Eusko Jaurlaritzak laguntzak emango dizkie zinema eta kontzertu areto eta sustatzaileei, pandemiaren aurrean
Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak 2.000.000 euro bideratuko ditu covid-19aren aurrean hartu ziren murrizketen ondorioz zinema aretoetan eta zuzeneko musikaren esparruan izandako galerak neurri batean leuntzera.
Zinema aretoetako autonomo eta enpresek 500.000 euro jasoko dituzte, eta gainerako 1,5 milioiak zuzeneko musikako areto eta kontzertuen sustatzaileentzat izango dira, Bingen Zupiria Kultura sailburu eta Jaurlaritzaren bozeramaileak Gobernu Bileraren ondoren iragarri duenez.
Betebeharrak
Laguntzak jasotzeko, 2021eko fakturazioa 2019koa baino % 20 txikiagoa izan behar izan zen, gutxienez. Zuzeneko musikako aretoei dagokienez, 120 laguneko aforoa izan behar dute gutxienez eta 2019an gutxienez ordainpeko 20 ekitaldi antolatu behar izan zituzten 100.000 biztanle baino gehiagoko udalerri batean badaude eta gutxienez 12 gainerako udalerrietan badaude.
Kontzertuen sustatzaileen kasuan, 2019an ordainpeko 10 emanaldi baino gehiago antolatu zituztenak soilik hartuko dituzte aintzat.
Ezein proiektuk ez du jasoko 170.000 euro baino gehiago aretoei dagokienez eta 30.000 euro baino gehiago sustatzaileei dagokienez.
Zinema aretoei helduta, deialdia argitaratu baino sei hilabete lehenago egon behar ziren irekita guxienez, txarteldegia eta bildutako dirua aitortzeko sistema eduki behar dute, Zinematografia Enpresen Administrazio Erregistroan izena emanda egon behar dira eta 2021ean proiektatutako film guztien % 40 Europar Batasunekoak edo iberoamerikarrak izan behar izan ziren.
Kasu honetan, pantaila kopuruaren araberakoa izango da dirulaguntzen zenbatekoaren gehiengoa.
Eskariak aurkezteko epea maiatzaren 5etik ekainaren 4ra artekoa da.
Zure interesekoa izan daiteke
“Carne y arena” Alejandro Gonzalez Iñarrituren instalazioa, EITBren Bilboko egoitzan bisitagai
Bisitaria migratzaile eta errefuxiatuen bidaiaren zati baten erdian kokatzen duen “murgiltze esperientzia” martxoaren 11tik ekainaren 20ra paratuko dute EITBren egoitzaren 5. platoan. Sarrerak otsailaren 17tik aurrera egongo dira salgai, 11,21 euroan.
Amikuzeko libertimenduarekin, inauteri giroan murgildu da Nafarroa Beherea
Libertimenduek Donapauleko plaza hartu dute musika, dantza, bertsoa eta antzerkien eskutik. Martxoaren 14ra bitartean, beste hainbat emanaldiz gozatzeko aukera egongo da herriko sorkuntzekin.
Jone San Martinek "sORDA" ikuskizuna sortu du, gortasunaren inguruan
Dantza garaikidearen eta soinuaren zein isiltasunaren arteko elkarrizketa eskaintzen du dantzari donostiarrak ikuskizun berrian.
Bilbao BBK Live jaialdiak zinema proposatuko du otsailean
'2030 Bai!' izeneko zikloak “Maspalomas”, “La voz de Hind Rajab”, “Yo capitán”, eta “Belen” filmen proiekzioak egingo ditu, Bilboko BBK Salan. Sarrera doakoa izango da, eta solasaldiak izango dira emanaldiak bukatutakoan.
Gure! jaialdia: ikasgelatik oholtzara
Erandioko Tartanga Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuko Ikus-entzunezkoen eta Ikuskizunen Ekoizpeneko zikloko ikasleek antolatu eta kudeatzen duten jaialdiaren laugarren edizioa otsailaren 6 eta 7an egingo dute Bizkaiko udalerrian.
61 kultur jarduera izan ziren iaz eguneko, Araba, Bizkai eta Gipuzkoan
Kulturklik Eusko Jaurlaritzaren plataformak jasotako datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko kultur ekitaldien % 40 euskaraz izan ziren 2025ean, eta beste horrenbeste doakoak.
“Urrats kolektiboak” pastoralaren testua, zubereraz eta batuan
Barkoxeko herritarrek 2025eko uztailaren 27an eta abuztuaren 2an eta 10ean antzeztu zuten pastorala, eta Euskal Telebistak 2026ko Aste Santuan emitituko du. EITBko Euskara Zerbitzuan euskara batura ekarri dute testua.
Jacob Elordi 2026ko Oscar sarietarako izendatu dute, Gizonezko Antzeztaldeko Aktore Onenaren sailean
Sinners filmak markak hautsi ditu 16 izendapenekin eta Siratek Nazioarteko Film Onenaren izendapena jaso du. Emma Stone, Jessie Buckley, Rose Byrne, Timothee Chalamet, Leonardo DiCaprio eta Benicio del Toro izango dira izen nagusiak.
Atletico San Sebastian danborradak Jose Ramon Soroiz omendu du
Atletico San Sebastian danborradak bere kideetako bat omendu du, Jose Ramon Soroiz aktorea, hain zuzen, Donostiako Zinemaldiaren azken edizioan Zilarrezko Maskorra jaso zuena. Gaur arratsaldean hunkituta jaso du elkartearen saria, eta ahalik eta ondoen ospatu du: upelen eta danborren doinuekin bat eginez.
Labayruk bizkaieraren gramatika sareratu du
Mendebaldeko euskararen ezaugarri morfologiko, sintaktiko eta ortotipografikoak batu eta sailkatu ditu fundazioak, “euskara darabilen edo euskaraz idatzi nahi duen edonorentzat”.