintzako hainbat ordezkari ere izango dira ekitaldi horretan.
Bestalde, Bizkaiko Foru Aldundiak Lauaxeta Sariak 2018 banatu ditu gaur, eta Euskaltzaindiari eman diote ohorezko aitortza. Unai Rementeria Bizkaiko diputatu nagusiak eman dio saria Andres Urrutia Euskaltzaindiako presidenteari. Akademiak egindako "ezinbesteko lana" nabarmendu du Rementeriak, eta euskararen "normalizazioan eta modernizazioan" egindako bidea ekarri du gogora.
Gasteizen, berriz, euskarara egindako itzulpenik onenaren Vitoria-Gasteiz Saria jaso du Aintzane Atelak, Jose Luis Lopez Muñozen Konkorduna liburuaren itzulpenagatik. Gorka Urtaran alkateak eman dio saria.
Eusko Legebiltzarrak, bere aldetik, ekitaldi berezia egin du gaur goizean. Bakartxo Tejeria Gasteizko Ganberako presidenteak agiria irakurri du, eta Euskaraldia urte osora zabaltzeko deia egin du. Ondoren, Kike Amonarriz soziolinguistak gidatutako solasaldian hartu dute parte hainbat legebiltzarkidek, eta Mikroipuinen Lehiaketako sari-banaketarekin amaitu dute saioa.

Argazkia: Eusko Legebiltzarra
'Hamaika'
ETBk saio berezia eskainiko du gaur gauean, Euskaraldiaren amaiera dela eta. Ekimenean parte hartu duten hainbat protagonistak euskararen erabilerarekin lotutako euren bizipenak kontatuko dituzte 'Hamaika' dokumentalean.
CONTENIDO NO ENCONTRADO
Zure interesekoa izan daiteke
Alejandro G. Iñarritu: "Bilbon egotea benetan sinbolikoa da niretzat"
Hotz zaplada batez hartzen du bisitaria, EITBren Bilboko egoitzaren 5. platoan, “Carne y arena” Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikar zuzendariak sortutako errealitate birtualeko “esperientziak”. Elkarrizketa osoa '12 Minutos 'saioan izango da ikusgai gaur gauean, ETB2n, Teleberriaren ostean.
Ura Bere Bidean jaialdiak hirugarren emanaldi bat izango du urriaren 22an
Aurresalmentan urriaren 23ko eta 24ko emanaldietarako sarrerak agortu ondoren, antolatzaileek hirugarren bat gehitzea erabaki dute, urriaren 22an, osteguna. Besteak beste, Olaia Inziartek, Eñaut Elorrietak, Zea Maysek edota Pantxoa eta Peiok hartuko dute parte aurtengo edizioan.
Korrontzik BECen amaituko du nazioartean egingo duen 50 kontzertuko birari
BECeko kontzertua "Mundua Dantzan" biraren amaiera izango da. Hain zuzen ere, 50 kontzertuko bira izango da, eta, besteak beste, Malaysia, Kanada eta Txekia Errepublikara iritsiko da.
Iñaki Viñespre: "Egia esan, espero nuen besteak gainetik egotea, oso saio ona egin baitzuten bost bertsolariek"
Lehenengo aldiz prestatuko da Euskal Herriko txapelketarako, eta txapela urruti duela uste badu ere, ahalik eta lanik txukunena egiten saiatuko dela esan du Arabako txapeldunak.
Bengoetxeak "begirada aldaketa" eskatu dio Gobernuari, 'Guernica' Euskadira ekartzeko
Guernica Picassoren koadroa Euskadira lekualdatzeko aukerak teknikoki aztertzeko eskatu du Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak "Egun on Euskadi" saioan egin dioten elkarrizketan.
Reina Sofiak baztertu egin du "Gernika"Euskadira ekartzea
Bonbardaketaren 90. urteurrena dela eta, Eusko Jaurlaritzak koadroa epe batez Euskadira ekartzeko eskatu ondoren, Reina Sofiak txosten tekniko bat argitaratu du, margolanaren egoeraren azterketa sakon batekin. Horren arabera, "ez da inolaz ere gomendatzen hura lekualdatzea".
Oteiza eta Basterretxea, elkarrekin, “Espazioaren arazoa” erakusketan
Oteiza Museoak Nestor Basterretxearen eta Jorge Oteizaren arteko harremana aztertzea proposatzen du erakusketa berri batean; biek partekatutako tokiak, proiektuak eta gertakariak aintzat hartuz. 80 obraz, filmaz, jatorrizko material dokumentalez eta argazkiz osaturiko multzo zabal baten bidez, bi sortzaileen ibilbide bateratua erakusten du. Martxoaren 26tik abuztuaren 30era egongo da ikusgai.
Euskarazko lau serie labur, pantailara bidean EITBk bultzatuta
Amarekin goxo goxo, Aloka(h)iru eta Izaki pixka bat gardenak filmatzen ari dira, eta apirilean hasiko dira Estu filmatzen. Primeranen estreinatuko dira, udazkenetik aurrera.
Lucia Lacarrak Adimen Artifizialari buruzko ikuskizuna estreinatuko du Bilbon
Zumaiar dantzari eta koreografoaren konpainiak “A.I. (Amalur Indarra)” oholtzaratuko du, Arriaga Antzokian, ostiral, larunbat eta igandean. Ikuskizunak, Juanjo Arqués eta Matthew Goldingen koreografiak, laserra erabiliz egindako eszenaratze harrigarria eta Bardean filmatutako filma uztartzen ditu.
Iñarrituren "Carne y arena", mugan hara-hona
“Carne y arena” EITBren Bilboko egoitzan ekainaren 20ra arte bisitagai dagoen murgiltze instalazioan, Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikar zinemagileak bultza egiten dio bisitariari besteen zapatetan sartzeko, une batez ezdeusei bidean lagundu eta mugan hara-hona ibiltzeko, errealitatetik fikziora, haragitik pixelera, hareatik zulora eta gizatasunetik ankerkeriara.