Galegoa, euskara eta gaztelaniaren ondoren Bizkaian hiztun gehien dituen hizkuntza
Bizkaian, 120 hizkuntza baino gehiagotan hitz egiten da, eta, euskaraz eta gaztelaniaz gain, galegoz, arabieraz, amazigeraz (berberera) eta errumanieraz hitz egiten da gehien, Lorea Agirre Bizkaiko Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol diputatuak gaur, ostiralarekin, aurkeztutako txosten batean jaso dutenez.
2019. urtean, atzerritar jatorri zuzeneko 115.686 biztanle zeuden Bizkaian, bizkaitarren % 10. Horien erdiak, 50.230, hizkuntza ofizialen artean gaztelania duten hamar estatutakoak dira: Kolonbia, Bolivia, Paraguai, Nikaragua, Venezuela, Ekuador, Peru, Argentina, Honduras eta Kuba.
Gaztelania aparte utzita, hizkuntza erromantzeei begiratuta, 25.697 biztanlek dute galiziera jatorri hizkuntza gisa eta 7.018k katalana; jatorria Portugalen edo Brasilen duten bizkaitarrak, berriz, 5.793 dira eta portugesa dute jatorri hizkuntza; errumaniera 11.119 pertsonak erabiltzen dute eta frantsesa 2.529k.
Marokotik eta Aljeriatik etorritako biztanleak kontuan hartuz, arabierak ere presentzia esanguratsua du Bizkaian: 13.435 bizkaitarrek dute arabiera edo amazigera jatorri hizkuntza gisa.
Gainera, bizkaitar askok hitz egiten dituzte Senegalen jatorria duten wolof, fula edota serer hizkuntzak (3.259, guztira); Nigeriatik etorritakoak (jorubera, igboera eta hausa) 1.877 hiztunek; eta 1.477 herritarrek Pakistandik etorritakoen hizkuntzak (urdu eta punjabera).
120 hizkuntza
Orotara 120 hizkuntza inguru hitz egiten dira Bizkaian, jatorri-hizkuntzen aniztasuna kontuan izanik:
Europako hizkuntza ofizialak (galegoa, katalana, portugesa, alemana, errusiera, italiera, georgiera, moldaviera, poloniera, bulgariera, bielorrusiera, suediera, albaniera, greziera, lituaniera, txekiera, hungariera, armeniera, serbiera, daniera, norvegiera, finlandiera, kroaziera, letoniera, esloveniera, azerbaijanera…).
Ez ofizialak (erromantxea, flandesera, frisiera, galesera edota Eskoziako edo Irlandako gaelikoa, besteak beste);
Amerikan jatorria duten guarania, kitxua, ketxua, aimara, ingelesa, nahuatl, mapudungun.
Afrikatik etorri diren kikongo, lingala, swahili, fula, soninkera, wolofera, amarhera, sothoera, swaziera, jorubera, igboera, fula, bubiera, sekiera, soninkera, moorea, diolera, akanera, fang, bubiera, kombo, lingala, mandinkera, pulaarera, besteak beste.
Asiatik nepalera, bengalera, indi, asamera, bodoera, vietnamera, japoniera, indonesiera, kazakhera, persiera, paxtunera, mongoliera, malaysiera, besteak beste.
Ozeaniatik Maoriera, fijiera, tagalo, samoera…
Txostena Xabier Aierdi soziologoak eta Belen Uranga soziolinguistak egin dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Alejandro G. Iñarritu: "Bilbon egotea benetan sinbolikoa da niretzat"
Hotz zaplada batez hartzen du bisitaria, EITBren Bilboko egoitzaren 5. platoan, “Carne y arena” Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikar zuzendariak sortutako errealitate birtualeko “esperientziak”.
Ura Bere Bidean jaialdiak hirugarren emanaldi bat izango du urriaren 22an
Aurresalmentan urriaren 23ko eta 24ko emanaldietarako sarrerak agortu ondoren, antolatzaileek hirugarren bat gehitzea erabaki dute, urriaren 22an, osteguna. Besteak beste, Olaia Inziartek, Eñaut Elorrietak, Zea Maysek edota Pantxoa eta Peiok hartuko dute parte aurtengo edizioan.
Korrontzik BECen amaituko du nazioartean egingo duen 50 kontzertuko birari
BECeko kontzertua "Mundua Dantzan" biraren amaiera izango da. Hain zuzen ere, 50 kontzertuko bira izango da, eta, besteak beste, Malaysia, Kanada eta Txekia Errepublikara iritsiko da.
Iñaki Viñespre: "Egia esan, espero nuen besteak gainetik egotea, oso saio ona egin baitzuten bost bertsolariek"
Lehenengo aldiz prestatuko da Euskal Herriko txapelketarako, eta txapela urruti duela uste badu ere, ahalik eta lanik txukunena egiten saiatuko dela esan du Arabako txapeldunak.
Bengoetxeak "begirada aldaketa" eskatu dio Gobernuari, 'Guernica' Euskadira ekartzeko
Guernica Picassoren koadroa Euskadira lekualdatzeko aukerak teknikoki aztertzeko eskatu du Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak "Egun on Euskadi" saioan egin dioten elkarrizketan.
Reina Sofiak baztertu egin du "Gernika"Euskadira ekartzea
Bonbardaketaren 90. urteurrena dela eta, Eusko Jaurlaritzak koadroa epe batez Euskadira ekartzeko eskatu ondoren, Reina Sofiak txosten tekniko bat argitaratu du, margolanaren egoeraren azterketa sakon batekin. Horren arabera, "ez da inolaz ere gomendatzen hura lekualdatzea".
Oteiza eta Basterretxea, elkarrekin, “Espazioaren arazoa” erakusketan
Oteiza Museoak Nestor Basterretxearen eta Jorge Oteizaren arteko harremana aztertzea proposatzen du erakusketa berri batean; biek partekatutako tokiak, proiektuak eta gertakariak aintzat hartuz. 80 obraz, filmaz, jatorrizko material dokumentalez eta argazkiz osaturiko multzo zabal baten bidez, bi sortzaileen ibilbide bateratua erakusten du. Martxoaren 26tik abuztuaren 30era egongo da ikusgai.
Euskarazko lau serie labur, pantailara bidean EITBk bultzatuta
Amarekin goxo goxo, Aloka(h)iru eta Izaki pixka bat gardenak filmatzen ari dira, eta apirilean hasiko dira Estu filmatzen. Primeranen estreinatuko dira, udazkenetik aurrera.
Lucia Lacarrak Adimen Artifizialari buruzko ikuskizuna estreinatuko du Bilbon
Zumaiar dantzari eta koreografoaren konpainiak “A.I. (Amalur Indarra)” oholtzaratuko du, Arriaga Antzokian, ostiral, larunbat eta igandean. Ikuskizunak, Juanjo Arqués eta Matthew Goldingen koreografiak, laserra erabiliz egindako eszenaratze harrigarria eta Bardean filmatutako filma uztartzen ditu.
Iñarrituren "Carne y arena", mugan hara-hona
“Carne y arena” EITBren Bilboko egoitzan ekainaren 20ra arte bisitagai dagoen murgiltze instalazioan, Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikar zinemagileak bultza egiten dio bisitariari besteen zapatetan sartzeko, une batez ezdeusei bidean lagundu eta mugan hara-hona ibiltzeko, errealitatetik fikziora, haragitik pixelera, hareatik zulora eta gizatasunetik ankerkeriara.